Proposamen Didaktiko  7: Konklusioak

PROPOSAMEN DIDAKTIKO  7

 KONKLUSIOAK

Helburua:

 

Ikasleak ikasi eta pentsatu duenari buruz sintesi bat egitea, eta taldeka Euskadiko Gizarte-Kultur Ekipamenduei buruzko Dossier bat prestatzea.

 

Aurreikusitako ekintzak:

 

1.-Ikasitakoa laburtu.

2.-Ordenatu.

3.-Txostena egin.

4.-Zabaldu.

 

DBHko lehen ziklorako ekintza aproposenak: Guztiak

DBHko bigarren ziklorako ekintza aproposenak:  Guztiak

 

 

Ekintza 7.1: Ikasitakoa laburtu.

 

Taldeka, ikasleek prozesu osoan zehar ikasitakoari buruzko fitxak egin.

Fitxan jasoko dira: kontzeptuak, hitzak, baliozko informazioa, eztabaidak, etab.

 


 

Ekintza 7.2: Ordenatu

 

Informazio guztia bildu ondoren, ordenatzeko irizpideak ezarriko ditugu:

 

1.-Kontzeptu eta idei nagusiak.

2.-Datu eskuragarriak.

3.-“Kultura” kontzeptuari buruzko ideiak.

4.-Kultura, herriaren identifikatzearen parte gisa.

5.-Kultur Zerbitzu eta Ekipamenduak.

6.- Kultur Zerbitzu eta Ekipamenduen kokapena eta informazioa.

7.- Euskadiko Museoak.

8.- Museo baten bisita.

 

 

Ekintza 7.3: Txosten bat egin

 

Informazioa ordenatu ondoren, erabilgarria izan daitekeen informazioarekin txosten bat egingo dugu.

Fitxategi, liburuxka, koaderno edo beste edozein formatu izan dezake txostenak.

 

 

 

Ekintza 7.4: Zabaldu

 

·      Ikastetxeko gainerako ikasleei egin duguna nola jakinaraztea pentsatuko du taldeak.

·      Erakusketa bat egin daiteke, bertan ideiak laburtzeko, lanak erakusteko eta informazioa eskaintzeko.

·      Edo panelen bidez gizarte-kultur ekipamenduei buruzko azalpen-eskemak, marrazkiak, argazkiak, mapak etab. egin.

·      Halaber, gaiari buruzko eztabaida, zine-forum edo informazio saio bat egin daiteke.


© 2002 EDEX