Proposamen Didaktiko  4: Udaltzaingoa

PROPOSAMEN DIDAKTIKO  4

Udaltzaingoa

Helburua:

 

Udaltzaingoa ezagutzea, Euskal Herriko Poliziaren parte delarik.

Aurreikusitako ekintzak:

 

1.    Udaltzaingoa ezagutu.

2.    Jarduerak/eginkizunak.

3.    Udaltzaingoaren jardueren garrantzia.

4.    Antzekotasun/ezberdintasunak.

Udaltzaingoarekin elkar lan egitea.

DBH-ko lehen ziklorako ekintza aproposenak: Ekintza 1, 4 eta 5.

DBH-ko lehen ziklorako ekintza aproposenak: Ekintza 2,3,4 eta 5.

 

 

 

Ekintza 4.1: Udaltzaingoa ezagutu.

 

Irakasleentzako informazioa.

 

Udaltzaingoa Euskal Administrazioaren menpe dauden Polizia Gorputzen parte da, kasu honetan Polizia Lokalaren barne.

 

Autonomi Elkartean Ertzaintza bezala, herritarrek agintaritzaren agentetzat jotzen ditu Udaltzainak.

Ikasle gehienek  eguneroko lanean zer egiten duten jakingo dute.

 

Hau da proposatzen den lehen lana (Ek.4.1.). Gure herrian edo hirian Udaltzaingoak egiten dituen ekintzak idatzi.

Taldeka egin lana, eta gero konparatu.

 


 

 

Ekintza 4.2: Eginkizunak/jarduerak.

 

Euskal Herriko Poliziari buruzko Legeak Udaltzaingoaren eginkizunak xedatzen ditu. Eginkizun hauek zer jardueren bidez egiten diren aztertzea proposatuko zaie ikasleei. (Ek.4.2.)

 

Talde bakoitzak eginkizun bat aztertuko du.

 

Horma-irudien bidez konparatuko ditugu taldeen azterketak.

 

Ekintza 4.3: Udaltzaingoaren eginkizunen garrantzia

 

Udaltzaingoaren jarduerek zer garrantzia duten baloratzea da helburu.

 

Taldeka lan egin ondoren, jardueren garrantziaren arabera zerrenda bat egingo dugu, garrantzi handienetik txikienera. (Ek.4.3.)

 

 

Ekintza 4.4: Antzekotasunak/ezberdintasunak.

 

Ertzaintza eta Udaltzaingoa Euskal Herriko Poliziaren parte direlarik, batetik egitura aztertzea eta bestetik bien arteko ezberdintasunak aztertzea da helburu. (Ek.4.4.)

 

Ekintza 4.5: Udaltzaingoarekin elkar lan egin.

 

Ertzaintza bezala, Udaltzaingoak ere herritarren laguntza behar du, erakunde demokratikoa den Udalak sortu baitu. Udaltzaingoarekin lankidetza defendatzeko argudioak eta elkarlana nola egin dezakegun galdetuko diegu ikasleei.

 

Paper batean lankidetzaren aldeko argudioak idatzi, eta sormena landuz, Udaltzaingoa nola lagundu dezakegun ere idatziko dute.

 

Argudioak azaldu eta klasean denon artean aztertu.

Udaltzain bat gonbida dezagun ere, klasean bere eginkizunak, egitura eta herritarren laguntzari buruz hitz egiteko.


© 2002 EDEX