Proposamen Didaktiko 1: Kultura

 PROPOSAMEN DIDAKTIKO 1

KULTURA

Helburua:

 

Ikasleei kultura kontzeptua hurbildu, berau zabalduz,  eta kultura-adierazpenak antzematera hurbildu.

Aurreikusitako ekintzak:

1.  Zer da kultura?

2.  Eta zu, zein kulturaren alde zaude?

3.  Kultura-adierazpena.

4.  Kultura-espazioak.

5.  Kultura-zerbitzuak.

 

DBHko lehen ziklorako ekintza aproposenak: Ekintza 1, 3, 4 eta 5.

DBHko bigarren ziklorako ekintza aproposenak: Ekintza 1,2, 3, 4 eta 5.

 

Ekintza 1.1: Zer da kultura?

 

Ikasleari dokumentu eta iritzi guztietatik komunikabideek, hiztegiek, gelako lagunek, geure familiek eta lagunek, “Kulturari” buruz ulertzen dutena lortzea proposatu behar zaio.

 

“Post-it” teknika erabiliz, definizio bakoitzeko papertxo bat erabiliz, parentesi artean inkesta erantzun duen pertsonaren adina eta pertsona horrek inkestatzaile bakoitzarekin duen harremana jarri.

 

Adibidez:

 

 

 

 

 

Kultura gauza asko jakitea da

 

(15 urte, laguna)

 

 

 

Ekintza honen ondoren bide ezberdinetatik jasotako Kulturaren definizio ezberdinak jasoko dira, hala nola, Hiztegi entziklopedikoetatik, era laburtuan jasoaz, beti ere.

 

 

Ikasleei taldeka definizio bakoitzetik “interesatzen zaizkien alderdiak” eta “guztiz kontra daudenak” azpimarra ditzaten proposatzen zaie. (Ek. 1.2.a)

 

Antzeko definizio guztiak elkartu eta batzorde bat osatuko da, inkesta erantzun duten pertsonek “kultura” zer den adierazten dutenarekin txosten bat egin dezaten.. Txostena gelan aurkeztuko da adinaren arabera, sexuaren arabera… ezberdinduz.

 

Pertsona bakoitzak deigarri iruditu zaizkion eta ongi iruditzen zaizkion alderdiak jasoko ditu. Kulturaren berariazko ikuskera sortzeko ekarpenak dira.

 

Guzti horrekin, bakoitzak kulturaren berariazko definizioa sortuko du. (Ek. 1.2.b.)

 

Talde txiki batean bakoitzak egin dituen Kulturaren definizioak azalduko dira.

 

Guztiak eztabaidatuz, “Kulturaren” definizio komuna egingo da.

 

Gela guztiaren aurrean komunean jarri ondoren taldeak adostutako definizioa kartoi mehe batean idatzi eta bozemaileak aurkeztu eta defendatu egin beharko du, eztabaida bat sortuz.

 

Azken finean, Kulturaren definizio bat edo gehiago lortzean datza, gelako kideen adostasun mailaren arabera ordenatuz (hau bozketaren bidez egin daiteke).

 

Ekintza 1.3: Kultura-adierazpenak

 

Aukeratu den Kulturaren definizioaren arabera, gizakiaren kultura-adierazpenak zerrenda batean bildu behar dira honokoan.

 

Ideia guztiak adierazi behar dira (ideien jarioa)

 

Ideien jarioak “adituen kabinetearen” modalitatea jarrai dezake edo 5 boluntario aukeratu behar dira, gelaren tamainaren arabera.

 

Aditu bakoitzari bizkarrean zenbaki handi bat duen dortsal bat emango zaio.

 

Beste partaideei aurreko zenbakietako bat emango zaie (papertxoetan, 1etik 15era).

 

“Ideia jarioa” hasiko da.

 

“Adituen kabinetea” arbelera begira eseriko da, kontzentrazioa errazteko.

 

Kontsigna honokoa da: “Gelditu gabe, ezagutzen dituzuen gizakiaren kultura-adierazpen guztiak esan”.

 

Bosten ideia jarioa ez gelditzea garrantzitsua da.

 

Parte hartu nahi denean eskua altxatu behar da. Ezin da hitzik egin, ezta azalpenik eman ere… Inspirazioa amaitzen hasten denean, hobe da burura etortzen den lehenengo gauza esatea, gaiarekin zerikusirik ez duen arren, ideia jarioa ez gelditzeko.

 

Ikusleen arteko kide bakoitzak bere zenbakia duen “adituak” esan duena paper batean idatziko du.

 

Hamar minutu barru, (denbora gehiago izan daiteke ideiak asko eta aberatsak badira), amaitu egingo da.

 

Talde mistoak egingo dira, eta hauetan zenbaki bakoitzeko kideren bat egon beharko da. Adibidez, talde bakoitzean 1,2,3,4,5 zenbakiak egon beharko dira, eta, honela, “aditu” guztien ideia nagusienak jasoko dira.

 

Informazioa bildu behar da. Zerikusirik ez duten gauzak alde batera utzi behar dira. Ideiak gaika sailkatu behar dira.

 

Jarraian,.egindakoa elkarren artean partekatuko da.

Aurrera jarraitu beharko da, bertan ezagutzen diren kultur adierazpen gehienak dauden begiratuz.

 

 

 

 

Ekintza 1.4: Kultura -espazioak

 

Kultur adierazpenak dauden bezala, gizarte, populazio, toki edo eskualde batean, “kultura-guneak” daude.

 

Ekintza hau egiteko, kulturaren eta kultur adierazpenen definizioarekin ados egon behar dira.

 

Adibidez: Kulturatzat gizakiak gizartea aldatzeko edo gizakiaren bizi-baldintzak hobetzeko egin dituen adierazpen guztiak ulertzen baditugu, seguruenik kultura-gunea herrian zegoen “burdinola” zahar bat kontsidera dezakegu, edo baita zine bat, antzerki bat edo kultura-gizarte bat ere.

 

Hau kontutan hartuz, gelako kideen herrian edo hirian dauden kultura-guneak erlazionatzean datza.

 

Jarraian, herri, barruti edo hiriko plano batean identifikatu behar da, kultura-espazio bat zergatik den justifikatuz 

 

 

Ekintza 1.5: Kultura -zerbitzuak

 

“Kultura-zerbitzu” bat ekimen pribatuko edo publikoko zerbitzua da, eta populazioak berariazko kultura garatzeko egiten da.

 

Kultura-zerbitzu bat Bigarren Hezkuntzako Institutua bera izan daiteke. Beste kultura-zerbitzu batzuk “Gaztediaren Etxea” edo “Dantza taldea” izan daitezke, adibidez.

 

Ekintza honen bidez, ikasleek ezagutzen dituzten Kultura-Zerbitzu guztiak detektatu nahi dira.  Horretarako, (Ek. 1.5.) galderak planteatzen ditugu.

“Ikertzaile” batzorde bat sortuko da. Egun batzuk utziko zaizkie informazioa lortzeko. Txosten bat aurkeztuko dute gelan.

Gelako guztien artean bildutako ezaguerekin osatuko da.


© 2002 EDEX