1. “ESKUBIDE ETA ASKATASUNEN BABESA” UNITATE DIDAKTIKOAREN HELBURUAK, EDUKIAK, EBALUAZIO IRIZPIDEAK.

 

“ESKUBIDE ETA ASKATASUNEN BABESA” kontzeptuarekin zerikusirik duten Helburu eta Edukiak sartu dira atal honetan. Egokienak aukera ditzake irakasleak, hezkuntza programa didaktikoa, ERTZAINTZAREN AKADEMIARAKO bisitaren helburuak, eta azpimarratu nahi dituen edukien arabera. Proposamen didaktikoak zikloaren hezkuntza programara egokitu beharko ditu.

 

HELBURUAK

 

1.              Ertzaintza erakundea errespetatu, Euskal gizartearen autogobernuaren erakunde demokratiko nagusienetariko bat delarik.

 

2.              Hiritarren eskubide eta askatasunen babesaren egitura, eremuak eta kontzeptua identifikatu eta aztertu.

 

3.              Euskal Herriko Polizia Gorputzen antolakuntza elementuak identifikatu, eta Ertzaintza aipatu erakunde demokratiko nagusienetariko bat delarik.

 

4.              Eskubide eta askatasunen Babesa elementuetan hiritarrek parte hartzen duten prozedurak identifikatu eta hartu.

 

5.              Babes Zibila kontzeptura hurbildu eta Babes Zibilaren ekintzetan parte hartzeko interesa sustatu, hiri erantzukizuna delarik.

 

 

 

 

EDUKIAK

 

KONTZEPTUZKO EDUKIAK

 

1.   Ertzaintza, eskubide eta askatasunen babeslea.

2.   Ertzaintza eta Gernikako Estatutua.

3.   Ertzaintzaren eginkizuna eta funtzioak.

4.   Ertzaintza eta funtzionamendu egitura.

5.   Babes Zibila.

6.   SOS DEIAK/(112) telefonoa.

 

 

PROZEDURAZKO EDUKIAK

 

1.-Hipotesi eta arazoen azalpena.

 

·      Hiri segurtasunari buruzko arazoren bat azaldu.

·      Hiri arazoren bat edo hipotesiren bat azaldu eta Ertzaintza erakundearekin erlazionatu.

 

2.- Informazio bilaketa eta trataera.

 

·      Iturri bilketa eta trataera, eta Ertzaintzaren eginkizuna sostengatzen duten dokumentuen irakurpena.

·      Ertzaintzarengana joateko beharra izanez gero, zer egiteari buruzko informazioa bilatu.

·      Edozein larrialdi egoeran zer egiteari buruzko informazioa bilatu.

 

3.-Argibideak.

 

·      Euskal Herriko Polizia Gorputzen osagarriak identifikatu.

·      Hiri babesari buruzko sintesi lanak egin, komunikabideen informazioa ez ezik inkestak eta elkarrizketak eginez.

·      Euskal Herriko Polizia Gorputzekin harremanetan jartzeko prozedurak azaldu.

·      Hiritarren partaidetza larrialdietan aztertu eta ulertu.

 

 

4.-Komunikazioa.

 

·      Bakarka edo taldeka eginiko lanen erakusketa, panelak, horma-irudiak, ikus-entzunezko dokumentuak eta argazkiak erabiliz.

·      Hiritarren segurtasunari buruzko arazoren bat aztertu eta eztabaida eta mahaingurua antolatu.

 

 JARRERAZKO EDUKIAK

 

1.- Ezagutzeari buruzko balio eta jarrerak  .

 

·      Tresna demokratiko bat den Ertzaintzaren jarduera baloratu, segurtasunari eta eskubide eta askatasunen babesari buruz gizartean sortzen diren arazoak konpontzen dituztelarik.

·      Udaltzaingoa eta Ertzaintzaren antolakuntzari buruzko kuriositatea.

 

2.- Tolerantzia, enpatia eta solidaritatean oinarrituriko balio eta jarrerak.

 

·      Iritzi eta sineste mordoren aurrean tolerantzia izan, eta printzipio eta erakunde demokratikoak errespetatu.

 

 3.- Partaidetzari dagozkion balio eta jarrerak.

 

·      Hiritarrak elkar bizitzeko eta demokrazia bermatzeko zein garrantzia duen Ertzaintzak eta honen eginkizunak baloratu.

 

 

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

 

1.   Gernikako Estatutuan identifikatu gizarte demokratiko baten printzipioak eta Ertzaintzaren eginkizuna.

 

2.   Euskal Herriko Polizia Gorputzei eta batez ere Ertzaintzariburuzko oinarrizko informazio nagusia jaso zenbait iturri ezberdinetatik (idazkiak, objektuak, irudiak, arte-lanak, grafikoak, mapak etab), eta datuak eta iritziak bereizi.

 

3.   Ertzaintzaren eginkizunak eta funtzionamendua aztertu, ondoren edozein gizarte demokratikoa aztertu ahal izateko analisi berbera eginez.

 

4.   Larrialdi egoera batean Ertzaintzaren interbentzioa eskatzeko edo delitu baten aurren salaketa egiteko prozedurak aztertu.


© 2002 EDEX