Ek.3.2.

 

Gau berotsua.

 

Igandea zen, gauean. Ohean geunden. Nire etxeak zenbait arkupe ditu. Hileko lehen astelehenean udalak bizilagunek nahi ez dituzten altzari, koltxoi eta gauza zaharrak biltzen ditu. Gauza hauek gauez utzi behar dira kalean, bilketa zerbitzuak jasotzeko.  Oraingo honetan bizilagun batzuk arkupetan utzi zituzten gauzak, espaloian baino hobe izango liratekeela pentsatuz. Dena den, patxada handiz ari ginen lo egiten, eta orduan zenbait leherketa entzun eta etxea keaz bete zen.  Izugarrizko beroa egiten zuen. Nire gurasoek ondoko gelan egiten dute lo, eta zarata, beroa eta kea nabaritu zutenean oihuka hasi ziren, sutea itzal zezaten. Baina han ez zegoen inor. Norbaitek sua eman zien bizilagunek utzitako koltxoiei, eta sekulako iskanbila sortu zen. Bi gauza egin genituen. Badirudi jende askok idei berbera izan zuela. Batetik, bizilagun gehienak urez betetako baldeekin jaitsi ginen sua itzali nahian eta 112/SOS DEIAK deitu genuen, norbaitek, suhiltzaileak jakina, sua itzal zezan.

Ura botatzen jarraitu ginen, eta gero Ertzaintza etorri eta su-itzalgailuekin konpondu zuten arazoa. Keaz beteta geratu zen etxea, koadrilarekin txitxiburduntzia egin genuela zirudien.

 

Kontu hau komenta dezagun.

 

Beharrezkoa zen 112/SOS DEIAK zerbitzuari deitzea?

Ondo aritu ziren bizilagunak?

Zer egin zuen Ertzaintzak? Suhiltzaileak etorri behar ziren?

Horrelakorik gertatuz gero, zer egin behar da?


 


© 2002 EDEX