7. Proposamen Didaktikoa: Klusterrak

7. PROPOSAMEN DIDAKTIKOA

KLUSTERRAK

Proposamenaren helburua:

Garapen industrialaren eta enpresen arteko elkarlehiaren inguruaren barne, ikasleria, “klusterraren” kontzeptura hurbildu.

Aldez aurretik erabakitako jarduerak:

 

1. Enpresa Kluster baten eraketa.

2. Erakustazokak, elkarlehiaren erakustoki.

 

DBH-ko lehen ziklorako jarduera egokienak:

 

---------------------------------------------

 

 

DBH-ko bigarren ziklorako jarduera egokienak:

Jarduera hau DBH-ko bigarren ziklorako aproposagoa da.

 

Irakasleentzako informazioa[1]

 

Michael Porterrek, 1991. urtean idatzi zuen “La ventaja competitiva de las naciones” izeneko liburuan, elkarlehia nazioetan baino lehenago enpresetan ezartzen dela dio, sektore eta enpresa lehiakorrenak eremu geografiko jakin batzuetan biltzen baitira. Porterren arabera, garapenaren abangoardia, produktu jakin bat fabrikatzeko edo sektoreren baten jarduteko elkarrekin lan egiten duten enpresen esku dago, hauek, eremu nahiko hurbiletan kokatzen diren enpresak direlarik. Bere aburuz, talde horrek mulko bat osatzen dute, “kluster” bat, alegia, garapenaren eta elkarlehiaren erakarlearena egin dezakeen enpresa multzoa.

 

Gure Autonomia Erkidegoan, klusterrak osatzeko gai diren industria edo sektore nagusiak antzemateko ezartzen diren hautaketa irizpideei esker, hamaika sektore katalogatu ahal izan zituzten, Euskal industriaren zaharrenetarikoen artekoak (burdina, papera edo makina-erreminta) eta azken urteotan sorturiko aniztasuna eta berrikuntzaren adierazleen artekoak barne (aeronautika, telekomunikabideak, ezaupideak).

 

Eusko Jaurlaritzaren Industria, Nekazaritza eta Arrantzarako Sailaren arabera, klusterrak izan dira Euskal Herrian sustatu diren jarduera industrial berrien eragile zuzena eta ohiko sektore batzuetan pentsamolde aldaketa bultzatu duena baita ere.

 

Taldeen helburuak

 

Automozio Klusterra (ACICAE)

 

·      Estatuko eta Europako proiektuetan partaidetza erraztu.

·      Enpresa ziurtatuen kopuruaren handiagotzea.

·      Fakturazioaren areagotzea.

·      Negozio-Unitate berrien eraketa.

·      Enpresen arteko akordioen ezarketa.

·      Inbertsioak erakarri.

 

Telekomunikabideen Klusterra (GAIA)

 

·      Lanabes telematikoen erabilpena sustatu.

·      Euskal Herria, multimediaren alorrean besteen eredu bilakatzea lortu.

·      Enpresen arteko harremanak bultzatu.

·      Kalitate aspektuak sustatu.

·      Azpiegitura sareak areagotu.

 

Bilboko Portuko Klusterra (CPB)

 

·      Gatibu-eskari berrien sortzea.

·      Eraginpeko eremuaren areagotzea.

·      Konexioen hobekuntza.

·      Beste portu inguru batzuekin itunak gauzatu.

 

 

Etxetresna Elektrikoen Klusterra (ACEDE)

 

·      Lan-postuak sortzea.

·      Esportazio bolumenaren igotzea.

·      Proiektu teknologikoen garapena.

·      Erabateko Kalitatea.

 

Makina-Erreminta Industrien Klusterra (AFM)

 

·      Sektoreko enpresen arteko elkarlehia hobetu.

·      Negozio aukera berriak antzeman.

·      Sinergietaz profitatu .

·      Norbere irudia hobetu eta hedatu.

·      Enpresa taldeak sortu.

 

Ingurugiroaren Industria Klusterra (ACLIMA)

 

·      Inbertsioak erakarri.

·      Lan-postu gehiago sortu.

·      Teknologia garbien garapena sustatu.

·      Ingurugiroari buruzko informazio-kanpainen antolaketa bultzatu.

·      Ingurugiroaren gaineko jarduketa filosofiaren garapena.

 

Enpresen Kudeaketari buruzko Ezagueraren Klusterra

 

·      Enpresak eta erakundeak sentsibilizatu.

·      Kudeaketa prestakuntza eskaintzan kalitatearen hobekuntza bultzatu.

·      Ezagueraren industriaren internazionalizatze prozesua sustatu.

 

Klusterrak” zer suposatzen duen argitzeko Makina-Erremintaren Klusterra adibide bezala har dezakegu eta horrela, ikasleriarekin, lankidetza-elkarlehia kontzeptu berri hau praktikoki landu.

