IKASLEENTZAKO ZEREGIN FITXAK

 

Fitxa hauek fotokopiatu eta ikasleen artean bana daitezke. Irakaslearen programa didaktikoaren arabera aukeratutako dira ekintzak. “Gardenki” bezala erabil daitezke ere, ikasleei aurkezteko.

.

 

Ek.1.1.

 

Testu iruzkina

 

 

“Por lo demás, los hombres no derivan placer alguno (antes bien, considerable pesar) de estar juntos allí donde no hay poder capaz de imponer respeto a todos ellos [...] En tal condición no hay lugar para la industria; porque el fruto de la misma es inseguro. Y por consiguiente tampoco cultivo de la tierra; ni navegación, ni uso de los bienes que pueden ser importados por mar, ni construcción confortable; ni instrumentos para mover y remover los objetos que necesitan mucha fuerza; ni conocimiento de la faz de la Tierra; ni cómputo del tiempo; ni artes; ni letras; ni sociedad; sino, lo que es peor que todo, miedo continuo, y peligro de muerte violenta; y para el hombre una vida solitaria, pobre, desagradable, brutal y corta” (T.Hobbes, Leviatán) [1]

 

 

Testuari buruzko zenbait galdera:

 

·      Zer iruditzen zaizu ondorengo esaldia?: los hombres no derivan placer alguno (antes bien, considerable pesar) de estar juntos allí donde no hay poder capaz de imponer respeto a todos ellos”?

·      Zure ustez,ezinbestekoa al da botere baten presentzia gizakiak elkar errespetatzeko?

·      Hala izanez gero, nola izan beharko luke botere horrek? Zeinek izan beharko luke?

·      Hala ez bada,argudioak azaldu eta egoera honetan gizartea nola antolatzeari buruz pentsa ezazu.

·      Botere ezaren ondorioz “segurtasunik ez”. Zer uste duzu?

·      Testuaren bigarren zatian botere antolakuntzarik gabeko mundu nahasturik bat azaltzen da. Hala dela uste duzu edo baliteke bizitza antolatu eta baketsua izatea bere egiturarik gabe?

·      Orain gure gizartea har ezazu adibide gisa. Testua gure gizartean aplika dezakezu? Zer egin beharko litzateke dena ondo funtzionatzeko (bizitzan ogasuna, lana, uzta, etab)?

 

 

Ek.1.2.

 

Testu iruzkina

 

“De los fundamentos del Estado se deduce evidentemente que su fin último no es dominar a los hombres ni acallarlos por el miedo o sujetarlos al derecho de otro, sino por el contrario libertad del miedo a cada uno para que, en tanto que sea posible, viva con seguridad, esto es, para que conserve el derecho natural que tiene a la existencia, sin daño propio ni ajeno. Repito que no es el fin del Estado convertir a los hombres de seres racionales en bestias o en autómatas, sino por el contrario que su espíritu y su cuerpo se desenvuelvan en todas sus funciones y hagan libre uso de la razón sin rivalizar por el odio, la cólera o el engaño, ni se hagan la guerra con ánimo injusto. El verdadero fin del Estado es,pues, la libertad” (B. Spinoza. Tratado teológico-político)[2]

 

 

Eztabaidarako galderak:

 

·      Baliteke gizarte anarkiko bat, hau da, politikarik gabekoa, izatea?

·      Gatazkarik gabeko gizartea – gizakiena, ez animali edo robotena – posible al da?

·      Zer da politika, gatazken jatorria edo hauen ondorioa, hau da, gatazkak konpontzeko saioa?

·      Gizakiak adostasunez bizi gaitezke... automatikoki?

·      Norbait agintaria izan beharrez gero, agintariak esaten duena egin behar dugu beti?Posible al da kontra egitea? Zer kasuetan?

·      Estatuaren benetako helburua askatasuna bada, zertarako dago Polizia?

 

 

Ek.1.3.

 

 

Eskubide eta askatasunak

Egoera arriskutsuak

Zer egin?

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Ek.1.4.

 

 

Herritarren babesa beharrezkoa den egoerak

Nola bete eginkizun hori?

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 


               

 

Ek.2.1.

