Proposamen Didaktiko 5: Liburutegiaren eta Mediatekaren Zerbitzuak

PROPOSAMEN DIDAKTIKO 5

LIBURUTEGIAREN ETA MEDIATEKAREN ZERBITZUAK

Helburua:

 

Ikaslea bere herri edo auzoko Liburutegi eta Mediatekatako zerbitzuen erabileratara hurbildu. 

Aurreikusitako ekintzak:

 

1. Liburutegi bat bisitatzea.        .

2.  Liburutegia eta eskolako lanak.

3. Mediateka bat bisitatzea.

 

 

DBHko lehen ziklorako ekintza aproposenak: Guztiak

DBHko bigarren ziklorako ekintza aproposenak: Guztiak

 

 

Ekintza 5.1.. Liburutegi bat bisitatzea.

 

Ekintza honekin, ikasleek liburutegia erabiltzen ohitzea lortu nahi da. Lehenengo, eskolan bertan egingo da lan, bigarren hezkuntzako ikastetxeko liburutegia bisitatuz. Hau erabiltzen ohitu eta gero, ikasleak auzo edo herriko liburutegira joango dira.

 

Liburutegia bisitatzean, ikasleak honoko elementuetan jarri behar dute arreta. (Ek.5.1a.):

 

 

1.-Zein zerbitzu eskaintzen diren bertan.

2.-Nola funtzionatzen duten eskaintzen diren zerbitzuek.

3.-Zein den araudia.

4.-Zein den ordutegia.

 

Ikasle guztiek bildutako informazioarekin, elkarren artean bat egingo da, aurrekoaren laburpena egiteko asmoz.

 

Behin liburutegiko funtzionamendu oinarriak azaldu ondoren, bertan dauden liburu eta materialak nola antolatuta dauden jakin behar da. Ikasleei egileen bibliografi fitxa bat eta materiaren fitxa bat emango zaie.

 

Fitxa honetan goiburukoa, liburuaren azalaren transkripzioa eta liburuaren deskribapen fisikoa, sarreraren erregistro zenbakia eta katalogo –zenbakia desberdinduko ditugu.

 

Elementu hauek desberdindu eta gero, talde bakoitzak emango zaien liburuaren fitxa bat egingo du. (Ek.5.1.b.)

 

Liburuaren katalogo-zenbakia egilearen inizialen orden alfabetikoarekin batera doan Hamartar Sailkapen  Unibertsala (CDU)-aren berbera izaten da. (Adibidez, LOPEZ LOP izango litzateke).

 

CDU-a nola ezartzen den azal daiteke, eta liburutegian erabiltzen dutena ere erabili daiteke honetarako, ikasleek liburuaren fitxa egiteko kontsulta dezaten.

 

Liburuen eta beren fitxen erakusketa txiki bat egingo da. Materien fitxarekin osatu daiteke.

 

Ekintza 5.2. Liburutegia eta eskolako lanak.

 

Ikasleei ikastetxeko edo udaleko Liburutegiak ikasketa gela eta irakurgela baditu, lan pertsonala egiteko leku ona izan daitekeela esan behar zaie. Liburutegiaren garrantzia adierazi eta gero, liburutegiko informazioa erabiliz lan bat egin dezaketela proposa diezaiekegu ikasleei.

 

Horretarako, nahi duten gaia aukera dezakete, eta balizko eskema bat eta lanaren prozedura emango zaie.

 

Adibidez:

 

1.-Zein gai interesatzen zaidan.

2.-Zein izenburu bururatu zaidan.

3.-Zein gauza aztertuko nituzkeen.

4.-Zein dokumentazio erabiliko dudan.

5.-Zein eskema jarraituko dudan.

6.-Lehenengo zirriborroa egin.

7.-Bibliografia erreferentziak.

8.-Behin betiko idazlana.

9.-Aurkezpena.

 

 

Ekintza 5.3.- Mediateka bat bisitatzea.

 

Gero eta liburutegi gehiagok, ikastetxeetan eta publikoak, zabaldu egiten dute bere ohizko zerbitzua. Hau da, material inprimatuta ez ezik, ikus-entzunezko materiala ere eskaintzen diote erabiltzaileari. Liburutegia dokumentazio eta informazio gune nagusi bat bihurtu egin da.

 

Sarritan, auzoetako eta herrietako liburutegiak beste gizarte-kultur ekipamenduren alboan kokatzen dira, igerilekuak eta kiroldegiak, kultur-etxeak, tailerrak... eta beraz ez dira kultur biltegiak,kultur sorkuntzarako gune dinamikoak baizik. 

 

Liburutegien ordez “mediatekak” ditugu kasu hauetan.

 

Mediatekakinformazio eta dokumentazio Zentroak dira. Edozein informazio mota eskaintzen zaio herritarrari, auto-prestakuntzari eta kuriositateari erantzuteko.

 

Era berean, kultur jardueretarako Zentro bat dira. Komunitate baten zenbait kolektibo ezberdinek bultzatzen dituzten ekitaldiak batu egiten dira mediatekan.

 

Aisialdirako eta irakurtzeko Zentro bat da ere bai.

 

Ikuspegi honetatik, mediatekak eginkizun aktibo bat du. Animazio kanpainak antolatzen ditu, eta berezko jarduerak sustatzen ditu:  eztabaidak, konferentziak, erakusketak, lehiaketak... Ikasteko eta bilatzeko interesa sustatzen du, eta informazioa hautatzen eta informazioari buruzko iritzi autonomoak prestatzen laguntzen du.

 

Instalazio mota hauek aurkeztuko ditugu eta ikasleei ea ezagutu edo erabili izan dituzten galdetuko diegu.

 

Herrian edo ikastetxean zerbitzu hau izanez gero, bisita bat antolatuko da.

 

Lehenengo bisita honetan ea ondorengo zerbitzuak eskaintzen dituen aztertuko dugu:

                         

·      Liburutegia

·      Hemeroteka

·      Tebeoteka

·      Bideoteka-Filmoteka

·      Fototeka

·      Audioteka

·      Internet

·      Informazio Gunea

·      etc.

 

Non dagoen, nola funtzionatzen duen, zer ordutegia duen eta bere araudia ezagutzea komeni da.


© 2002 EDEX