1. SARRERA[1]

 

Gar egun ideal demokratikoa suspertzeko beharra dago. Gizartearen lehentasun nagusienetariko bat izaten jarraitu behar du, ez baita demokrazia ordezkatzeko beste gizarte eta politika antolakuntza sistemarik, askatasuna, bakea, benetako pluralismo eta gizarte justizia defendatu nahi izanez gero.

 

Demokraziak eskatzen duen tolerantzia eta errespetua etengabe irakatsi behar da. Hala ere, hezkuntza ez da bakarrik indibiduo talde bat biltzea eta iraganean landutako balioak jakinaraztea. “Elkar bizi, zertarako? Zer egiteko?”galdera erantzun behar du, eta pertsona bakoitzari bizitza osoan zehar gizarte proiektu batean parte hartzeko ahalmena eskaini behar dio.

 

Hiritarren partaidetza gero eta gehiago zabaldu egin da hezkuntzaren helburu gisa, printzipio demokratikoak mundu osoan baitira ezagunak. Hala ere, partehartze maila ezberdinak daude, demokrazia moderno batean osagarriak direlarik. 

 

Batetik, helburua gizarte funtzioa ikastea besterik ez da, ezarritako kodeen arabera. Oinarrizko eskolak erantzukizun hau hartu behar du bere gain: oinarrizko “alfabetizazio politikoa” da hiri heziketa. Tolerantziarekin gertatzen den bezala, heziketa hau ezin da ikasgai bat izan, beste ikasgaien artean. Ez da kode zorrotzen bidez kontzeptuak irakatzea, doktrinatzea izango litekeelarik, baizik eta eskola eredu demokratikotzat jotzea, haurrek bere eskubide eta askatasunak ezagun ditzaten eta hauen muga besteen eskubide eta askatasunak direla ikas dezaten.

 

Hala ere, hiri heziketa multzo konplexu bat da ikasleentzat: zenbait balio bere gain hartzea eta bizitza publikoan parte hartzeko praktikak ikastea. Beraz, ez da ideologikoki neutrala,ikasleek kontzientzia arazoak izaten baitituzte. Heziketa independentea izateko, hezkuntza orokorrak ikaslearen ahalmen kritikoa hazi behar du ere, txikitatik, libre pentsatzeko eta independentziarekin aritzeko. Beraz, hezkuntzak iritzi heziketa prozesu bat izan behar du.

 

Partaidetza demokratikoaren lotura sinergikoari dagokionez, ikaslea bere eskubide eta askatasunak erabiltzeko prestatzea ezezik, hiri gizarte aktibo bat eraikitzea du helburu etengabeko hezkuntzak, urrutiko botere politikoa eta hiritarren artean bakoitzak gizartean duen erantzukizuna bere gain hartzeko. Bizitza osoan ikasi behar du hiritarrak, demokrazia eta gizarte zibilaren oinarria bihurtzeko.  Demokrazia bizirik dago denok parte hartzen badugu gizarte erantzule eta solidariko baten eraikuntzan, bakoitzaren oinarrizko eskubideak errespetatuz.



[1] “Hezkuntzak altxor bat ezkutatzen du” JACQUES DELORSSEK zuzendutako Nazioarteko Batzordeak UNESCOrentzat idatzitako XXI. Mendeko hezkuntzari buruzko Txostenaren laburpena. Santillana Ediciones UNESCO. Madrid 1996.


© 2002 EDEX