2. GIZARTE-KULTURA ZERBITZU ETA EKIPAMENDUETARA HURBILPENAREN ARRAZOIA

 

Gizarte –kultur zerbitzu eta ekipamenduen bidez, hiritarrek gaitasun batzuk izan ditzakete, aurreko atalean aipatu dugun bezala,  taldeen memoriaren bidez gizarte eta kultura identitatea garatzeko.

 

Honela, gaztea, hiritar eta erabiltzaile denez, iturri ezberdinetatik iristen zaizkion irudi eta datuak era kritiko batez ulertu eta kokatzeko gai bihurtuko da

 

Adibidez, Museoen bidez, oraina ulertzeko, iraganaren memoriara hurbil gaitezke. Gaur egun, Museoek indarra dute; sormenaren dimentsioan, berriz, kultur –ekipamenduek, etorkizunaren intuizioa argitzeko, oraina erabiltzen dute.

 

Beraz, nerabearen orainak, bere adoleszentziatik, beharrezkoak ditu iraganaren erreferentziak eta iraganaren adierazpenak museotan aurki ditzakegu eta baita kultura ekipamenduetan ere.

 

Museoa ez da ulertezinak diren altxorrak gordetzen dituen kutxa, kultur –ekipamendu gisa, gisa-sormenaren adierazpenak dituen lekua baizik.

 

Gazteak Museotara eramatea interesgarria da, bertan herri bateko Kulturaren edo hurbileko nahiz urruneko kultura ezberdinen sorrera eta garapenaren adierazpena aurkituko duelako, eta, aldi berean, gazteei, beraiek protagonista izango dituen etorkizuneko munduaren eraikuntzan parte hartzeko beharra dagoela ulertaraziko baitie.

 

 

Halaber, beste gizarte-kultura zerbitzu eta ekipamenduak aipa daitezke. Liburutegietan jakituria, historia, denboran zehar pertsonen sormenak sortutakoa dago; kultura eta gazte-etxeen bidez hiritarrak elkartu egin daitezke, sortu, trukatu, kulturaren protagonistak direla sentitu, etab.

 

Dimentsio hauek ezagutzean, irekitasun eta dinamismo ikuspegi batetik gure kultura eta identitatearen parte izatearen sentimendua garatzen du.

 

Bestaldetik, gizarte-kultur ekipamenduak ondare komunak dira, hiritarrentzako zerbitzua, eta, hauen hurbilpena alderdi honetatik egin behar da.

 

Hala ere, ezin dugu ahaztu momentu honetan Gizarte-Kultura Zerbitzu eta Ekipamendu asko daudela. Hauek ezagutzean eta erabiltzean, komunitate jakinen parte izatearen sentimendua eragiten du; hau identitate zabalago eta erlazionatuak ezagutzeko lehen urratsa da.

 

Bestalde, ekipamenduei buruz ari garenean, nahiz eta aspektu hau ere interesgarria izan daitekeen, eraikuntzari buruz ez garela ari gogoratu behar dugu, eraikuntzaren barneko bizitzari buruz baizik.

 

Ikuspegi sintetiko batez, gure Unitate Didaktikoan populazio orokorrari eta, konkretuki, gizarteko gazteei zuzenduriko honoko Ekipamendu eta zerbitzuak aipatuko ditugu:

 

 

 

Kultur -Etxeak

 

Komunitate-

Ekipamenduak

 

Gazte -Etxeak

 

 

 

 

 

Arte Ederrak

 

 

Arte Modernoa eta

Garaikidea

 

Museoak

Zientzia eta Teknologia

 

 

Natur Zientziak

 

 

Akuarioak

 

 

Beste batzuk

Gizarte-kultura

Ekipamenduak

 

 

 

 

Udalekoak

 

 

Foralak

 

Liburutegiak

Erakundeetakoak

 

 

Espezializatuak

 

 

Unibertsitateak

 

 

Beste batzuk

 

 

Dokumentazio zentroak

 

 

 

 

 

Bideotekak

 

 

Audiotekak

 

Mediatekak

Hemerotekak

 

 

TBOtekak

 

 

Fototekak

 

 

 

 

 

Kirol-kantxak

 

Kiroldegiak

Gimnasioak

 

 

Kirol-zelaiak

 

 

Igerilekuak

 

 

Beste batzuk

 

 

 

 

 

Antzerkiak

 

Kultura-ekipamenduak

Musika jauregiak

 

 

Erakusketa aretoak

 

 

Auditorioak

 

 

 

 

 

Gazte informazio Zerbitzuak

 

Gazte -informazioa

Gazte informazio Zentroak

 

 

Gazte informazio Puntuak

 

 

 

 

 

Familienak

 

Aterpeak

Gazteenak

Gazteriarentzako zerbitzuak

 

Kanpamendu-Instalazioak

 

 

Kanpinak

 

 

Barnetegiak

 

 

 

 

 

Udalekuak

 

Oporretarako programak

Kanpamenduak (Behin-betikoak eta behin-behinekoak)

 

 

Lan-landak

 

 

Ibilaldiak

 

 

 

 

 

Deskontuak

 

Gazte Txartela

Informazioak

 

 

Zerbitzuak

 


© 2002 EDEX