GLOSATEGIA

 

Glosategi hau handitu daiteke, ikasleek hala behar izanez gero. Aurreikusitako lanaren arabera, glosategia fotokopiatu eta ikasleei emango zaie.

 

Gazte Aterpe

Turismo, prestakuntza, bilerak edo oporretarako gizarte-kultur ekipamendua, batez ere gazteentzat, bakarka edo taldeka han izateko. Ostatu bat izateaz gain, gazteentzako beste ekitaldiak antolatzen ditu.

Gazte Elkarte

Helburu zehatz bat lortzeko biltzen den gazte talde bat: aisialdi, kultur, kirol helburuak etab.

Audioteka

“audio” euskarrietan entzunezko dokumentuak dituen gizarte-kultur ekipamendua: musika, dokumentuak etab.

Auditorioa

kontzertuak eta beste kultur manifestapenak zuzenean entzuteko gizarte-kultur ekipamendua.

Liburutegia

Liburuak, sailkatuta, irakurtzeko gordetzen diren gizarte-kultur ekipamendua. Kontsulta gelak eta ikasgelak dituzte barne, eta liburuak ez ezik, beste dokumentuak badira bertan, aldizkariak eta dokumentu “grisak” besteak beste.

Kanpamendua

Aire zabaleko gizarte-kultur ekipamendua, natura ekitaldiak egin ahal izateko. Kanpadendak eta beste zenbait zerbitzu ditu, partaideen elkar bizitza errazteko.  

Lan landa

Batez ere gazteek egiten duten gizarte-kultur ekitaldia. Taldeka, lan boluntarioa egiten dute denbora zehatz batean. Helburu ezberdinak dituzte lan landek: landa giroa, arkeologia, eraikuntzen zaharberritzea, zailtasunak dituzten kolektiboei laguntzea,  etab. Gutxienez 18 urte izan behar dute boluntarioek.

Kultur Etxea

Kultur ekitaldiak eskaintzen dituen gizarte-kultur ekipamendua. Normalean oso ekipamendu osoa  da, banaka edo taldeka egiteko ekitaldiak antolatzen direlarik. Aurrez egindako ekitaldien egitaraua dute.

Gaztedi Etxea

Gazte ekitaldiei zuzendutako gizarte-kultur ekipamendua. Herriko talde ezberdinen bilerak egiteko gelak ditu, eta gazteentzako ekitaldi egitaraua ere.

Gazte Informazio Zentroa

Administrazio publikoak edo hiri entitateak sustatutako zerbitzuak dira, eta bere helburua gazteei behar duten informazioa eskaintzea eta aholkatzea da, gizartean eta lanean integratzeko.

Udalekuak

Oporretan aire zabaleko ekitaldiak egiteko ekipamendua. Bilerak egiteko eraikuntza badute, ostatua delarik, eta gainerako ekitaldiak normalean aire zabalean egiten dira.

Kultur ekipamendua

Baliabide eta euskarri tekniko, teknologiko eta tresneri guztia; gizarte kultur ekitaldiak egiteko beharrezko instalazio eta altzari multzoa. Denetatik dago: antzokiak, museoak, lokalak, bilera-gelak, kultur etxeak, liburutegiak etab.

Filmoteka

Helburu kulturalekin filmak gorde, zabaldu eta eman egiten dituen lokal edo establezimendua. Zinemateka du izena ere bai.

Gazte-Txartela

14 eta 25 urte bitarteko euskal gazteek lortu dezakete Gazte-Txartela Caja Vital Kutxa, BBK eta Kutxako bulegoetan.

Gazte-Txartela programan parte hartzen duten establezimendu, erakunde eta entitateek zenbait abantaila eskaintzen dituzte.

Hemeroteka

Aldizkariak eta egunkariak gorde egiten diren liburutegia.

Mediateka

Ikus-entzunezko materiala eta dokumentu inprimatuak eskuragarri dauden informazio eta dokumentazio zentro bat.

Museoa

Objektu artistikoak, zientifikoak edo bestelako balio kulturala duten bildumak erakusten diren gunea, bisitariek hauek aztertzeko.

Kiroldegia

Kirol ekipamendu estalita, kirola egiteko.

Gazte Informazio Gunea

Ekipamendu baten barne dagoen beste ekipamendu txiki bat, gazteei informazio interesgarria eskaintzen dielarik. Gazte Informazio Zentro handiago baten menpe dira,normalean.

Bideoteka

Filmoteka bezala, helburu kulturalekin filmeak gorde, zabaldu eta eman egiten dituen lokal edo establezimendua.

 

 

© 2002 EDEX