Proposamen Didaktiko  6: Konklusioak

PROPOSAMEN DIDAKTIKO  6

 KONKLUSIOAK

Helburua:

 

Banaka eta taldeka, Ikasleak ikasi eta pentsatu duenari buruz sintesi bat egitea, eta Ertzaintza eta Euskal Herriko Poliziei buruzko txostena idaztea.

 

Aurreikusitako ekintzak:

 

1.-Ikasitakoa laburtu.

2.-Ordenatu.

3.-Txostena egin.

4.-Zabaldu.

 

DBH-ko lehen ziklorako ekintza aproposenak: Guztiak

DBH-ko bigarren ziklorako ekintza aproposenak: Guztiak

 


 

Ekintza 6.1: Ikasitakoa laburtu.

 

Taldeka, ikasleek prozesu osoan zehar ikasitakoari buruzko fitxak egin.

Fitxan jasoko dira: kontzeptuak, hitzak, baliozko informazioa, eztabaidak, etab.

 

 

Ekintza 6.2: Ordenatu

 

Informazio guztia bildu ondoren, ordenatzeko irizpideak ezarriko ditugu:

 

1.-Kontzeptu eta idei nagusiak.

2.-Datu eskuragarriak.

3.-Idei polemikoak.

4.-Eskubide eta Askatasunen babesa.

5.-Ertzaintzaren Egitura eta Antolakuntza.

6.-Salaketak aurkezteko prozedurak.

7.-Udaltzaingoa eta bere eginkizunak.

8.-Babes Zibilaren ulermena.

9.- Ertzaintza eta Babes Zibilari buruz hiritar guztiek izan behar duten informazio nagusia.

 

 

Ekintza 6.3: Txosten bat egin

 

Informazioa ordenatu ondoren, erabilgarria izan daitekeen informazioarekin txosten bat egingo dugu.

Fitxategi, liburuxka, koaderno edo beste edozein formatu izan dezake txostenak.

 


 

Ekintza 6.4: Zabaldu

 

·      Taldeak ikastetxeko gainerako ikasleei egin dugun lana nola jakinaraztea pentsatuko du.

·      Erakusketa bat egin daiteke, bertan ideiak laburtzeko, lanak erakusteko eta informazioa eskaintzeko.

·      Edo panelen bidez Ertzaintzari buruzko azalpen-eskemak, marrazkiak, argazkiak, mapak etab. egin.

·      Halaber, gaiari buruzko eztabaida, zine-forum edo informazio saio bat egin daiteke.


© 2002 EDEX