4. HEZKUNTZA-PROGRAMARI DAGOKIONEZ, ERTZAINTZAREN IKASTEGIETAKO BISITAREN HEZKUNTZA AUKERAK.

 

Ertzaintzaren Akademiara” egingo den bisita lantzen duen Unitate Didaktikoa, Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia Arloan dago, “Antolaketa soziopolitikoa” izenburuarekin. Ikaslea hiritar gisa haztea du helburu, eta horretarako demokraziaren printzipio eta erakundeak, hiritar partaidetzaren tresnak eta erakunde demokratikoen funtzioa aztertu behar da. Kasu honetan Ertzaintza aztertuko dugu.

 

Iritziei buruzko eztabaidak eta informazioaren azterketa kritikoa oso garrantzitsuak dira. Halaber, tolerantzia, hiri erantzukizuna eta partaidetza demokratikoa azpimarratu behar da, batez ere eskola eta inguruko eremuan.

 

Jarrera eta prozedura demokratikoak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza osoan zehar garatu behar dira, batez ere partaidetzarekin lotura dutenak. Hala ere, antolaketa politikoaren aspektu abstraktu eta sakonenak bigarren zikloan aztertzea komeni da.

 

Pentsaketa morala eta politikoa ez da arlo espezifiko baten ikasgaia, baizik eta arlo guztien gainetik dagoen dimentsioarena. Jarrerazko edukietan dago, besteak beste, dimentsio hau.

 

Arlo honetan sartu behar diren edukiak honako hauek dira: GATAZKA, DEMOKRAZIA, ELKAR-BIZITZEA, TOLERANTZIA, PARTAIDETZA ETA KOOPERAZIOA.


© 2002 EDEX