Proposamen Didaktiko  1: Eskubide eta Askatasunak

PROPOSAMEN DIDAKTIKO  1

Eskubide eta askatasunak

Helburua:

 

“Eskubide eta askatasunak” kontzeptua aztertu, eta eguneroko bizitzan nola zehazten den ikusi.

Aurreikusitako ekintzak:

 

1.    “Testu 1”-i buruzko iruzkina.

2.    Testu bati buruzko eztabaida.

3.    Eguneroko bizitzan eskubide eta askatasunak identifikatu.

4.    Zergatik den hiritarren babesa beharrezkoa.

 

DBH-ko lehen ziklorako ekintza aproposenak: Ekintza 1 eta 3.

DBH-ko bigarren ziklorako ekintza aproposenak: Ekintza 2 eta 4.

 

 

Ekintza 1.1:  testu-iruzkina (testu 1)

 

Bi testu aztertu eta eztabaidatuko ditugu klasean. Biak nahiko zailak dira ulertzeko, eta beraz irakaslearen laguntza beharko dute ikasleek. Eskubide eta askatasunei buruzko gaia aztertzeko aitzakia bat besterik ez dira testu haurrak.

 

Lehenengo testua DBH-ko bigarren zikloan aztertzea komeni da, eta bigarrena, salbuespen gutxiekin, lehenengo zikloan lan daiteke.

 

Hala ere, lehenengo testua lehen zikloan ere erabil daiteke aurrez zenbait azalpen eta irakurpen mantso bat eginez, denon artean komentatuz testua ulertzeko.

 

T.Hobbesen testuari dagokionez, bakarka egingo dute ikasleek iruzkina, idatziz, eta ondoren denon artean aztertuko ditugu. (Ek.1.1.)

 

 

Ekintza 1. 2: testu bati buruzko eztabaida.

 

Testu hau (Ek.1.2.) irakurri ondoren eta taldeka aztertu ondoren, eztabaida izango dugu klasean. Aurrez, irakasleak galderen aldeko edo kontrako argudioak bilatzeko eskatu die ikasleei, gero jarrera bakoitza defendatzeko.

 

Taldeak bozeramale bat izendatuko du tokatu zaion jarrera defendatzeko, eta defendatu behar duen jarreraren aldeko argudioak prestatuko ditu.

 

Eztabaida egiten den bitartean, ikusleek azaldutako idei nagusiak apuntatzen dituzte.

 

Eztabaida amaitu ondoren, hiritarrei ardura izanez eta parte hartuz bizitzen laguntzen dieten idei nagusiak jasoko ditu irakasleak.

 

Gelan eztabaidatuko da idei nagusi hauek ikastetxeko bizitzan aplikatzeko aukera, eta gure ingurugiro gertuenera aplikatzea proposatuko da. 

 

 

Ekintza 1.3: Eskubide eta askatasunak eguneroko bizitzan identifikatu.

 

Hiru zatitan banatzen da ekintza:

 

1.       hiritarren eskubide eta askatasunak identifikatu, Autonomi Estatutua, Konstituzioa eta Giza Eskubideen Azalpen Unibertsalean oinarrituz.

2.       noiz eta zergatik dira arriskuan eskubide eta askatasun haurrak.

3.       eskubide eta askatasun hauek arriskuan izanez gero, zer egin (bakarka, kolektibo batean edo gizarte mailan).

 

 

Horretarako, lehendabizi bakarka, gero taldeka eta azkenik denon arean, eztabaidatutako gaiei buruzko akordioak lortzen saiatuko gara.

 

1.   Bakarka, taula bete.(Ek.1.3)

 

2.   Taldeka, ideiak ordenatu, sinplifikatu eta bete.

 

3.   Denon artean, akordioetara iritsi.

 

 

Ekintza 1.4: Hiritarren babesa justifikatu.

 

Hiritarren babesa beharrezkoa dela azaltzeko zenbait justifikazio aztertuko ditugu.

 

Horretarako eztabaida bat irekiko dugu klasean, idatziz: beharrezkoa al da hiritarren babes sistema bat sortzea?

 

Lau talde sortu klasean.

 

A taldea: BAI aldekoak.

B taldea: EZ aldekoak.

C taldea: Ez dakite. “BAI” erantzunaren gertuago daude, baina zalantza askorekin.

D taldea: Ez dakite. “EZ” erantzunaren gertuago daude, baina zalantza askorekin.

 

“BAI” erantzuna defendatzen dutenek bere argudioak azaltzen dituzte egunkari-artikuluen bidez. Ondoren, horma-irudiko egunkari batean kokatzen dituzte artikulu horrek.

 

Beste une batean, agian hurrengo egunean, “EZ” erantzuna defendatzen dutenek lehenengo taldeari erantzungo diote, artikulu baten bidez ere, eta aurrekoen ondoan jarriko dute bere jarrerari buruzko artikulua.

 

Gero C taldearen txanda izango da, aurreko bi taldeen jarrera eztabaidatuz eta oreka tarte bat lortzen saiatuz.

 

Eta azkenik, D taldea, bere argudioekin ...

 

Orduan Batzorde bat eratzen da, aldeko eta kontrako argudioak, salbuespenak, proposamenak etab... laburtzeko.

 

Hau guztia egina, “noiz den hiritarren babesa beharrezkoa” eta “nola babestu” identifikatuko dugu.

 

Gizartearen enkarguz galdera hau erantzun behar dugula imajinatu, eta irtenbidea aurkitzeko proposamen zehatzak azaldu beharko ditugu. Klaseak “aditu talde” bat aukeratzen du – neutraltasun eta prestigioaren arabera - eztabaidarako proposamen bat aurkezteko.

 

Proposamena aurkeztu ondoren, guztion artean akordioak lortzea izango da helburua, irakasleak eztabaida moderatu egingo duelarik.


© 2002 EDEX