Proposamen Didaktiko  3: Zer Egin?

PROPOSAMEN DIDAKTIKO  3

Zer egin?

Helburua:

 

Ertzaintzaren zerbitzuak behar izanez gero, ikasleak zer egin behar duen jakin dezan.

 

Aurreikusitako ekintzak:

 

1.    Institututik etortzerakoan.

2.    Gau berotsua.

3.    Zer egin?.

4.    Nola aurkez dezaket salaketa bat Ertzaintzan?.

5.    Bakoitza nor den.

 

DBH-ko lehen ziklorako ekintza aproposenak: Guztiak

 

DBH-ko bigarren ziklorako ekintza aproposenak: Guztiak

 

 

 

Ekintza 3.1: Institututik etortzerakoan.

 

Egiazko kasu bat irakurriko dugu. Ezbehar bat gertatu, delitu bat ikusi edo Ertzaintza edo Udaltzaingoaren zerbitzua beharrez gero, jarrerak aztertu eta jarduera irizpideak ezarri nahi ditugu.

 

Lehendabizi Mikel D.B.H.ko 3. mailako ikasleak kontatzen duena entzun, eta ondoren konklusio interesgarriak aterako ditugu. (Ek.3.1.)

 

 

Ekintza 3.2: Gau berotsua.

 

Maitaneri gertatu zaiona ikusita, egoera ezberdin baten aurrean jarriko ditugu ikasleak. Ez da lapurreta edo deliturik hemen, larrialdi bat baizik; sutea, hain zuzen ere.

 

Ikasleak 112 telefono zenbakia ikastea da helburu, larrialdi bat izanez gero deitzeko... baina larrialdi kasuetan bakarrik.

 

Oraingo honetan talde txikiak osatuko ditugu kasua irakur eta komentatzeko, eskaintzen diren galderen arabera. (Ek.3.2.).

 

 

Ekintza 3.3: Zer egin?

 

Orain aztertuko diren egoerak dagoeneko ezagutzen dituzte ikasleak: noizbait gertatu zaie beraiei, gertatu dela entzun dute, edo telebista edo prentsaren bidez ezagutu dute kasuren bat.

 

Sormen ariketa bat da, beharrezkoa denean eta justifikatuta izanez gero, ikasleak Ertzaintzarengana jo behar duela ikasteko.

 

Horregatik, “Zer egin?” ekintzak taldearen sormena eragingo du. (Ek.3.3.)

 

Beste batzuetan bezala, horrela egingo dugu ariketa:

 

Fase 1: Banaka.

Fase 2: Binaka, egoerak eta zer egitea konparatuz.

Fase 3: lau ikaslez osaturiko taldeka.

Fase 4: Talde guztia.

 

Fase guzti hauetan egoerak batzea eta egoera ezberdinen aurrean erantzun ezberdinak prestatzea da helburu.

 

 

Ekintza 3.4: Nola aurkez dezaket salaketa Ertzaintzan?

 

Delitu edo ustezko delitu batengatik Ertzaintzarengana jo beharra dugun egoerak aztertuko ditugu ekintza honetan.

Irakasleak boluntarioen artean banatuko ditu antzezteko paperak. Ikasle bat salatzailea izango da eta beste bat, edo batzuk, salaketa edo lehen abisua jasotzen duena, erreakzioa azaldu beharko duelarik.

 

Ondorengo egoerak, edo bestelakoak, aurkeztuko ditu irakasleak:

 

Egoera

Nola egin

Deitu edo ustezko delitu bat ikusi ondoren, biktima edo lekukoa naizelarik, Komisaldegian agertzen naiz salaketa egiteko.

(Egoera antzeztu).

 

 

Komisaldegian zenbait lagunek eskaintzen didate arreta. Informazioa jaso ondoren, salaketa egiten dut.

(Egoera antzeztu).

Lapurtu didate, lapurreta edo eraso bat ikusi dut,... 112/ SOS DEIAK telefonora deitu dut salatzeko.

(Egoera antzeztu).

Telefonoz aginduak jasotzen ditut eta identifikatzeko zenbait datu eskatzen didate.

(Egoera antzeztu).

