Proposamen Didaktiko  5: Babes Zibila

 

PROPOSAMEN DIDAKTIKO  5

BABES ZIBILA

Helburua:

 

Babes Zibila ezagutzea, eta D.B.H.ko ikasleek nola har dezaketen parte aztertzea.

Aurreikusitako ekintzak:

 

1.    Istripuak, Babesa, Segurtasuna.

2.    segurtasunari buruzko diskurtsoa eraikiz.

3.    Babesa, Prebentzioa, Aurreikuspen, Ekintza.

4.    Zure ikastetxeko larrialdi plana ezagutzen al duzu?

5.    Ba al dakizu zer den Euskal Herriko Babes Zibila?

6.    112/SOS DEIAK.

7.    http://www.euskadi.net

 

DBH-ko lehen ziklorako ekintza aproposenak: Guztiak

DBH-ko bigarren ziklorako ekintza aproposenak: Guztiak

 

 

Ekintza 5.1: Istripuak, Babesa eta Segurtasuna.

 

Babes Zibilaren kontzeptua deskribatuko dugu, hitzak aztertuz.

 

Hiztegian ondorengo hitzen esanahia bilatzeko eskatu ikasleei:

 

Istripua

 

Babesa

 

Segurtasuna

 

 

 

Ondoren, galdera hau egin:

 

Hiru hitz hauek ba al dute zerikusirik nire eguneroko bizitzarekin?

 

Denon artean pentsatu, hiru hitz horiek zer lotura duten edozein pertsonarekin: ikasle, gazte, herritar, kirolari, seme-alaba batekin....

 

 

Ekintza 5.2: Segurtasunari buruzko diskurtsoa eraikiz.

 

Babes Zibila” kontzeptuaren azterketarekin jarraituz, hitzak elkarrekin lotzeko eta hiru idei hauekin gure bizitzarekin edo telebista edo prentsaren bidez ezagutzen dugun edozein pertsonaren eguneroko bizitzarekin zerikusirik duten esaldiak osatzeko eskatzen diegu.

 

Eta gero galdera hau erantzun beharko dute:

 

Istripu bat izateko aukera dela eta, zergatik da hain garrantzitsua babes egokia izatea?

 

Bakoitzak bere iritzia azalduko du idatziz.

Banan bana irakurri eta horma-irudi batean kokatu.

 

Ekintza 5.3: Babesa, Aurreikuspen, Prebentzioa, Ekintza.

 

Ondoren, “Babes Zibila” kontzeptua aztertzen jarraituko dugu, ondorengo hitzen esanahia aztertuz:

 

BABESA

 

AURREIKUSPENA

 

PREBENTZIOA

 

EKINTZA

 

SEGURTASUNA

 

 

 

Orain, taldeka, inguruan gerta daitezkeen istripu edo ezbeharrak aipatu. Ezagunenak suteak dira, baina beste zenbait badaude, besteak beste uholdeak, erortzeak etab. (Ek.5.3)

 

Lauki bakoitzean lerro ea koloman agertzen den esaldiarekin zerikusirik duten ekintzak idatzi.

Taldeka, horma-irudi handi bat prestatu, kide guztien ideiak jasotzeko.

 

 

 

 

Ekintza 5.4:  Ikastetxearen larrialdietarako plana.

 

Aurreko ekintzak egin ondoren, oraingo honetan ikastetxea eta ikastetxearen Larrialdietarako Plana ezagutzea da helburu.

Larrialdietarako Planaren irakasle arduradunak lan saio batean azal dezake plana.

 

Jende guztia ikastetxetik ateratzeko ebakuazio simulazioren bat izanez gero, zer egin behar den gogorazi dezake ere.

 

Ikastetxearen Larrialdietarako Plana gogoratu ondoren, ondorengo galdera egin eta eztabaidaren ostean, arbelean azaldu eta Planari buruzko horma-irudiak prestatu.

 

Zure ikastetxean larrialdiren bat gertatuz gero, zer egin behar duzue?

 

 

Ekintza 5.5:  zer da Euskal Herriko Babes Zibila?

 

Ikasleek Euskal Herriko Babes Zibilaren plana ezagutzea nahi dugu. Horretarako, zeregin fitxetan jasotzen den informazioa eskaintzen diegu (Ek.5.5.)  eta ondorengo galdera egiten dugu:

 

Hau ikusita, ba al dakizu zer den Euskadiko BABES ZIBILAREN plan bat? Zeintzuk dira bere helburuak?

 

Ekintza 5.6: 112/SOS DEIAK

 

 

Ekintza honen helburua 112/ SOS DEIAK zerbitzua ezagutzea da. Lehendabizi, zerbitzu horri buruzko informazioa eskainiko dugu, eta ondoren zerbitzu hori noiz erabili behar den galdetuko dugu. (Ek.5.6.a.)

Ikasleak SOS/DEIAK zerbitzuaren inguruko guztia ezagutuko du. Horretarako, informazioa jaso ondoren, larrialdietarako zenbait “laguntzaile” bilatzeko eskatuko diegu. Adibidez, herriko Espeleologia Taldea. (Ek.5.6.b.) 

Prentsaren bidez ere zerbitzua ezagutuko dute. Ondorengo galderak erantzuteko eskatzen diegu ikasleei:

 

Euskal Herriko Babes Zibilaren larrialdi-ekintzaren berri jaso al duzu prentsaren bidez? Noiz? Berria ikus dezakegu?

Orain, “Jakin ezazu...” testua eta galderak emango dizkiegu. (Ek.5.6.c.)

 

 

Ekintza 5.7:  http://www.euskadi.net

 

Irakasleak dakien bezala, Eusko Jaurlaritzak interneten duen web orrialdea da.

 

“Erakundeak” botoia sakatu eta gero SOS DEIAK loturara joan.

Edozein herritarraren bizitzan gerta daitekeen larrialdi egoerak konpontzeko zenbait aholku ematen dira hemen.

 

Agertzen diren “Aholkuak” eskaintzen ditugu, web orrialdean ikasleak aholkuei buruzko informazioa jaso dezan.

 

Hauek dira, besteak beste, orrialde honetan agertzen diren aholkuak:

 

.

·      Onik atera nahi baduzu

·      Izoztuta gelditu nahi ez baduzu.

·      Festa ongi bukatu nahi baduzu

·      Ez izan axolagabea.

·      Kontuz ibiltzea da onik ateratzeko biderik onena.

·      Mendiari erasorik ez.

·      Zeure etxeak su hartzea nahi ez baduzu.

·      Ez eman pauso okerrik.

·      Umeen segurtasuna ez da txantxa.

·      Haizeak eta ekaitzek gogor astintzea nahi ez baduzu.

·      Ez bilatu arriskurik

 

Izenburu iradokitzaileak direnez, hasi baino lehen aholku bakoitzari buruz zerbait esatea eskatuko diegu.

 

Larrialdietarako aholku erabilgarriak dira.


© 2002 EDEX