1. SARRERA

 

Esanahiaren ulermena[1].

 

Ezagueraren gizartean, berez unibertsala dena, gizarte eta kultura-identitatea soilik partzialki jakinarazi daiteke;  nahiz eta eskolaren eginkizuna ordezka ezina den, identitate hau ez da bertan bakarrik sortzen, pertsonak berak ere sortzen baitu, taldearen memoriaren bidez, eta baita munduko informazioa inguru ezberdinen bidez bereganatuz ere, hala nola, lanbide, gizarte, familia, kulturazkoa, etab.

 

Europar kulturaren etorkizuna gazteei etengabeko eztabaida ahalbidetuko dituen gakoen eskaintza egiteko gaitasunaren menpe egongo da. Pertsonen baloreak, eskubideak eta askatasuna urratu gabe. Izan ere, hauek dira europar gizarte ireki, kultura anitzeko eta demokratiko bateko hiritarren oinarriak.

 

 

Ulermena eta sormena.

 

Ulermena gauzak nola eraiki eta suntsitzen diren aztertzeko gaitasuna da. Ikerketak betebehar garrantzitsua du gai honetan, bere arloa baita.

 

Behaketa, sen ona, zentzutasuna, jakin mina, inguratzen gaituen mundu fisiko eta soziala, esperimentatzeko borondatea, oharkabe uzten diren eta gutxi estimatzen diren kalitateak dira. Baina, hala ere, hauek dira teknologiaren kudeatzaileez gain, pertsona sortzaileak sortuko dituztenak.

 

Gaitasun hauek garatzeko, asmakuntzaren aberastasuna eta berau lortzeko bidea ulertzea beharrezkoa da. Ikuspuntu hau kontuan hartuz, zientzien eta tekniken historia eskola-hezkuntzan sartu nahi duten, eta ikerketa eta oinarrizko hezkuntzaren arteko lotura indartu nahi duten Estatuetan egiten diren ekintza guztiak sustatu behar dira.

 

Zentzutasuna eta erabakia.

 

Iritzia emateko eta erabakitzeko gaitasuna mundua ulertzeko beharrezko gaitasunak dira. Horretarako, aukeratze irizpideak, iraganeko memoria eta etorkizuneko intuizioa behar dira.

 

Aukeratze-irizpideak gizarteko baloreen, munduaren konplexutasuna argitzeko metodoen eta pertsonen berariazko etikaren arabera sortzen dira.

 

Memoria eta iraganaren ulermena beharrezkoak dira orainari buruzko iritziak emateko.

 

Etorkizunaren intuizioa sortzeko, mundua eraiki beharreko mundu gisa aurkeztu behar da, eta ez eraikirik dagoen mundu gisa.

 

Honela eman diezaiekegu zentzua Gizarte-Kultura Zerbitzu eta Ekipamenduen ezaguera, erabilera eta gerturatzeari. Gizarte-Kultura Zerbitzu eta Ekipamenduetako ekintza hauek prestakuntzarako espazio eta aukerak dira, ezaguera eta sormenerako, eta baita pertsonen eta taldeen garapenerako ere; ekintza hauen bidez, gazteek ulermena eta sormena, zentzutasuna eta erabakitasuna gara ditzakete, europar identitatea lortzeko eta, ezinbestean, euskal nazio-identitatearen onarpena eskatzen duena.

 



[1] ENSEÑAR Y APRENDER. HACIA LA SOCIEDAD COGNITIVA hezkuntza eta prestakuntzari buruzko Liburu Zuritik ateratakoa.Europar Erkidegoetako Batzordea. Brusela, 1995.11.29.


© 2002 EDEX