GLOSATEGIA

 

Glosategi hau handitu daiteke, ikasleek hala behar izanez gero. Aurreikusitako lanaren arabera, glosategia fotokopiatu eta ikasleei emango zaie.

 

 

Ararteko

Eusko Legebiltzarrak sortutako erakundea. Euskal Herriaren Defendatzailea da. “Hiritarrak babestu Euskal Administrazio Publikoaren nagusitasuna eta arduragabekeriaren kontra” da bere betekizun nagusia.

Euskal Herriko Aldizkari Ofiziala

Xedapen ofizialak kaleratzen dituen egunkaria.

Legebiltzarraren Batzordeak

Laneko taldeak dira, eta horiei banatzen zaizkie Osoko Bilkuran zuzenean aztertzen ez diren eta -Legebiltzarrak aztertzen dituen gaien ezberdintasunaren handia dela eta-, heltzen zaizkien gaien arabera, beraiez aztertzea komenigarri egiten duten gaien tramitazioa. Batzordeak talde guztietako ordezkariez osatuak daude, bakoitzaren kopuru-aldetikako garrantziaren heinean. Aldi berean, Batzordeek ponentziak -gai jakin bat aztertzeko talde txikiagoak- sor ditzakete.

Agerraldia

 

Legebiltzarkideek gai bati buruz behar dituzten datuak eta informazioak Jaurlaritzari eska diezazkieke, Exekutiboko kideak bertara etorraraziz.

Konfiantza-mozioa

Legebiltzarrak eztabaida dezake Jaurlaritzari eman zion konfiantza erretiratu ala ez. Eztabaida Jaurlaritzako lehendakariaren eskariz egiten bada, Konfiantza-mozioa da.

Irizpena

Legebiltzar Batzorde batek aurkezten duen azkeneko txostena Osoko Bilkuran eztabaidatzeko, Lege-Proiektu edo Lege-Proposamen bat eztabaidatu eta onestu aurretik.

 

Diputazio Iraunkorra

Legebiltzarra ohizko bilkuraldietatik (irailetik abendura eta otsailetik ekainera) kanpo aurkitzen eta presazko gaiei heldu behar zaienean aritzen da, Legebiltzarraren jarraitasuna honela segurtatuz. Kasu hauetan, Presako Legegintza, Araudi eta Gobernurako Batzordea da Diputazio Iraunkor gisa aritzen dena.

 

Zuzenketa

Legebiltzar eztabaida batean lege-proiektu baten testuan egin nahi den aldaketa.

 

Legebiltzar Taldeak

Ordezkaritza lortu duten Talde edo Alderdi Politikoek, legegintzaldiaren hasieran, bakoitzak bere Legebiltzar Taldea osatzen dute.Taldea eratzeko bost legebiltzarkidez osatutako gutxienezko kopurua behar da. Kopuru hori osatzen ez duten partidu nahiz koalizioak Talde Mistoan sartuta geratzen dira.Legebiltzar-taldeak eztabaida politikoko protagonistak dira legegintza-lanean zein Jaurlaritzaren kontrol eta sustapenean.Talde bakoitzak Bozeramaleen Batzordean bere ordezkaritza egingo duen bozeramalea aukeratzen du.

 

 

Legebiltzar interpelazioak

Ekimen-modu honen bidez, legebiltzarkideei interesgarri iruditzen zaien gairen bati buruzko galderak egiten zaizkio Jaurlaritzari. Interpelazioak gai garrantzitsuagotarako izaten dira.

Bozeramaleen Batzordea

Legebiltzar-talde ezberdinetako Bozeramaleek osatzen dute, eta organo hau izaeraz, Mahaiaren alderantziz, era zuzenagoan alderdi-aldekoa da, bertan indar politikoen jarrerak adierazten baitira legebiltzarreko lan eta eztabaidak prestatzeari buruzkoan.

 

Batzar Nagusiak

Lurralde Historikoen ordezkariak dira, eta hauek aukeratzeko, sufragio unibertsala, libre, zuzena, sekretua eta proportzionala antolatuko da. Barruti egokiak izango dira, lurralde historiko bakoitzeko zona guztiek ordezkaritza egokia izan dezaten. (Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren 37.5 artikulua).

 

Legea

Xedapen juridiko orokorra, botere legegileak sortuta, lurralde batean pertsonen arteko harremanak erregulatzeko. Autonomi Estatutuak gure Autonomi Elkarteari aitortzen dizkion zenbait gairi buruzko legegintzarako ahalbidea Eusko Legebiltzarrean egindako legeen bidez gauzatzen da.

 

Legebiltzarraren Mahaia

Legebiltzarraren organo nagusia. Legegintzaldiaren hasieran Osoko bilkurak hautatzen du eta lehendakariak, bi lehendakariordek eta bi idazkarik osatzen dute. Organo honek erakunde-izaerako egitekoak burutzen ditu, hona nola, tramitatzen diren dokumentuak kalifikatu eta onartu, eta Legebiltzarreko barne-administrazioaren zuzendaritza egin

 

Zentsura-mozioa

Legebiltzarrak eztabaida dezake Jaurlaritzari eman zion konfidantza erretiratu ala ez. Eztabaida legebiltzarkideek eskatzen badute, "mozio-zentsura" da, eta gutxienez Legebiltzarkideen seiren batek eskatu behar du.