 

 

Euskal Herriko Autonomi Estatutua

 

17. artikulua

[...]Estatutu honetan zehazten den moduan, zera dagokie, pertsonak eta ondasunak babesteko eta lurralde autonomoaren barruan Ordenu Publikoa gordetzeko Polizia Autonomoaren erregimena....

 

 

Pertsonen babesa

Ondasunen babesa

Ordena publikoa

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Zer da herritarren askatasunen babesa?

 

 

 

Ek.2.2.

 

 

POLIZI EREDUA

ADIBIDEAK, KOMENTARIOAK

Balorazioa

1.-POLIZIA, ZERBITZU PUBLIKOA

Euskal Autonomia Erkidegoko kide guzti-guztiei euren eskubideak eta askatasun aske eta bakez erabili ahal izatea bermatu behar die poliziak, inpartzialtasunez esku hartuz, eta beti ere herri erakundeen kontrol zorrotzaren menpean.

 

 

0-1-2-3-4-5

2.-POLIZIA ZIBILA

Nahiz eta polizia hierarkiadun erakundea izan, argi eta garbi bereizi behar dira erakunde militarren eginkizunak, helburuak eta bitartekoak, alde batetik, eta poliziarenak, bestetik

 

0-1-2-3-4-5

 

3.POLIZIA DEMOKRATIKOA

Bide demokratikoetatik hautatzen diren erakundeei darien legezkotasunak, horrexek ematen dio boterea poliziari; gizarteak berak emandako boterea denez gero, gizarteari zerbitzua egiteko erabili behar da, eta ez inongo ideologiaren aldeko tresna gisa. Polizia alderdi anitzeko gizartearen ataletarikoa da, gizartetik elikatzen da, eta gizarteko joera guztiak errespetatu behar ditu.

 

0-1-2-3-4-5

 

 

4.POLIZIA PROFESIONALA

Ertzainek prestakuntza etengabea eta eguneratua jasoko dute hainbat arlotako teknikari adituen eskutik. Adituok Ertzaintzako kide nahiz beste eremu batzuetako profesionalak izan daitezke. Krimen mota berriak, gero eta sofistikatuagoak eta konplexuagoak agertzen dira, batez ere ekonomiaren esparruan, eta etengabeko prestakuntza behar da horrelakoei aurre egin ahal izateko.

 

0-1-2-3-4-5

 

 

 

5.-POLIZIA ZIGOR-SISTEMA OSOAREKIN ELKARLANEAN

Poliziak, epaileak eta kartzela-sistema ez dira atal lokabeak, koordinaziorik gabe jardun dezaketen erakundeak; alderantziz, guztiek helburu berberetara iristeko lan egiten dute. Epaile eta polizien arteko harreman egokiek Justizi Administrazioaren jarduna erraztu eta eraginkorrago egiten dute.

 

0-1-2-3-4-5

 

 

6.-POLIZIA ERKIDEGOAREKIN BAT EGINIK

Polizi lanaren eraginkortasunaren gakoa agentearen eta herritarraren arteko komunikazio arin, erraz eta berezkoan dago. Ertzainak gogoan izan behar du bere erkidegoak, Euskal Herriak, badituela bere nortasun, hizkuntza, kultura eta izaera bereziak.

 

0-1-2-3-4-5

 

 

7.-AURREARRETARAKO POLIZIA

Delituak egokiro ebaztea baino gehiago, deliturik ez izatea da poliziaren eraginkortasunaren seinalerik argiena. Delituari aurrea hartzeak hauxe esan nahi du: poliziak delitugileak baino lehenago esku hartzea, delitu burutuari erantzun beharrean delitua aurretiaz eragoztea.

 

0-1-2-3-4-5

 

8.-ERABATEKO POLIZIA

Ertzaintzak, polizi erakundea den aldetik, pertsonen eta haien ondasunen bizia, osotasuna eta duintasuna zaindu behar ditu. Polizi eremu guztiak Erakundean elkartzen dira.

 

0-1-2-3-4-5

 

9.-POLIZIA ETA INDARRAREN ERABILERA

Indarraren erabilera muturreko neurria da. Ezinbestean bakarrik jo daiteke baliabide honetara eta beti ere zentzuz erabili behar da, norberaren edo inoren osotasun fisikoa babestu beharra dagoenean eta horretarako beste biderik eskura ez dagoenean. Premia, egokitasun eta proportzionaltasun irizpideek erabiliko dute indarraren erabilera.