 

Makina-Erremintaren lan-taldea 1991ko maiatzan eratu zen, Eusko Jaurlaritzako, sektoreko enpresetako eta AFMko (Makina-Erreminta Fabrikatzaile Erakundea) ordezkariek eta prestakuntza eta garapen teknologikoaren inguruko erakundeetako ordezkoek osatzen zutelarik. 1992. urtean, Klusterraren ondorioak zehaztu ziren, behin betiko aztertzeko eta xedatzeko asmoz. Era berean, prestakuntza, teknologia, kalitatea eta internazionalizatzea bezalako alorren barne, jarduketa plan zehatzak garatu ahal izateko, lan-talde ordeak sortu ziren, 1992ko otsailean ateratako emaitzak aurkeztu zituztelarik.

 

Lan-taldeak eta taldeordeak aldizka bildu izan dira Klusterrak gomendaturiko ekintzen ezarketa bermatzeko. Gainera, tokiko jardueren ondorioak eztabaidatzeko eta emaitzak zabaltzeko asmoz, eremu edo eskualdeen araberako bilketa jarduketa paraleloa ere bideratu dute. Gaur egun, Klusterraren jardunaldi nagusia, Teknologiak, kalitateak, enpresen arteko egiturek, internazionalizatze, informazio eta komunikazioak, eta Giza Baliabideen Heziketa osatzen dute.

 

Jardunalde ezberdinen hari eroalea, azken finean, enpresen elkarlehia hobetzearen sustapena, eta lan-postuen sortzea eta garapen ekonomiko eta industriala bultzatzen dituen Makina-Erreminta sektorearen laguntza dira.

 

AFMren eta helburu honi erantsiriko enpresen ekintzak orain dela urte asko hasi ziren. Beren emaitza onak, esate baterako, produkzio osoarekiko esportazioek lorturiko portzentaia altuetan islatzen dira (zenbait urtetan, 60%-rainokoak), eta inportazioen aldean, esportazioek agertzen zuten estalpen-indize altuan baita ere (160%ren ingurukoa). Lorpen hauek, denbora epe laburretan eskura ezinak direnak, elkarlehiaren hobekuntzarako egitarau eta planak, bata bestearen atzean garatu dituen sektore honen urte askotan zehar landutako ibilbidea begi-bistan jartzen dute. Kanpoko sustapen baliabide gehiagoren laguntza izanik, Klusterraren ekintzek, sustapen eta finkatze jarduera horiek indartzea lortzen dute, baita beste jarduera berriztatzaile batzuk bultzatzea ere. Enpresen arteko egitura eta taldeen eraketen aldian zehar gertaturiko ekintza eta proiektuen bideratze esperientzia luzea jadanik bazegoen, Klusterraren aldian, sektorearen produkzio osoaren 25%a gutxi gora behera egiten duten lau enpresa talde sortu ziren. Kalitatearen Sektore Planaren barne, Hornitzaileen Plana nabarmentzekoa da. Plan honek, hogei Makina-Erremintako fabrikatzaileei egokitzen zaien 400 hornitzaile antzeman egin ditu, hauek, Hornitzaileen Planari dagokionez, sektorearen ekoizmenaren 50%a egiten dutelarik.

 

Klusterrei lotutako gain-gaineko informazio honek, proposatzen diren jarduera batzuen gaineko argibideren bat eman diezaguke. Jarduera multzo honek, taldeen arteko joko erraz baten bidez, Klusterra zer den esperimentatzea du helburu. (Ek. 7.1.)

 

Hori lortzeko, lan-talde txikiak eratzen dira.

Talde bakoitzak, orrilaurdeneko neurria duten kartoi mehe txartel bi izan beharko ditu.

Lehenengoan, enpresa baten profila zehaztuko da. Enpresa guztiak, asmatu ere egin daitekeen ekoizpen sektore beraren parte izango dira. Adibidez: Bizikleta fabrikazioa, astiune jarduerak, etab. Edo, bestela, ikasleek dagoeneko daukaten informazioarekin zerikusia duten ekoizpen sektoreen inguruan ere lan egin dezakete: Automozioa, Etxetresna elektrikoak, Energia, Makina-Erreminta, Ingurugiroa, Bilboko Portua, Telekomunikabideak, etab.

 

Jarduera landuko den sektorea xedatu eta gero, ikasleriari, enpresa hipotetikoa eratzeko eta fitxa bat idazteko proposatuko zaio. Fitxa honek honako datu hauek beharko ditu izan: Elkarte-izena, Kokapena, langile kopurua, jarduera, enpresaren fakturazioa, esportazioa, marka erregistratuak, ekintzak eta produktuak, baita ekintzen deskribapena ere.

 

Bigarren kartoian enpresak dituen hiru edo lau oinarrizko arazo xedatzeari ekingo zaio. Esate baterako: marketingari buruzko ezaguera falta, ikusmolde internazional mugatua, elkarlehia eza, I+Geko baliabideen falta, etab. Ariketa hau, arazoak zehaztean, nabari izan diren zantzuak bereiztean eta ondorioak hausnartzean datza.

