1. “GIZARTE-KULTURA ZERBITZUAK” UNITATE DIDAKTIKOAREN HELBURU, EDUKI ETA EBALUAZIO IRIZPIDEAK.

 

Atal honetan “GIZARTE-KULTURA ZERBITZUAK” kontzeptu multzoarekin loturiko Helburu eta Edukien sailkapen bat aipatuko da. Irakasleek egokienak erabil ditzakete, programazio didaktikoa, GIZARTE –KULTURA ZERBITZU EDO EKIPAMENDU baten bisitaren helburuak eta proposatu diren edukien artean azpimarratu nahi direnak kontuan hartuz, proposamen didaktikoak ziklo bakoitzeko curriculumaren garapenera egokituz.

 

 HELBURUAK

 

1.   Euskal Herriko ondare kulturala  baloratu eta errespetatu, bere ezaguerak, hedapenak eta mantentzeak dakartzan erantzukizunak onartuz, disfrutatuz eta banakako edo taldeko garapenerako baliabide gisa erabiliz.

 

 

2.   Ikerketak egin, Gizarte-Zientzietako teknika eta prozedurak aplikatuz.

 

 

3.   Iturburu desberdinak, batez ere gaur egungo komunikabideak erabiliz,  ahozko, ikono bidezko, estatistika eta kartografiaren eskuko informazioa lortu eta erlazionatu.

 

4.   Komunitateko kiroldegietako ekintza fisiko eta kiroletakoetan parte hartu, lankidetza eta errespetu jarrerak landuz,  harremanetarako eskaintzen duten aukera baloratuz.

 

5.   Gertakari artistikoa gozamen estetiko gisa eta ondare kultural baten osagai gisa ulertu, eta berau errespetatu, mantendu eta hobetzen lagundu; aldi berean, taldean nahiz bakarka, arte ederrekin loturiko museo ezberdinetako behin-behineko edo behin-betiko erakusketetara joan.

 

6.   Liburutegi eta mediatekatako ekipamenduak irakurketako gozamenerako, eta dokumentu-informazio ezberdina lortzeko erabili, hala nola, informazio idatzia, grafikoa edo ikus-entzunezkoa.

 

7.   Eskolaz kanpoko orduetan eta gizarte-kultur ekipamenduetan musika ekintzetan parte hartu, jarrera ireki, interesatu eta errespetua erakutsiz.

 

8.   Gizartearen garapenean eta lanaren teknikan garapen zientifiko eta teknikoak izan duen eragina kritikoki aztertu eta baloratu; honetaz gain, garapen zientifiko eta teknikoak denbora librearen antolamenduan eta aisialdirako ekintzetan izan duen eragina aztertu; honela, zientzia eta kulturaren garapenerako teknologia garrantzitsua den ekipamenduetara joan.

 

9.   Natur-Zientziekin harremana duten Museoak eta ekipamenduak bisitatuz, gizakien bizi-baldintzak hobetzean zientziak egin dituen ekarpenak antzeman eta baloratu.

 

 

EDUKIAK

 

KONTZEPTUZKO EDUKIAK

 

·      Gizarte-kultura sistema baten oinarrizko elementuak: inguruneari egokitzea, elementu materialak,  gizartearen egitura, zientzia, teknologia, sinesmen sistema, generoaren sistema, komunikazio sinbolikoaren bitartekoak, hizkuntza, artea, folklorea, erlijioa, mitoak...

·      Hizkuntza artistikoa: arte plastikoak, ikusmenezkoak, teknologikoak, etab.

·      Kirola eta kirol-ekipamenduak.

·      Gizarte-kultura zerbitzu eta ekipamenduak.

·      Museoak.

·      Zientziak eta teknologiak XX. mendeko gizartean izan duten eragina.

·      Gaztediaren gizarte-kultura zerbitzuak.

