1. SARRERA

 

Europar Batasuneko Heziketa Ministroen Konferentzian, 1994eko martxoan eginikoa, “Demokrazia, giza eskubideak eta tolerantziaren aldeko hezkuntzari buruzko Ebazpena” hartu zuten. Ebazpen horrek aitortu egiten du ondorengoa:

 

1) Azken urteotan zenbait arazo zabaldu dira Europan, besteak beste estremismo politikoa, intolerantzia, xenofobia, antisemitismoa eta indarkeria. Honek arriskuan jartzen du demokrazia Europan.

 

2) Gazte eta heldu askok duten apatia, politikari dagokionez.

 

3) Hezkuntzak paper garrantzitsu bat izan behar du, eta gazteei lagundu behar die: erakunde demokratikoak hobetzeko trebetasuna, ezagutze eta motibazioa garatzen, eta berezko iritziak izateko ahalmena garatzen, ikuspegi estremistak eta murriztutako informazioaren manipulazioa saihestuz.

 

4) Hurbiltze koherente eta zorrotz bat behar da partaidetza demokratikoan hazi egiteko. Lehenbailehen hasi behar da eta hezkuntza programak eskaintzen dituen aukerak ez ezik, eskolaz kanpoko ekintzak ere erabili. Giza eskubideen alde lan egiten duten elkarteekin jarri harremanetan.

 

5) Eskolako giro eta antolaketak garrantzi handia dute. Eskolak komunitate demokratiko bat izan behar du, elkarrizketarako eta ikasleen partaidetzarako aukerak eskainiz, eta kide guztiak errespetatu, intolerantzia, eta batez ere arrazakeria eta sexismoa, deuseztatuz.

 

 

Hemen azaltzen diren proposamen didaktikoen helburua, lehen aipatu dugun bezala, “hezkuntza programak eskaintzen dituen aukerak ez ezik, eskolaz kanpoko ekintzak ere erabiltzea” da, prozedura demokratikoa, eta batez ere Euskal Herriko erakundeak – Legebiltzarra nagusi – interesgarriak izan daitezen nerabeentzat.


© 2002 EDEX