Ek.3.1.

 

 

Informazio hau irakurri eta ondoren komentatu:

 

 

Objektu artistikoak, zientifikoak edo bestelako balio kulturala duten bildumak erakusten diren gunea, bisitariek aztertzeko.

 

Industri hazkundeak, zientzi eta teknika museoak ez ezik, herriko bizitza, historia eta arkeologia jasotzen duten museo berrien sorrera eragin zuen ( etnografi, historia, arkeologi, herri tradizio eta arte museoak etab.).

 

Gaur egun, gizarte aldaketak eta arte planteamendu berriek museoaren kontzeptua aldatu egin dute. Arte, artista, publiko eta gizartearen arteko harremana aurkitu nahian, museoaren ohizko funtzioak (lanak erosi, gorde eta erakutsi) desagertzen ari dira, eta orain, berriz, sortzailearekin egiten dute elkarlana, publikoak partaidetza aktiboa du eta beste zenbait arte sartu dira museotan (zinema, musika, dantza, antzerkia etab.)

 

Ezagueraren zabaltzea da museoen helburu nagusia orain: Museo guztiek bizirik dagoen kulturaren tresna dinamiko bat izan nahi dute..

 

 

Zure ustez zer da Museo bat?

Zer Museoak ezagutzen dituzu?

Zer dago haietan?

Zer egin zenuen Museoan?

 


© 2002 EDEX