 

 

PROZEDURAZKO EDUKIAK

 

1.- Arazoak eta hipotesiak azaldu

 

·        Auzo edo hiri bateko gizarte –kultur beharrei buruzko hipotesiak formulatzea.

 

2.-Informazio bilketa eta trataera

 

·        Gizarte komunikabideetako kultura informazioa jaso, aztertu, analizatu, interpretatu eta kritikoki baloratu.

·        Auzo edo toki bateko populazioaren gizarte-kultura eskaerei buruzko lana egin.

·        INTERNET erabiltzeko prozedura eta teknikak izan, munduko museo eta ekipamendu ezberdinetan sartu ahal izateko, eta, honela, gidaturiko bisita birtualen bidez, fondoak ikusi eta aztertu.

·        CD Rom-a erabiliz museo eta bildumak informatikoki bisitatzeko teknika eta prozedurak izan.

 

3. Argibideak

 

·        Kultura konkretu bat osatzen duten elementu ezberdinen analisia.

·        Populazio bateko zona ezberdinen edo lurralde ezberdinen arteko gizarte-kultura zerbitzu eta ekipamenduen konparazio eta azterketa.

·        Kultura-ekipamendu ezberdinen erabilera eta aukeren azalpena.

 

4.-Komunikazioa

 

·     Populazio batek kultura-ekipamenduei eta hauen erabilerei buruzko datuak izateko informazioa duten plano eta mapa irudiztatuak egin.

 

 JARRERAZKO EDUKIAK

 

1.-Ezaguerari buruzko balio eta jarrerak:

 

·        Norbere herriko eta Euskal Herriko kultura zerbitzuak ezagutzeko interesa.

·        Iraganeko elementu kulturalekiko eta hauek komunitatean dauden elementu berriekin duten harremanarekiko miatzeko jarrera eta zorroztasun kritikoa.

 

2.-Tolerantziazko, enpatiazko eta elkartasunezko balio eta jarrerak.

 

·      Gure gizarte eta kulturakoak ez diren bizitzeko era, uste eta jarreren tolerantzia, errespetua eta balorazio kritikoa.

·      Arte estilo berriekiko jarrera irekia, eta hauek kritikoki baloratzeko berariazko iritzia izateko interesa.

·      Bakoitzaren gustu eta lehentasunetatik urruntzen diren manifestazio artistikoak errespetatu eta toleratu.

 

3.-Partaidetzazko balio eta jarrerak.

 

·      Gizarte-komunikabide berrietako hizkuntza ezberdinen bidez adierazteko partaidetza jarrera.

·      Iraganeko arte-aztarnak eta gaur egungo aztarna kulturala jarrera irekiz baloratzea, eta hauek zaindu eta garatzeko ekintza positiboa.

 

 

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

 

1.   Herriko eta, orokorrean, Lurralde Historikoko gizarte-kultura zerbitzu eta ekipamendu nagusiak identifikatu eta deskribatu, Euskal Herriko informazio orokorrarekin batera.

 

2.   Kultura-ekipamendu edo espazio irekietan arte obra ezberdinen analisirako eskemak erabili.

 

3.   Gizarte-kultura ekipamendu ezberdinak bilatzeko plano eta mapak erabili.

 

4.   Informazio sareek, batez ere INTERNETEK, eta baita Informazio Zerbitzu Orokorrek eta Gazteen Informazio Zerbitzuek eskaintzen dizkiguten aukerak erabili, kultur aukerak eskaintzen diren guneetara hurbiltzeko.

 

5.   Informazio iturri ezberdinen bidez (dokumentu idatziak, objektu materialak, irudiak, arte lanak, grafikoak, mapak, etab.) informazio garrantzitsua, zehatza, esplizitua eta inplizitua lortu.

 

6.   Irakaslearen laguntzarekin, kultur gertakari bati buruzko deskribapen izaerazko ikerlan erraz bat egin kultura gertakari bati buruzkoa.


© 2002 EDEX