Delitu, eraso, lapurreta bat.. ikusi dut. Ertzaintzaren patruila bat hurbil zegoela ikusi eta beraiengana jo dut gertatutakoa kontatzeko.

(Egoera antzeztu).

 

Patruilak galderak egiten dizkit, eta gertatutakoaren lekura joan ondoren, basera deitzen dute laguntza eskatzeko. Lasaitzen naute, instrukzioak ematen dizkidate.

(Egoera antzeztu).

 

Egoera ezberdinetan jardunbide ezberdinak dira.

 

·      Eman behar diren pausoak.

·      Zer egin behar den.

·      Nora jo.

·      Nor deitu.

·      Zer esan.

 

Zalantzak jarraituz gero, Ertzaintzaren Ikastegietan prozesu guztia argi dezakegu. Kasu honetan, hamar galderen zerrendan taldean sortu diren galdera berriak sartuko ditugu.

 

Bestaldetik, batzorde bat aukera dezakegu Ikastegira eta Informazio Zerbitzura joateko, bertan egin behar duguna argitzeko.

Dena dela, prozesu erraz eta zuzenak izango dira beti.

 

Ekintza 3.5.- Bakoitza nor den

 

Irakasleentzako informazioa.

 

Ertzaintzaren egitura aztertuko dugu, aurreko jardueretan jaso dugun informazioa erabiliz.

 

Ertzaintzak lau departamendu ditu.

Gardenki baten bidez egitura azal daiteke.

Ikaslearentzat ezagunenak, berrikuntzak edo interesgarrienak diren departamenduak azpimarratzea komeni da.

 

Adibidez, denok dakite komisaldegi bat zer den, beraz hemendik hasiko gara.

Hala ere, telebistan “ikertzaile” asko ikusi badituzte ere, ez dakite “Polizia Zientifikoa” zer den, edo “Helikopteroak” saila larrialdietarako dela etab.

 

Egituraren eskema azaldu ondoren, lehen aztertutako kasuak aipatuko ditugu.

 

Esate baterako: Mikelen etxera joan ziren ertzainak Komisaldegi bateko bi agente ziren. Segur aski beste bi ertzainak “Polizia Zientifikoa” unitatekoak ziren..

Erreskate bat egiterakoan, Ertzaintzaren Helikoptero edo Txakur  unitateek har dezakete parte.

 

Eskema azaldu eta informazio nagusia aztertu ostean, Ertzaintzaren Komisaldegien Mapa eskainiko diegu ikasleei, eta beren etxetik gertuen dagoena identifikatuko dugu. (Ek.3.5)


 

I- POLIZIA ADMINISTRAZIOA

II.- HERRITARREN SEGURTASUNA

III.- KRIMEN GAIETARAKO POLIZIA

IV.- EKINTZETARAKO BALIABIDEAK

Polizia Administrazioa eta Zuzendaritzaren eginkizunak betetzen laguntzen du. Unitate eta Zerbitzuetan egituratuta dago.

Haren eginkizun nagusiak dira ordena publikoari eta herritarren segurtasunari eusteko prebentzio eta mantentze lanak egitea eta behar denean ordena eta segurtasuna berrezartzea; errepideko trafikoa eta garraioa zaindu eta kontrolatzea; Krimen Gaietarako Poliziaren eginkizun nagusiak betetzea bere lurralde-unitateetan; Euskal Autonomi Erkidegoak segurtasun pribatuaren arloan dituen eskumenak erabiltzea, eta Ertzaintza osatzen duten unitateei laguntza eta euskarri espezializatuak eskaintzea. Bere gain dituen eginkizunak egokiro betetzeko, unitate, atal eta zerbitzu hauetan egituratuta dago:

Hauek dira Krimen Gaietarako Poliziaren eginkizun nagusiak: delitu eta hutsegiteak ikertu eta horien egileak jazartzea, eta ordena publikoa eta herritarren segurtasuna zaintzeko eta delituak ikertzeko erabil daitezkeen informazio interesgarriak bildu eta lantzea. Eginkizun horiek ahalik ondoen bete daitezen unitate eta zerbitzu hauetan egituraturik dago:

Haien eginkizun nagusia Herritarren Segurtasunerako Alorra eta Krimen Gaietarako Poliziaren Alorra osatzen dituzten unitateei euskarri eta laguntza espezializatuak eskaintzea da. Unitate eta ekintza-talde hauetan egituraturik daude:

 

Poliziaren lurralde burutzak. Herritarren Segurtasunerako Alorreko unitate eta zerbitzuen jarduerak planifikatu, koordinatu eta zuzendu behar dituzte, zeinek bere lurralde historikoan.