 

Argibide guzti hauek kartoi handiago batetara aldatuko dira, bateratze-lanari ekin ahal izateko.

 

Arazoak xedatu ostean, lan-talde bakoitzeko ordezkariak elkartuko dira beren enpresa nolakoa den eta honen oinarrizko arazoak zeintzuk diren azaltzeko.

 

Informazio hau jakinarazi eta gero, ikasleriari galdera bat aurkezten zaio, ordezkariek horri buruz eztabaidatu behar izango dutelarik. Guztien arazoei aurre egin diezaiegun, lankidetzan aritzea posible ote dugu?

 

Lankidetza aspektuak zehaztu orduko, gai berria proposatzen da: Arazo hauei aurre egiteko, “kluster” bat edo gehiago sortzea posible al da? Posible izatekotan, zertan datza “klusterra” eta zein helburu izango genuke?

 

Era honetan, lan-talde ezberdinak eratzen ditugu, beren helburu eta jarduerak barne.

 

Jarduera hau amaitzeko “Klusterren” esanahiaren, bere eraketarako prozesuaren eta enpresen arteko lan sistema honek  dakartzan abantailen zehaztapena burutzea proposatzen dugu.

 

Ibilbide industrialen barneko enpresa baten ikustaldian, enpresa horrek “Klusterren” bat osatzen duen, “Kluster” horren helburuak zeintzuk diren eta zein motatako jarduerak bideratzen dituen jakin nahi izan dugu. (Ek. 7.2.)

 

Elkarlehiarentzako erakustokia. Erakustazoka.

 

Politika Industrialaren barne, Merkataritza Politika sartzen da. Fabrikatzen diren produktuak nola ezaguerazten diren. Adibidez, bezero potentzialei produktuak erakutsi diezaiekeen Merkataritza saila sor daiteke. Horrez gain, eta aldi berean, erakunde pribatuak, ofizialak edo mistoak ere badira. Hauek, gertakizunak eskaintzen dituzte, lehiaketak batez ere, eta beraien helburua zera da: aldi batez aurkezpen plataforma bat eskaintzea. Honela, eskaintza bateratu osoa aurkezteko aukera dute eta bezeroak, produktuak ezagutu, balioetsi, edo alderatu ditzake eta erosketa baldintzekin negoziatu, beharrizanak elkartrukatu, etab.

 

Hori dela eta, Erakustazokak eratu dira, garrantzitsuenetariko bat, Bilboko Nazioarteko Erakustazoka delarik.

 

BILBOKO NAZIOARTEKO AZOKAKO Zenbait Lehiaketa

1998. urtea

BODAS

Ezkontza eta Jaunartzeentzako Erakusketa

ANTICUARIOS

Antikuarioen Azoka

FRANQUICIA

Frankizien Areto Monografikoa

CyP

Armagintzaren Azoka Profesionala

BIEMH

Makina-Erremintaren Biurtekaria

AMBIENTE

Instalazioen Nazioarteko Azoka

INTERARK

Barne-Arkitektura eta Diseinuaren Nazioarteko Biurtekaria

EXPOVACACIONES

Turismoa eta Aisialdiaren Azoka

EXPOCONSUMO

Kontsumo-Ondasunak eta Kontsumitzailearen Azoka

NAUTIC

Ur-kirolen Aretoa

FERROFORMA

Burdineriaren Nazioarteko Azoka

NAGUSI

Helduentzako Jarduera, Zerbitzu eta Aisialdiaren Aretoa

FITRANS

Garraioaren eta Logistikaren Nazioarteko Azoka

FOSMINER

Mineral eta Fosilen Nazioarteko Erakusketa

BISUTERÍA

Bisuteria, Opariak eta Moda Osagaien Aretoa

SINAVAL

Untzigintza, Itsas-Industria, Portu-Industria eta Offshore Industriaren Nazioarteko Azoka

EUROFISHING

Arrantza-Industriaren Nazioarteko Azoka

CYCLE

Bizikletaren Areto Monografikoa

ALMONEDAS

Enkanteen Aretoa

EUROMOTOR

II Motor Show Indoor  Ibilgailuaren Aretoa eta "Bilboko Hiria" Osagaiak

PIN/UGP

Umeentzako Gabonetako Parkea

 

1998ko martxoaren 9tik 14ra ireki zen BIEMH, Makina-Erremintaren Biurtekariaren gainean lan egin dezakegu. (Ek. 7.3.)

 

Jarduera hau amaitu orduko, taldeari, beraren Erakustazoka berezkoa diseinatzea proposa dakioke (Ek. 7.4.) Ikasleen Aretoa.



[1] “Programa de competitividad” izeneko Euskal Herriko Klusterrei buruzko Informazio Aldizkaritik laburtua. 1. Zbk. 1997ko Otsailak


© 2002 EDEX