 

0-1-2-3-4-5

10.-POLIZIA ETA DISKREZIONALTASUNA

Poliziak hierarkia eta menpekotasun printzipioei lotuta eta Legearen menpe daude, baina horrek ez du esan nahi aginduak itsu-itsuan bete behar dituztenik edo euren kabuz erabakiak hartzeko gai ez direnik. Ertzainak berak bilatu behar du Legea eta Legearen izpiritua zuzentasun eta gizatasunez betearazteko erarik onena.

 

 

 

 

 

Ek.2.3.

 

Apunteak hartzeko idei nagusiak.

 

 

XVIII. mendea

 

XIX. mendea

 

Miñoiak

 

Mikeleteak

 

Indar Armatu Foralak

 

1937

 

Eusko Jaurlaritzako Ordena Publiko Zerbitzua (1936-1937)

 

Eusko Jaurlaritzako Gobernazio Saila

 

Euskadiko Ordena Publikoa

 

Lehenengo Ertzaintza

 

Frankoren diktadura

 

Euskal Herriko Autonomi Estatutua (1979)

 

Ertzaintza

 

Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia

 

 

 

Ek.2.4.

 

 

 Ertzaintzaren Ikastegian egiteko 10 galdera

 

1.     

2.     

3.     

4.     

5.     

6.     

7.     

8.     

9.     

10. 

 

 

 

 

Ek. 3.1.

 

 

Institututik etortzerakoan

 

Institututik bueltatzerakoan gertatu zitzaidan orain kontatuko dizuedana, egun batean arratsaldez. Aita eta ama ez ziren etxean, biak lan egiten ari zirelarik. Nire anaia bazkaldu ostean irten zen, arratsaldez Bilbon ikasten baitu. Patxada handiz iritsi nintzen. Etxera igo eta, atea irekitzerakoan, zerbait susmagarri nabaritu nuen. Batetik, gela guztiak itxita iren (normalean ez ditugu ateak ixten); pasabideko ate bat itxita zegoen eta sukaldetik aire korronte handia zetorren. Nire anaiak berriz ere atea irekita utzi zuela pentsatu nuen, baina sukaldean sartzerakoan izugarrizko sustoa hartu nuen.  Nahasketa handia zegoen, sukaldeko balkoiko atea hondaturik... Bihotzondokoa izan nuen.

Makila bat hartu nuen (a zer inuzente!) eta gela batetik bestera joan nintzen. Gurasoen gelan izugarrizko nahaspila zen: kaxoi guztiak lurretik, armairuko gauza guztiak ere lurrean... Beno, ez nuen sekulan horrelakorik ikusi. Nire gelan bakarrik zenbait gauza ziren “hankaz gora”. Badirudi diruaren bila etorri zirela, eta nik, jakina, ba dirurik ez. Kezkatzen ninduen gauza bakarra musika ekipoa zen, nire urtemugan oparitakoa. Ez zen izugarrizko ekipoa, baina niretzat hoberena, noski (nuen bakarra, alegia)... Ondoren etxean guztiok lan egiteko dugun gelan sartu nintzen (etxeko lanak egiteko, ikasteko, interneten sartzeko...)...  Susmo handiz sartu nintzen, han egon behar baitzuen ordenadorea, inprimagailua, modema... eta gure lanerako denok behar dugun guztia. Baina ez, ez zuten ukitu.. kaxoi batzuk nahaspilaturik bakarrik... Gelan ez zuten ezer aurkitu, edo beranduegi zen dagoeneko...

