GLOSATEGIA

 

Glosategi hau handitu daiteke, ikasleek hala behar izanez gero. Aurreikusitako lanaren arabera, glosategia fotokopiatu eta ikasleei emango zaie.

 

Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia

Eusko Jaurlaritzaren Barne sailaren menpeko erakunde autonomoa. Eusko Jaurlaritzaren eta Udalen menpeko Polizigaiak aukeratzea, prestatzea eta haien ezaguerak gehitu eta eguneratzea da, besteak beste, bere funtsezko eginkizuna.

Schengengo Akordioa

Europar Batasuneko zenbait herrialdek sinatutako akordioa. Horren bidez, sinatzaileen arteko mugetan ez dira kontrolik izango eta pertsonak libre izango dira hemendik hara mugitzeko. Babesa eta segurtasuna kanpoko mugan izango dira orain, eta herrialde guztiek kontrol sistema berbera izango dute. Polizia eta agintaritza judizialek elkarrekin egingo dute lana, besteak beste, mugen arteko zaintza eta berehalako jarraipenaren bidez.

 

Akusatua

Ustez delitua egin duen pertsona.

Agente

Ertzaintza eta Udaltzaingoaren oinarria: Agente eta Agente Lehenak. Poliziaren eginkizunetarako behar diren lan exekutiboak egiten dituzte.

 

Inguruabar astungarria

Delitua okertzen duen inguruabarra.

Erasoa

Pertsona bati kalte fisikoak eragitea.

Azpikeria

Delitu bat egiterakoan gaizkileak harrapa ez dezaten izaten duen aurreikuspena .

Inguruabar aringarria

Delitua arintzen duen inguruabarra.

Erailketa

Aurrez pentsatuta edo beste astungarriren bat erabiliz pertsona bat hiltzea.

Zitazio

Epaitegian agertzeko deialdi-idazkia.

Ertzain etxeak

Herritarrei segurtasuna, babesa eta sorospena eskaintzen dizkiete, zeinek bere lurraldearen mugartean

Komisario

Ertzain etxe bat edo Poliziaren beste operazio talde edo zentro bat koordinatzen du.

 

Difamazioa

Norbaiten famari kalte egin diezaioketen hitz publikoak.

Ertzaina

Ertzaintza kide bat.

Ertzaintza

Euskal Autonomi Elkartearen menpeko Polizia.

 

Iruzurra

Engainuen bidez besteen dirua lortzea.

Falta

Delitu txikia, zigor arina duelarik.

Ekintza Taldeen Unitatea

Eginkizun zehatz hauek ditu: interes edo arrisku berezikoak izateagatik segurtasun zerbitzuak behar dituzten pertsona, eraikin eta instalazioei segurtasun zerbitzuak egitea, eta Ertzaintzako beste unitate batzuei maila handiko segurtasun estaldura eta txakurren laguntza eskaintzea. Ekintzarako talde hauetan egituraturik dago: Segurtasunerako Ekintza Taldea / Eskolten Ekintza Taldea / Esku-hartzeko Ekintza Taldea eta Ekintzarako Txakur Taldea

 

Giza hilketa

 Norbait hiltzea.

Ebasketa

Kalte edo indarkeriarik gabeko lapurreta.

Su-eragile

Amarruz sutea eragiten duena.

Intendente

Ekintza unitateak orientatu eta zuzendu, segurtasun publikoari buruzko lan zehatzaz arduratu eta ikerketa egiten dute batez ere.

 

Euskal Herriko Poliziari buruzko Legea

1992ko uztailaren 17ko legeak honako helburu hauek ditu: Euskal Autonomi Elkarteko segurtasun administrazioa antolatzea, udaltzaingoen arteko koordinaketa bideratzea eta euskal herri-administrazioen menpeko polizi kidegoetako langileriaren berarizko jaurpidea araupetzea

Bidegabeko eralgitzea

funts publikoak bidegabe erabiltzea edo lapurtzea

Mikeleteak

Eginkizun zehatzak: foru erakundeak ordezkatzea, foru agintariak babestea, eta foru ondareetako ondasunak babestu eta zaintzea. Horiez gain, errepideko garraioa zaindu eta ikuskatzeko eta errepideak artatu eta txukuntzeko lanak egin ahal izango. Ertzaintzaren Mikelete Taldeak Gipuzkoako Lurralde Historikoan egiten du lana. 