1.- Zerbitzu Zentralen Unitatea

1.- Brigada Mugikor Unitatea. Eginkizun zehatz hau bete behar du: arrisku larriko egoeretan ordena publikoa zaintzea, mantentzea eta behar izanez bero berrezartzea. Gainera, etenik gabe laguntza ematen die Ertzaintzako Herritarren Segurtasunerako Alorreko unitateei eta noizean behin laguntzen die gainerako unitateei. Larrialdietarako zerbitzuei ere laguntza ematen die.

 

Trafikoko lurralde unitateak. Eginkizun zehatzak: trafiko arineko bideetan trafikoa zaindu eta kontrolatzea eta bide-segurtasunaz arduratzea

Ikerketa Kriminal eta Polizia Judizialeko Unitatea, Delitu eta ogenak ikertu eta kudeatzen egiten ditu.

2.- Helikoptero Unitatea. Beraren eginkizun zehatza da Herritarren Segurtasunerako Alorreko eta Krimen Gaietarako Poliziaren Alorreko unitate eta zerbitzuei airetik laguntza ematea euren prebentzio eta ikerketa lanetarako eta esku-hartzeetarako. Gainera, larrialdietarako zerbitzuei ere laguntza ematen die.

 

 

Minioien, mikeleteen eta foralen atalak. Eginkizun zehatzak: foru erakundeak ordezkatzea, foru agintariak babestea, eta foru ondareetako ondasunak babestu eta zaintzea. Horiez gain, errepideko garraioa zaindu eta ikuskatzeko eta errepideak artatu eta txukuntzeko lanak egin ahal izango dituzte

Informazio eta Azterketa Unitatea. Ordena eta hiritarren segurtasunaren prebentzio eta mantentzerako, eta delituei aurre egiteko,  beharrezko informazioa jaso, antolatu eta kudeatu egiten du.

3.- Lehergailuak Indargabetzeko Unitatea. Eginkizun zehatz hau bete behar du: lehergailuak edo lehergaiak indargabetu behar diren egoeretan esku hartzea.

 

Ertzain etxeak. Herritarrei segurtasuna, babesa eta sorospena eskaintzen dizkiete, zeinek bere lurraldearen mugartean. Ordena publikoari eta herritarren segurtasunari eusteko prebentzio eta mantentze lanak egiten dituzte eta behar denean ordena eta segurtasuna berrezartzen dituzte; trafikoa eta bide-segurtasuna zaindu eta kontrolatzen dituzte, behar denean beste erakunde batzuk zaindu eta babesten dituzte, eta Krimen Gaietarako Poliziaren oinarrizko eginkizunak betetzen dituzte bakoitzak bere lurralde-eremuan

Polizia Zientifikoaren Unitatea. Ikerketa tekniko, analitiko, identifikazio eta kriminalistika zerbitzuak eskaintzen ditu. Halaber, epaileak agindutako dokumentu eta peritu txostenak egiten ditu.

4.- Ekintza Taldeen Unitatea. Eginkizun zehatz hauek ditu: interes edo arrisku berezikoak izateagatik segurtasun zerbitzuak behar dituzten pertsona, eraikin eta instalazioei segurtasun zerbitzuak egitea, eta Ertzaintzako beste unitate batzuei maila handiko segurtasun estaldura eta txakurren laguntza eskaintzea. Ekintzarako talde hauetan egituraturik dago: Segurtasunerako Ekintza Taldea / Eskolten Ekintza Taldea / Esku-hartzeko Ekintza Taldea eta Ekintzarako Txakur Taldea.

 

 

5.- Joko eta Ikuskizun Unitatea. Indarrean dagoen legearen arabera, joko eta ikuskizunen garapena zaintzen du administrazio polizia gisa, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzaren menpe.

 

 


© 2002 EDEX