Ek.1.2

 

Eta zure ustez, zer da kultura?

 

 

 

Zer da kultura? (edo zerekin du zerikusirik?)

 

Zer iruditzen zaizu interesgarria?

Zerekin ez zaude batere ados?

Gizakia, herentziak emandakoaren kontrakoa.

 

 

Bizitzeko herri batek behar dituen kanpoko kultur ezaugarriak, oreka teknologikoa eta ekonomiak osaturik. Ezaugarrien bidez kultur ezberdinak aztertu daitezke.

 

 

(masa-kultura) Industri teknika espezifikoen bidez sortutako ondare kulturalak. Komunikabideen bidez publiko zabal eta heterogeneo bati eskaintzen zaio ondare hura.

 

 

Nazio, herri edo kolektibitate baten biziera. “Zibilizazio” hitzarekin zerikusirik handia du.

 

 

Ezaguera, fedeak, artea, etika, araudia, ohiturak eta gizakiak – gizarte baten kide gisa - dituen aztura eta xedapen guztiak.

 

 

Gaur egungo gizarte industrializatuen fenomeno tipiko bat da masa-kultura. Hiru elementuen nahasketak eragiten du: ondasun eta zerbitzuen produkzioa, masa-kontsumoa eta komunikabideek egiten duten hedapena

 

 

Kultura, gizakiak naturan egiten duen ekarpena da, hura aldatzeko. Giza jardueraren ondorioa da. Beste gizakiekin elkarrizketa harremanak estutzeko eta natura aldatzeko egiten dituen ahalegin sortzailea, lanaren ondorioa.

 

 

Gizakiaren burulanaren eta ezaguera-lanaren ondorioa. (Real Academia de la Lengua Española Hiztegia).

 

 

Jarrera esplizitu eta inplizituak, giza taldeen ondare berezia diren sinboloen bidez transmititurik.

 

 

Komunitate baten gizarte aztura guztien manifestapena.

 

 

Zerikusirik duten kontzeptuak:

 

 

Hezkuntza kulturanitza: Gutxiengoen kultura eta esperientziak gehiengoaren ikasleei jakinarazteko, eta  inmigranteen hezkuntza hobetzeko egiten diren praktika eta programak.

 

 

Kulturarteko Hezkuntza:  bere gizartean dauden kulturak ezagutzea,, ulertzea eta errespetatzea helburu duen hezkuntza.

 

 

 

Kontrakultura:

Klasearteko borroka lasaitzen denean, generazioen arteko borrokaren idei mitiko eta mistikoa indartzen da.  Hau da, ekonomi egituraren barne ez dauden eremuetara pasatzen da borroka, familia girora: estetika, moda, harremanak. Teknokrazia, boterea duten enpresa industriak eta zientzia dira orduan etsaiak. Unibertsitateko ikasleek lan merkatuan sartzerakoan ikusten zuten mamuaren antzekoa -garai onak amaitu zirela adierazten zuena -. (Theodore Roszakek sortu zuen kontrakulturaren kontzeptua 1968an)..

 

 

 


© 2002 EDEX