 

Miñoiak

Eginkizun zehatzak: foru erakundeak ordezkatzea, foru agintariak babestea, eta foru ondareetako ondasunak babestu eta zaintzea. Horiez gain, errepideko garraioa zaindu eta ikuskatzeko eta errepideak artatu eta txukuntzeko lanak egin ahal izango. Ertzaintzaren Mikelete Taldeak Arabako Lurralde Historikoan egiten du lana. 

 

 

Ofizialea

Ertzaintzan, poliziaren ekintza talde edo zentroen arteko koordinaketaz arduratzen dira.

Miatzeko agindua

Poliziak ondasun pribatua arakatzeko baimen idazkia

 

Polizia Zientifikoaren Unitatea

Ikerketa tekniko, analitiko, identifikazio eta kriminalistika zerbitzuak eskaintzen ditu. Halaber, epaileak agindutako dokumentu eta peritu txostenak egiten ditu.

Ikerketa Kriminal Unitatea

Ordena eta hiritarren segurtasunaren prebentzio eta mantentzerako, eta delituei aurre egiteko, beharrezko informazioa jaso, antolatu eta kudeatu egiten du.

 

Polizia Forala

Eginkizun zehatzak: foru erakundeak ordezkatzea, foru agintariak babestea, eta foru ondareetako ondasunak babestu eta zaintzea. Horiez gain, errepideko garraioa zaindu eta ikuskatzeko eta errepideak artatu eta txukuntzeko lanak egin ahal izango. Ertzaintzaren Mikelete Taldeak Bizkaiko Lurralde Historikoan egiten du lana. 

 

 

Polizia Judizialeko Unitatea

Konstituzioaren 126. artikuluaren arabera, “delitua ikertzea eta gaizkilea aurkitzea” dira bere eginkizunak.

 

Udaltzaingoa

Udalen menpeko polizia da.

Herri Babesa

Udaltzaingoa eta Ertzaintzak Euskal Autonomi Elkartea osatzen duten pertsona guztien eskubide eta askatasunak babesten dituzte. Horretarako inpartzialtasunez eta kontrol publikoaren menpe aritzen dira.

 

Babes Zibila

Pertsona edo ondasunari eragindako kalteak murriztu zuzendu edo saihesteko behar diren ekintzak eta xedapenak ezartzen dituen zerbitzu publikoa da. Biztanle kopuru handi batean eragina larria duen (edo izango lukeen) arrisku-istripuetan bakarrik hartzen dute parte, hau da, ezbehar, hondamendi edo kalamitate publikoen kasuetan.

 

Frogak

Auzitegian eztabaidatzen den gertaera bat frogatzeko erabiltzen diren baliabideak.

 

Porrota

Enpresa batek zorrak ezin dituenean ordaindu.

 

Lapurreta

Besteen ondasuna bereganatzea, indarkeria erabiliz edo kaltea eraginez.

 

Bahiketa

Legez kanpoko baliabideak erabiliz, pertsona bati askatasuna kentzea.

 

SOS DEIAK

Telefono-zenbaki bakar baten bidez edozein larrialditarako arreta zerbitzu integrala eta koordinatua eskaintzen die herritarrei.

Komisariordea

Komisarioren antzeko eginkizunak ditu.

Ofiziale-ondokoa

Hiri Segurtasun eta Informazio eta Ikerketa Unitateen taldez arduratzen dira Ertzaintzan.

Superintendentea

Ertzaintzaren barne, maila altuena. Ekintza unitateak orientatu eta zuzendu, segurtasun publikoari buruzko lan zehatzaz arduratu eta ikerketa egiten dute batez ere.

 

Bortxaketa

Norbait sexu harremanak izatera bultzatzea, honen baimenik gabe.

 

 


© 2002 EDEX