6. Proposamen Didaktikoa: Erabateko Kalitatearen[1] bila

6. PROPOSAMEN DIDAKTIKOA

ERABATEKO KALITATEAREN[2] bila

Proposamenaren helburua:

Erabateko Kalitatearen ikuspegiaren arabera, enpresaren kudeaketa sistemak orokorki ezagutu eta ikuskatzeke dagoen enpresan hauek nola ezarriko diren antzeman. Aldi berean, ikasketa zentroko ingurune hurbilenean erabateko kalitatearen kontzeptua aurkeztu.

Aldez aurretik erabakitako jarduerak

1.  Kalitatearen kontzeptura hurbildu.

2.  Kalitateari dagokionez, ikasleriak duen kontzeptu nagusia zein den ezagutu.

3.  Kalitate-zirkuluak.

4.  EFQM eredua.

5.  Enpresaren ikustaldiaren inguruan, kalitate sistemei buruzko argibideak eskatu.

6.  EFQM ereduaren arabera zuzentzen den enpresa batetan Sindikatuen dituzten eginkizunei buruzko eztabaida xedatu.

DBH-ko lehen ziklorako jarduera egokienak:

Kalitatearen kontzeptua.

Kalitate elkarteak.

Erabateko Kalitatearen kontzeptua.

 

DBH-ko bigarren ziklorako jarduera egokienak:

Erabateko Kalitatearen kulturari buruzko ezaguera orokorraren ikuspuntuaren araberako jarduera multzoa.

 

Irakasleentzako informazioa

 

Enpresen alorrean, edozein ekoizpen sektorea dela ere, aribide eta jarraibideak xedatzen dituen funtsezko irizpidea eskaintzen diren zerbitzu eta produktuen kalitatea da, bezeroen atsegina lortzea baita beren jardunbidearen helburu nagusia...

 

Elkarlehiaren bidean jarraitu ahal izateko, Erabateko Kalitatea eta etengabeko hobetzea, gaur egun, nahitaezko kontzeptuak ditugu.

 

Hori dela eta, filosofia honen aldekoa den enpresa orok, bertan lan egiten duten pertsona guztien konpromisoa bereganatzeko ahaleginak egingo ditu, langile hauek, “Erabateko Kalitatearen” jarraibideen arabera jarduteko abagunea izan dezaten eta beren lana, etengabeko hobetzearen baldintzetarantz bideratu dezaten.


1.-Kalitatearen kontzeptura hurbildu.

 

Produktu baten sortze prozesuan “Kalitate” kontzeptuak ikasleriarentzat duen esanahia batzean datza.

 

Ideia-andana laburra egiten da.

Denen artean ikusmolde bateratua lortzean dago gakoa.

 

2.-Kalitateari dagokionez, ikasleriak duen kontzeptu nagusia zein den ezagutu..

 

 

 20. hamarkada

70. hamarkada

90. hamarkada

Kalitate kontzeptua

Fabrikazioaren zehaztasunekin bat etorri.

Bezeroen beharrak asebete.

Bezeroa, langileak, akziodunak eta gizartea atsegindu.

Kalitatearen kudeaketaren aldiak

Kalitatearen kontrola.

Kalitatea bermatzea.

ERABATEKO KALITATEA

 

Ikasleek gaiari buruz adierazi dutena, enpresen munduan garatuz joan diren kalitate kontzeptuaren bilakatzearen hiru aldi nagusietara hurbildu nahi da puntu honetan.

 

3.-Kalitate-zirkuluak

 

1962. urtean, Kaoru Ishikawak kalitate-zirkuluak sortu zituen.

 

Kalitate-zirkulua, hamar pertsona besterik onartzen ez dituen “profesionalen taldea” da. Hauek, alor berean egiten dute lan eta, aldizka, beren lanarekin zerikusia duten arazoak antzeman, aztertu eta konpontzeko bere kabuz batzen dira.

 

Enpresaren barne hobekuntzak ezartzea da, zalantzarik gabe, kalitate elkarteen helbururik garrantzitsuena.

 

Kalitate elkarteak, honako hauek bezalako helburuak lortu nahi dituzten esku-sartze estrategiak dira: langile guztien partaidetzari esker kalitatearen eta efikaziaren areagotzea; taldearen eragingarritasunaren eta banakakoen eta taldeen arteko elkar-ulertzearen hobekuntza; eta moralaren igotzea eta banakakoaren sortzeko ahalmenaren sustapena.

 

 

Betebeharrak

Deskribapena

Pertsonek beraien enpresarekiko duten konpromisoa bultzatu eta areagotu.

Arazoen analisia eta aldaketa proposamenen bidez, pertsonek, lan inguruan hobekuntzak eskuratzearen alde egin dezaten lortzeko lanabesa.

Behetik gora eta alderantziz erabilgarri den komunikazio bidea.

 Kalitatearen elkarteen bidez, hobekuntza iradokizunak erakundearen maila gorenetaraino helbideratu daitezke, baita zuzendaritzak emandako argibideak jaso ere.

 

Kalitate elkarteak, handi-handika zer diren jakin ondoren, gure ikasketa zentroa hezkuntza zerbitzuak produzitzen dituen enpresatzat hartuz gero eta, gure ikastaldea, irakasleria eta ikasleria ere barne direlarik, zerbitzu horren ekoizpen unitate bezala antzematen badugu....

