2. ZERGATIK BISITATU EUSKO LEGEBILTZARRA

 

Eusko Legebiltzarrak duen boterea euskal herriak eman dio, honek aukeratzen baititu ordezkariak sufragio unibertsal, zuzena eta sekretuaren bidez.

 

Orokorrean, gazteek telebistaren – zenbait debate – eta prentsaren bidez bakarrik ezagutzen dute Eusko Legebiltzarra. Polemika eta debateak, alderdien arteko eztabaidak, liderren jarrera ezberdinak... hau guztia urrutitik ezagutzen du.

 

Herriaren borondatea espresatzen duen Eusko Legebiltzarra ez da ikus-entzunezko irudi bat bakarrik izan behar, errealitate bat baizik, eta barne funtzionamendua ezagutuz.

 

Borondate demokratikoa espresatzen duen Eusko Legebiltzarra ez da ikasgai bat bakarrik, baizik eta ezagutu behar den errealitate bat; bertan sartu eta taldeak, aulkiak etab.. ezagutuz gain, antolaketa, talde eta irudiak ere ezagutzeko aukera izan.

 

Ordezkaritzaren esperientzi balio honek demokraziaren ordezkaritza ere adierazten du.

 

Garrantzi handia du demokraziaren elementu nagusiak, esperientziaren azterketa, gizabidezko jarrera eta Erakunde honen garrantziari buruzko, bestek beste, analisi egiteak bisita aurretik.

 

Politika eta erakundeak ezagutzea ere interesgarria bihur daiteke nerabeentzat, Euskal Herriko partaideak direla sentituz, eta Europako beste edozein herrialde bezalako etorkizun instituzionala bermatuz.


© 2002 EDEX