Proposamen Didaktiko 2: Kultur –zerbitzu eta Ekipamenduak

PROPOSAMEN DIDAKTIKO 2

KULTUR –ZERBITZU ETA EKIPAMENDUAK

Helburua:

 

Gertueneko inguruan dauden kultura-zerbitzu eta ekipamendu ezberdinen ezaguera erreflexiboa ematea

 

Aurreikusitako ekintzak:

 

1.      Kultura-zerbitzuak.

2.      Kultura-ekipamenduak.

3.       Kultura–zerbitzu eta ekipamenduen eta beren erabileren mapa.

 

DBHko lehen ziklorako ekintza aproposenak: Guztiak

 

DBHko bigarren ziklorako ekintza aproposenak:

Guztiak

 

 

Ekintza 2.1: Kultura-zerbitzuak

 

1.     Proposamen Didaktikoan, azaletik, Kultur –Zerbitzuen zerrenda egin da.

Orain gehiago sakonduko dugu, zerbitzua zein den , nori zuzendurik dagoen, noren menpe dagoen, noiz eta nola eskaintzen den, partaidetza baldintzak zeintzuk diren, zer ekipamendutan eskaintzen den, etab. identifikatu ondoren fitxa bat betez.

 

Ekintza 2.1eko ezaugarriak dituzten fitxak gomendatzen dira.

 

Ikerketa talde bat arduratuko da herri, auzo, barruti, eskualde, hiri, eta abarreko kultura-zerbitzuen informazioa biltzeaz.


 

Ekintza 2.2: Kultura-ekipamenduak

 

Kultura-ekipamenduen identifikazioarekin, ekintzak non egiten diren edo populazioarentzat interesa duen kultura-eraikuntzaren bat existitzen den detektatu ahal izango dugu.

 

Zerbitzuak aipatu ditugunean esan dugun bezala, ikasleak herri, auzo, barruti, hiri edo zonako kultura-ekipamenduak detektatzean datza.

 

Ikerketa talde bat sortuko da, “Kultura-ekipamenduei” buruzko lana egiteko. Lana egiteko, gidak, inkestak, etab. erabil ditzakete. (Ek.2.2.)

 

Ekintza 3: Kultura–zerbitzu eta ekipamenduen eta beren erabileren mapa

 

Bildu den informazioarekin, ekintza hau zonako mapa bat erabiliz, herriko planoa, gelako talde batek berregina.

Zeinu konbentzionalak kontuan hartuz (ikurrintxoak, sinboloak, etab.), kultura-zerbitzu eta ekipamenduak non dauden jakingo dugu.

 

Gelan aurkeztuko da.

Gero, gelako kideen artean banatzeko gida bat egingo da. Aldi berean, bildu den informazioa ikastetxe osoan aurkez daiteke.


© 2002 EDEX