 

Nola ezarri kalitate-elkarte bat zentro honetan eskaintzen diren hezkuntza zerbitzuen hobetzea lortzeko? (Ek. 6.1.)

 

4.-EFQM eredua.

 

EFQM eredua, Europako Erabateko Kalitatearen Kudeaketa Eredua da.

 

Eredu hau ebaluazio sistema bat da eta bere azken emaitzak, ebaluazioa osatzen duten atalen ondorioak dira. Batez ere, honako hauek osatzen dute:

 

Langileriaren atsegina

Zer lor dezake erakundeak langileriaren atsegina bermatuz?.

 “Langileria”, erakundeak lana ematen dien gizabanako guztien multzoa legez ezagutzen da.

 


 

 

 

Bezeroaren atsegina

Zer lor dezake erakundeak beren kanpoko bezeroak atseginduz?.

“Kanpoko bezeroa” terminoaz hitz egitean, honako hauetaz ari gara: erakundearen bezero zuzena eta produktu eta zerbitzuen banaketa kateko beste bezero guztiak, azkeneko bezeroraino iritsi arte.

 

 

Gizartearenganako eragina

Komunitatearen beharrak eta eskakizunak orokorrean betetzearen truke, erakundeak, zer lor dezaken adierazi, bizitza-kalitatearen, ingurugiroaren eta lurraren baliabideen iraunarazienaren inguruko enpresaren norabidatzea eta erakundearen barne ekintzak zeintzuk diren aipatuz.

 

Enpresaren emaitzak

Zerbitzu/negozioen eremuan ezarririko helburuak, alde batetik, eta erakundearengan interesik duen pertsona ororen behar eta eskakizunen betetzea, beste alde batetik, kontutan izanik, erakundeak lortzen duena.

 

Printzipio hauek hobeto ulertzeko, ikasleen errealitate berarekin zerikusia duen gauzatzea proposatzen da. (Ek. 6.2.)

 

5.-  Enpresaren ikustaldiaren inguruan, kalitate sistemei buruzko argibideak eskatu, kalitatearen kontrolerako protokoloen ezarketari buruzkoak eta Erabateko Kalitatearen Kudeaketaren Ereduari lotutakoak baita ere. (EFQM) (Ek. 6.3.)

 

6.-Langileak eta Kalitatearen kontzeptu berria.

 

Erabateko Kalitatearen sistemaren ardatz garrantzitsuenetariko bat “langileriaren atseginaren” balioespena da.

 

Ardatz hau, Unitate Didaktikoaren sarreran azaltzen den gure Herriko Politika Industrialaren oinarrizko ikusbideen barne ere sartzen da, elkar-ulertzea posible egin dezakeen lan-harreman inguru berri baten eratzea bezala.

 

Egoera honen aurrean, zera galde diezaiokegu geure buruari: Enpresa mota berria egituratuz doan egoera multzo honen inguruan, zer egitea dagokie langileen erakundeei?

 

Horretarako, Sindikatuei buruz ariko gara, langileen erakunde direlako eta enpresan bertan ere jarduten direlako.

 

Sindikatua, langileen lanbide interes multzoaren defentsa bideratzen duten elkartetzat hartu eta, ikasleriari, geure herrian nabarmengarriago diren Sindikatuak antzemateko, beren izen, sigla, anagrama eta guzti, eskatuko zaie.

 

Hauek antzeman eta beren egoitzak hirian, herrian edo auzoan kokatu eta gero, haiei buruzko informazioa batzeko inkesta bat prestatuko dugu.

 

Behinik behin, zera da jakin nahi duguna:

 

- Haien helburuak.

- Haien eraketa nolakoa den.

- Enpresaren barne nola egiten duten lan.

 

Argibide gehiago ere bil dezakegu. Halere, egoitza ezberdinetan ere, hango idazkiei esker, izango dugu informazio asko batzeko aukera.

 

Erabateko Kalitatearen Ereduaren gainean zer pentsatzen duten jakitea eta eredu horren barne dauden langileen betekizuna zein den ezagutzea ere garrantzizkoa da.. edo, agian, eredu honen inguruan sindikatu-lan mota berriak sortzea posible izango ote da?

 

Enpresa barneko langileen antolakuntzaren eta jardueren gaineko glosategi txikiren bat egin daiteke. Adibidez:

 

·      Sail sindikalak eta Eskuorde Sindikalak zer diren aipatu.

·      Nola hautatzen diren azaldu.

·      Sindikatu adierazgarrienak aipatzean zer esan nahi dugun, eta Autonomia Erkidegoaren barruan, ekoizpen sektoreen inguruan eta bisitatuko dugun enpresaren mailaren arabera, ereduzko sindikatutzat zeintzuk jo ditzakegun adierazi.

·      Langileriaren Ordezkariak eta  Enpresa Batzordeak zer diren aztertu.

·      Hauek nola hautatzen diren aitatu.

·      Hitzarmen Kolektiboaren esanahia azaldu.



[1] “Calidad y Mejora Continua”-tik egokitua. Iñaki Mujika eta beste. TALDEKA-ELHUYAR-rek argitaratua. Usurbil. (Gipuzkoa) 1997.

[2] “Calidad y Mejora Continua”-tik egokitua. Iñaki Mujika eta beste. TALDEKA-ELHUYAR-rek argitaratua. Usurbil. (Gipuzkoa) 1997.


© 2002 EDEX