1. “EUSKO LEGEBILTZARRA” UNITATE DIDAKTIKOAREN HELBURUAK, EDUKIAK ETA EBALUAZIO IRIZPIDEAK

 

Helburuak, Edukiak eta Ebaluazio Irizpideak irakasleek osatu, aukeratu eta zehaztu beharko dituzte Unitate Didaktiko hau sartzen duten tokiaren arabera. Halaber, balio didaktiko handia duen Eusko Legebiltzarrerako bisita egiteko aukera irakasleen eskura izango da, ekintza osagarria edo tutoretza ekintza gisa.

 

 

HELBURUAK

 

1.   Euskal Herriko antolaketa politikoaren elementuak identifikatu (erakundeak, entitateak), eta Legebiltzarra azpimarratu, elementu nagusia erakunde demokratikoen artean.

2.   Euskal Herriko egoera eta gatazka politikoa aztertuz, ikasleak sentsibilizatu.

3.   Ikaslearen gizarte komunitate pluralak aztertu, eta honek dituen betekizun eta eskubideak ezagutu komunitate hauen arazo, balio eta proiektuei buruzko iritzia emateko.

4.   Ordezkari politiko eta sozialak nola aukeratzen diren baloratu, erakunde demokratikoen garrantzia ikusteko. Legebiltzarrak herriaren soberania adierazten du, ordezkarien bidez.

 


EDUKIAK

 

KONTZEPTUZKO EDUKIAK

 

1.Botere politikoa: botere legegilea, botere exekutiboa eta botere judiziala.

2.Legeak.

3.Erregimen demokratikoen printzipio eta erakunde nagusiak.

4.Eusko Legebiltzarra eta Gernikako Estatutua.

5.Partaidetza instituzionala: alderdi politikoak.

6.Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak.

7.Eusko Legebiltzarraren osaketa.

8.Funtzionamendu egitura. Herri ekimena. 

9.Eusko Legebiltzarpean dauden erakundeak: Ararteko eta Herri Kontuen Euskal Epaitegia.

10.-Herria ordezkatzen duten beste euskal erakundeak: Batzar Nagusiak, Udalbatzak.

 

 

PROZEDURAZKO EDUKIAK

 

1.-Arazoak eta hipotesiak azaldu.

 

·        Antolaketa politiko nazional edo internazionalari buruzko arazo bat planteatu.

·        Hiri arazoren bat azaldu eta Eusko Legebiltzarrarekin eta bere betekizunekin erlazionatu.

 

2.-Informazio bilaketa eta tratamendua.

 

·        Iturri bilaketa eta tratamendua, eta botere legegilea oinarritzen den dokumentuen irakurpena.

·        Interneten bidez informazioa bilatu, Eusko Legebiltzarraren web orrialdea erabiliz, bere funtzionamendua aztertzeko.

 


3.-Argibideak.

 

·        Eusko Legebiltzarreko maila eta oinarrizko betekizunak identifikatu.

·        Eusko Legebiltzarrari buruzko sintesi lanak egin, komunikabideen informazioa ez ezik inkestak eta elkarrizketak eginez.

·        Eusko Legebiltzarraren prozedura aztertu.

 

4.-Komunikazioa.

 

·        Bakarka edo taldeka eginiko lanen erakusketa, panelak, horma-irudiak, ikus-entzunezko dokumentuak eta argazkiak erabiliz. 

·        Eusko Legebiltzarra aztertzen ari den ekimen bati buruzko eztabaida eta mahaingurua.

 

 

JARRERAZKO EDUKIAK

 

1.-Ezagutzeari buruzko balio eta jarrerak 

 

·        Legebiltzarreko jarduera gizarteak azaldutako arazoak konpontzeko tresna gisa. Ebaluazio kritikoa eta jarrera.

·        Eusko Legebiltzarra eta beste erakunde politikoren antolaketari buruzko kuriositatea, eremu guztietan: herri, lurralde, autonomi, estatu, Europa eta nazioarteko eremuan.

 

 

2.-Tolerantzia, enpatia eta solidaritate balore eta jarrerak.

 

·        Iritzi eta sineste mordoren aurrean tolerantzia izan, eta printzipio eta erakunde demokratikoak errespetatu.

 


3.- Partaidetzari dagozkion balore eta jarrerak.

 

·        Hiritarrak elkar bizitzeko zein garrantzia duen Eusko Legebiltzarrak. Hau baloratu egin behar da, demokrazia bermatzen baitu.

·        Hauteskundeekin, eta batez ere Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeekin zerikusirik duen guztia positiboki baloratu.

 

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

 

1.Gernikako Estatutuan identifikatu gizarte demokratiko baten printzipioak eta Legebiltzarreko antolaketa eta betekizuna.

 

2.Gaur egun ditugun zalantza moralen aurrean, bizitza eta portaera demokratikoen eredu etikoak identifikatu.

 

3.Eusko Legebiltzarrari buruzko informazio nagusia jaso zenbait iturri ezberdinetatik (idazkiak, objektuak, irudiak, arte-lanak, grafikoak, mapak etab), eta datuak eta iritziak bereizi.

 

4.Eusko Legebiltzarreko organoak eta hauen eginkizuna aztertu, ondoren edozein gizarte demokratiko aztertu ahal izateko.

 

5.Herri ekimeneko prozedurak eta Arartekoren aurrean azaltzen diren kexuak, hiritarren partaidetza eta hauen interesen defentsa Administrazioaren aurrean bermatzen duten elementuak dira. 

 

6.Irakaslearen laguntzaz, partaidetza demokratikoa eta Eusko Legebiltzarrari buruzko deskripzio ikerketa txiki bat egin, erakunde eta prozedurak aztertuz. Ikerketa zuzena egiteaz gain (kale lanak, inkestak, elkarrizketak, prentsa bilaketa eta kontsulta, iturri primarioak etab.) informazio osagarria aztertu eta ikerketaren emaitzak azaldu, era ulergarri batean. 


© 2002 EDEX