Proposamen Didaktiko 3: Museoak

 PROPOSAMEN DIDAKTIKO 3

MUSEOAK

Helburua:

 

Ikasleari Museo bat zer den, mota ezberdinak zeintzuk diren eta kulturaren sorrera, babesa eta hedatzearen arabera beren funtzioa zein den ulertaraztea

 

Aurreikusitako ekintzak:

 

1.  Museo bat zer den.

2.  Museo motak.

3.  Museoak Euskal Herrian.

4.  Ba al dago Museorik zure herrian?

5.  Museo baterako ekintzak.

 

DBHko lehen ziklorako ekintza aproposenak: Ekintza 2, 3 eta 4

DBHko bigarren ziklorako ekintza aproposenak: Ekintza 1, 2, 3, 4 eta 5

 

 

Ekintza 3.1: Museo bat zer den.

 

Ikasleei ematen zaien informazioa irakurri eta komenta dezan proposatzen zaie (Ek. 3.1.). Horretarako galdera batzuk proposatzen dira:

 

Zer da guretzat Museo bat?

Zein Museo ezagutzen dituzu?

Zer dute?

Zer egin zenuen zure bisitan?

 

Ikasleek, banaka, lana egin dutenean, elkarren artean batera jarriko dute, museo bat zer den eta zein museo mota dauden ulertzeko alderdi nagusienak azpimarratuz, honela museoen kontzeptua zabalduz,.

 

 

Ekintza 3.2: Museo motak.

 

Aurreko informazioa kontuan hartuz, zein Museo mota aurki ditzakegun zehaztu behar da.

 

Adibidez: Bartzelonako Zientzia-Museoa

 

Gure lurralde Historikoan, Euskadin.

 

 

Ekintza 3.3: Euskal Autonomia Erkidegoko museoak.

 

Euskadin mota eta garrantzi ezberdinetako museoak daude. Museo guztiei buruzko informazioa Eusko Jaurlaritzaren web orrialdean aurki daiteke.

 

http://www.euskadi.net/museoak/

 

Museo guztien aurkibidean bertan, gelarako interesgarria den informazioa bil daiteke. Helbidea, telefonoa, ordutegia, eta sarrera doan den edo ez jakitea, adibidez. Aldi berean, museoaren ezaugarriei, eraikuntzari eta barnean dituen bildumei buruzko informazioa ere bada. (Ek.3.3.)

 

Ekintza 3.4: Ba al da Museorik zure herri edo eskualdean?

 

Hasteko, lehen azterturiko herri edo eskualdeetako kultura-ekipamenduetan Museorik aurkitu den ikertu behar da. Informazioa Lurralde Historikoa aztertuz zabaldu behar da.

Museo hauei buruz edozein informazio mota bildu behar da. (Ek.3.4.).

 

Ekintza 3.5: Museo baterako ekintzak.

 

Arte Ederretako Museo bat bisitatuko balitz, postala, diapositiba edo mural batekin obra baten behaketaren “entseiua” egin daiteke.

Gidoi hau beste egoera abstraktuagotara egokitu daiteke, eskulturara, adibidez.

Pintura bat aztertzeko (Ek.3.5.).


© 2002 EDEX