5. Proposamen Didaktikoa: Enpresa barneko lan-postuak

5. PROPOSAMEN DIDAKTIKOA

Enpresa barneko lan-postuak

Proposamenaren helburua:

Enpresaren organigrama eta lan-postu ezberdinak ezagutu, baita hauen betebeharren burutze eta prestakuntza eskakizunak ere, guzti hau bokazio-norabidatze prozesu baten barne sartzen delarik.

Aldez aurretik erabakitako jarduerak:

1.  –Enpresaren lan-postu, eginkizun edo jarduerak antzeman.

2.-Enpresaren eta instalazioen planoa, mapa edo krokisa egin eta lan-postu ezberdinak bertan kokatu.

3.-Lan-postu hauen betebehar esanguratsuenak zeintzuk diren adierazi.

4.-Lan-postuaren betebeharrak burutzeko ezinbesteko diren gaitasunak eta postuari berari dagozkion lanbide gaitasunak aintzat hartu.

5.-Lan-postu ezberdinak norberaganatzeko beharrezko den prestakuntza zehatzari buruzko informazioa lortu.

6.-Ibilbide pertsonalak bideratu.

 

DBH-ko lehen ziklorako jarduera egokienak.

Lan-postu ezberdinak antzeman.

Ekoizpen prozesuaren barne lan-postuek dituzten zenbait eginkizun ezagutu.

Lan-postua lortuko duen pertsonak behar dituen gaitasunak eta prestakuntzari buruz hausnartu.

Lehentasun ezberdinen arteko hautaketa posiblea egin.

DBH-ko bigarren ziklorako jarduera egokienak:

Bokaziozko Norabidatzearen inguruko prozesu osoa garatu.

 

Irakasleentzako informazioa

 

Aldez aurretik erabakitako jarduerak ikasleriarentzako jarduera Fitxen Eranskinaren barne sartzen dira.(Ek. 5.1./5.2.)

Jarduera hauek talde txikietan lan daitezke, informazioa, bisitaren prozesuan zehar emanez.

Ikasleriari ezagun gerta dakiokeen informazioaz baliatuz, aldez aurretik, alegiazko lan-postu baten inguruan saiakuntza bat bideratzea komeni da.

Halere, esan berri dugunaz gain, informazioa, ikustaldian zehar lortzea espero da.

 

 

1.-Enpresaren lan-postu, eginkizun edo jarduerak antzeman.

 

2.-Enpresaren eta instalazioen planoa, mapa edo krokisa egin eta bertan lan-postu ezberdinak kokatu.

 

3.-Lan-postu hauen betebehar esanguratsuenak zeintzuk diren adierazi..

 

4.-Lan-postuaren betebeharrak burutzeko ezinbesteko diren gaitasunak eta postuari berari dagozkion lanbide gaitasunak aintzat hartu .

 

5.-Lan-postu ezberdinak norberaganatzeko beharrezko den prestakuntza zehatzari buruzko informazioa lortu .

 

6.-Ibilbide pertsonalak bideratu.

 

Lehenengo eta behin, ikasle taldeak interesgarritzat jotzen dituen lan-postuak hautatu eta horien arabera, postuak eskuratzeko behar den prestakuntzari buruzko informazioa lortuko dugu:

 

Oinarrizko Ikasketak

Prestakuntzarik eskatzen ez duten lanak

DBH/Gizarte-bermea/LH1

Teknikari laguntzailea

DBH/ Erdiko Mailako Heziketa Zikloak.

Teknikaria

Batxilergoa/Goiko Mailako Heziketa Zikloak.

Goi-mailako teknikaria

Unibertsitatea 1. Zikloa

Unibertsitate-Diplomatura /Ingeniaritza Teknikoa

Unibertsitatea 2. Zikloa

Unibertsitate-Lizentzia/Ingeniaritza

Masterrak etab.

Beste batzuk

 


© 2002 EDEX