Ek.2.2.

 

 

POLIZI EREDUA

ADIBIDEAK, KOMENTARIOAK

Balorazioa

1.-POLIZIA, ZERBITZU PUBLIKOA

Euskal Autonomia Erkidegoko kide guzti-guztiei euren eskubideak eta askatasun aske eta bakez erabili ahal izatea bermatu behar die poliziak, inpartzialtasunez esku hartuz, eta beti ere herri erakundeen kontrol zorrotzaren menpean.

 

 

0-1-2-3-4-5

2.-POLIZIA ZIBILA

Nahiz eta polizia hierarkiadun erakundea izan, argi eta garbi bereizi behar dira erakunde militarren eginkizunak, helburuak eta bitartekoak, alde batetik, eta poliziarenak, bestetik

 

0-1-2-3-4-5

 

3.POLIZIA DEMOKRATIKOA

Bide demokratikoetatik hautatzen diren erakundeei darien legezkotasunak, horrexek ematen dio boterea poliziari; gizarteak berak emandako boterea denez gero, gizarteari zerbitzua egiteko erabili behar da, eta ez inongo ideologiaren aldeko tresna gisa. Polizia alderdi anitzeko gizartearen ataletarikoa da, gizartetik elikatzen da, eta gizarteko joera guztiak errespetatu behar ditu.

 

0-1-2-3-4-5

 

 

4.POLIZIA PROFESIONALA

Ertzainek prestakuntza etengabea eta eguneratua jasoko dute hainbat arlotako teknikari adituen eskutik. Adituok Ertzaintzako kide nahiz beste eremu batzuetako profesionalak izan daitezke. Krimen mota berriak, gero eta sofistikatuagoak eta konplexuagoak agertzen dira, batez ere ekonomiaren esparruan, eta etengabeko prestakuntza behar da horrelakoei aurre egin ahal izateko.

 

0-1-2-3-4-5

 

 

 

5.-POLIZIA ZIGOR-SISTEMA OSOAREKIN ELKARLANEAN

Poliziak, epaileak eta kartzela-sistema ez dira atal lokabeak, koordinaziorik gabe jardun dezaketen erakundeak; alderantziz, guztiek helburu berberetara iristeko lan egiten dute. Epaile eta polizien arteko harreman egokiek Justizi Administrazioaren jarduna erraztu eta eraginkorrago egiten dute.

 

0-1-2-3-4-5

 

 

6.-POLIZIA ERKIDEGOAREKIN BAT EGINIK

Polizi lanaren eraginkortasunaren gakoa agentearen eta herritarraren arteko komunikazio arin, erraz eta berezkoan dago. Ertzainak gogoan izan behar du bere erkidegoak, Euskal Herriak, badituela bere nortasun, hizkuntza, kultura eta izaera bereziak.

 

0-1-2-3-4-5

 

 

7.-AURREARRETARAKO POLIZIA

Delituak egokiro ebaztea baino gehiago, deliturik ez izatea da poliziaren eraginkortasunaren seinalerik argiena. Delituari aurrea hartzeak hauxe esan nahi du: poliziak delitugileak baino lehenago esku hartzea, delitu burutuari erantzun beharrean delitua aurretiaz eragoztea.

 

0-1-2-3-4-5

 

8.-ERABATEKO POLIZIA

Ertzaintzak, polizi erakundea den aldetik, pertsonen eta haien ondasunen bizia, osotasuna eta duintasuna zaindu behar ditu. Polizi eremu guztiak Erakundean elkartzen dira.

 

0-1-2-3-4-5

 

9.-POLIZIA ETA INDARRAREN ERABILERA

Indarraren erabilera muturreko neurria da. Ezinbestean bakarrik jo daiteke baliabide honetara eta beti ere zentzuz erabili behar da, norberaren edo inoren osotasun fisikoa babestu beharra dagoenean eta horretarako beste biderik eskura ez dagoenean. Premia, egokitasun eta proportzionaltasun irizpideek erabiliko dute indarraren erabilera.

 

0-1-2-3-4-5

10.-POLIZIA ETA DISKREZIONALTASUNA

Poliziak hierarkia eta menpekotasun printzipioei lotuta eta Legearen menpe daude, baina horrek ez du esan nahi aginduak itsu-itsuan bete behar dituztenik edo euren kabuz erabakiak hartzeko gai ez direnik. Ertzainak berak bilatu behar du Legea eta Legearen izpiritua zuzentasun eta gizatasunez betearazteko erarik onena.

 

 

 

 


© 2002 EDEX