Legebiltzarkide

Eusko Legebiltzarra 75 legebiltzar kidek osatzen dute. Legebiltzarraren osaketa parekidea da, hiru Lurralde Historikoetako (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa) bakoitzak ordezkari-kopuru bera duela. Hautaketa Lurralde Historiko bakoitzean egiten da ordezkaritza proportzionalaren irizpideen arabera. Lau urteko “legegintzaldirako” aukeratzen dira

 

Eusko Legebiltzarra

Eusko Legebiltzarrak legegintzaldi ahalmena du, bere aurrekontuak onartzen ditu eta Eusko Jaurlaritzaren ekintza bultzatu eta kontrolatzen du

 

 

Alderdi Politikoa

Pertsonez osaturiko elkarte iraunkorra, boterea lortu eta horren bidez programa politiko orokor bat egiteko nahian.

Estatu demokratiko batean nahastezina da alderdi politikoen funtzioa: orientatzeko, jendearen hezkuntza politikorako, Gobernuaren plataforma politikoa adierazteko, eta oposizioak gobernua kritikatu eta kontrolatzeko.

 

Informazio eskea

Legebiltzarkideek behar dituzten datuak eta informazioak Jaurlaritzari eska diezazkieke, Exekutiboko kideak idatzizko dokumentazioa bidaliz.

 

Osoko Bilkura

Legebiltzarraren organo garrantzitsuena. Legebiltzarreko kide guztiek osatzen dute, eta garrantzirik handieneko gaiei buruzko eztabaidak egin eta erabakiak hartzen ditu. Horko bilkuretara (berak lehendakariaren esanetara egiten dira) Jaurlaritza eta Legebiltzarrak berak hautatutako Senatariak joan daitezke.

 

Botere Exekutiboa

Estatua gobernatu eta legeak betearazi egiten duen boterea.

Botere Judiziala

Justizia administrazioaren organoek duten boterea.

Botere Legegilea

Legeak egin eta zuzendu egiten duen boterea.

Ponentzia

Batzorde baten Legebiltzar talde txiki bat. Gai zehatz bat aztertzeko osatzen da.

 

Legebiltzar galdera

Legebiltzarkideek Jaurlaritzari egiten dioten galdera.

Lehendakaritza

Legebiltzarreko Lehendakariak Legebiltzarraren ordezkaritza du beste organoekiko harremanetan, eztabaidak eratzen eta zuzentzen ditu, Araudia betearaziz. Zigortzeko eta Erakundearen barne-jaurbideko ahalmenak ere baditu.

 

Lege-proposamena

Kasu honetan, Legebiltzar Talde bat  edo legebiltzar bat beste lau kideren sinadurekin batera izaten dira lege-proposamena aurkezten dutenak, Legebiltzarrak gai jakin bati buruz bere jarrera har dezan. Osoko Bilkuran aztertzen da.

 

Legez besteko proposamena

Kasu honetan, Legebiltzar Talde bat  edo legebiltzar bat beste lau kideren sinadurekin batera izaten dira lege-izaerarik gabeko proposamena aurkezten dutenak, Legebiltzarrak gai jakin bati buruz bere jarrera har dezan. Osoko Bilkuran aztertzen da eta ez da  Jaurlaritzarentzat lotesle.

 

Lege-proiektua

Gobernuak aurkezten duen legegintza ekimen bat.

 

D’Hont sistema

Aurrez ezarritako formula baten bidez, Eusko Legebiltzarrean aulkiak proportzionalki banatzeko erabiltzen den sistema.

 

Legebiltzarreko jardunbidea

Legebiltzarrean legegintza ekimen guztiek izan behar duten jardunbidea.

Hasierako fasean, legebiltzarkideek ez ezik Gobernua, Lurralde Historikoen ordezkaritza duten erakundeek eta herritarrek jarri dezakete jardunbidea abian. Herritarren legegintzarako ekimenak 30.000 euskal herritarren sinadura behar ditu. Ondoren, eztabaidako eta onartzeko fasea dator. Eztabaida Batzordetik pasatzen da eta ondoren Osoko Bilkuran onestuko da. Legebiltzarreko jardunbidea amaitu ondoren, onartutako testua Jaurlaritzako lehendakariak aldarrikatzen du eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen da.

 

Herri Kontuen Euskal Epaitegia

Herri Kontuen Euskal Epaitegia Euskal sektore publikoaren eta fondo publikoak jasotzen dituzten lagun eta entitateen ekonomia-finantza eta kontularitzako ekintzen organo fiskaltzaile gorena da, eta Eusko Legebiltzarraren ordezkaritza eginez, Euskadiko Autonomi Erkidegoan bere eginbeharretan aritzen da.

Organo independentea da, eta diru publikoaren eraginkortasuna, erregulartasuna eta legalitatea argi azaldu behar du.