2. ERTZAINTZAREN IKASTEGIETARA JOATEAREN ZERGATIA.

 

Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia edo “Ertzaintzaren Akademiarako” bisita, lehen aipatutakoari jarraituz antolatzen da. Ertzaintza erakunde demokratiko bat da, Euskadiko autogobernuaren elementu nagusienetariko bat.

 

Demokrazia baten gizarte kohesio eta legitimazioaren oinarri nagusia arazo publikoak demokraziaren bidez konpontzen direla jakitea da. Euskal gizarteak demokraziaren oinarrizko printzipioak eta elkar bizitze politikoaren balioak hartzen ditu bere gain, eta hau giza bizitza errespetatuz eta hiritarren eskubide eta askatasunak errespetatuz bakarrik lortzen da.

 

Euskal Autonomi Elkartean, Gernikako Estatutua erreferendumaren bidez aprobatu ondoren sortu zen herri ordezkaritzan oinarritutako eredu instituzionala, eta hiritar gehienak ados daude. Hiritarrek konfidantza handia dute hiritarren partaidetzaren bidez sortutako erakundeetan, bizitza politikoaren printzipio nagusia delarik.

 

Gernikako Estatutuak sortu zuen Ertzaintza erakundea. Estatutuaren 17. artikuluaren arabera, Ertzaintzakpertsonak eta ondasunak babestu eta ordena publikoa mantendu behar du”, eta Euskal Herriko Poliziari buruzko Legeak xedatutakoaren arabera “eskubide eta askatasunak babestu eta hiri segurtasuna bermatu behar du, elkar bizitze baketsuaren alde lan eginez eta legearen arabera pertsonak eta haien ondasunak babestuz”.

 

Unitate Didaktiko honen bidez, eta barne dituen Proposamen Didaktikoen bidez, Ertzaintzaren eta orokorrean Euskal Herriko Polizien funtzioa aztertuko dugu, hau da, Euskal Administrazio eta administrazio lokalaren menpe dauden polizi erakundeen funtzioa.

 

Komunikabideek azaltzen dituzten arazoez gain, Euskal hiritarrek, eta batez ere nerabeek eguneroko bizitzan eta bere munduan dituzten beharrak eta zailtasunak erabiliko dira funtzio hauek ulertzeko.

 

Barnetik ezagutuko dugu Ertzaintza: antolakuntza, Akademia, ertzaina batek pentsatzen, sentitzen eta bizitzen duena, anekdotak... Hau da, Euskal Herriko Poliziari buruzko “azterketa ezberdin” bat, D.B.H.ko ikasleen ikuspegitik eginda. Esperientzi zehatz batean oinarriturik, gizarte demokratikoan behar-beharrezkoa den erakundearen azterketa. 

 

Elkar bizitzerako heziketa proposamen baten parte delarik, helburua zera da: Euskal Herriko Poliziari buruz duen “iritzia” eta “irudia” aldatzea.


© 2002 EDEX