Nik ezin nuen gehiago. Etxe alboko plazan dagoen Ualtzaingoarengana joan nintzen. Etxera etorri ziren. Ea zerbait ukitu nuen galdetu zidaten, eta nik ezetz, filmeko poliziek esaten dutena gogoratu nuela esan nien, eta ez nuela ezer ukitu.Beno, etxean ibiltzeko ezinbestekoa zena, bai. Orduan Ertzaintzari deitu zuten, eta bost minututan etxean ziren ere. Etxea miatu eta galdera batzuk egin zizkidaten. Datuak jaso, dei bat egin eta orduan beste bi ertzain agertu ziren. Marx anaien kamarotea zirudien nire etxea. Udaltzainak, lehen patruilako ertzainak, bigarrenekoak... Zur eta lur nengoen, eta ni bakarrik,  ahaztu egin baitzitzaidan norbait abisatzea. Hori zela eta, etxe-tresna elektrikoen dendakoak iritsi ziren, sukalde berriarekin. Nik etxean izan behar nuen haiek hartzeko. Egoera komikoa zen, sukaldea bete beterik zegoen, bertan Ertzaintzak operazio zentroa jarri baitzuen.

Etorritako azken ertzainak lanean hasi ziren: neurtzen, argazkiak ateratzen, miatzen, objektuak ikusten, aztarnak identifikatzeko laborategi txiki bat prestatzen... Imajina ezazu.

Azkenean nire gurasoak iritsi ziren, eta izugarrizko sustoa hartu zuten, noski. Egin zuten lehengo gauza zer izan zen? Ba dena ordenatu. Armairuak itxi, sukaltarripeko ateak itxi... Norbaitek zerbait esan arte. Mesedez, ez ukitu ezez! Orduan gelditu egin ziren eta alde batetik bestera ibiltzen hasi ziren. Ertzainek abisatu arte ezin genuen ezer jaso, ezer egin.

Azkenean etxetik irten ziren eta guk dena jaso genuen. Edozein gauzagatik egiten genuen barre, eta aldizka, gertatutakoa gogoratu eta hasarratzen ginen.

Hurrengo egunean gurasoekin joan nintzen Ertzaintzaren Komisaldegira, salaketa aurkezteko. Datu guztiak eskaini behar izan genituen: gertatutakoa, nabaritutako kalteak, objekturen bat falta zen ala ez, lapurraren susmoren bat genuen ala ez etab

Eta hau izan zen Ertzaintzarekin izan nuen lehen harremana, “protagonista” gisa. Egia esan, oso trebe eta jatorrak ziren. Ordurarte ez nituen hain hurbil izan inoiz ere ez, eta ez nuen uste horrela zirela...  Nahikoa?

 

 

Klasean komentatzeko zenbait galdera:

 

Antzeko egoerarik izan al duzu? Konta dezakezu?

Zer iruditzen zaizu gure protagonistaren jarrera?

Zer iruditzen zaizu interesgarriena edo bitxiena?

Eman dituen pausoak logikoak al dira? Beharrezkoak ziren pauso guztiak?

Udaltzaingoa hurbil ez izanez gero, zer egin zukeen Mikelek?

Zergatik da garrantzitsua salaketa formala egitea, Poliziak eman beharreko pauso guztien ondoren?

 

Zer uste duzu gertatzen dela salaketa egin ondoren?

 

 

Kontuan izan behar da ustezko delitu bat Ertzaintzari jakinaraztekoan, eginbideak burutzen direla.  Eginbideak zuzenean Epaitegira, edo aurrez ekintza talde batera bidaltzen dira, kasu honetan informazio gehiago jasotzeko.

 

 

 Ek.3.2.

 

Gau berotsua.

 

Igandea zen, gauean. Ohean geunden. Nire etxeak zenbait arkupe ditu. Hileko lehen astelehenean udalak bizilagunek nahi ez dituzten altzari, koltxoi eta gauza zaharrak biltzen ditu. Gauza hauek gauez utzi behar dira kalean, bilketa zerbitzuak jasotzeko.  Oraingo honetan bizilagun batzuk arkupetan utzi zituzten gauzak, espaloian baino hobe izango liratekeela pentsatuz. Dena den, patxada handiz ari ginen lo egiten, eta orduan zenbait leherketa entzun eta etxea keaz bete zen.  Izugarrizko beroa egiten zuen. Nire gurasoek ondoko gelan egiten dute lo, eta zarata, beroa eta kea nabaritu zutenean oihuka hasi ziren, sutea itzal zezaten. Baina han ez zegoen inor. Norbaitek sua eman zien bizilagunek utzitako koltxoiei, eta sekulako iskanbila sortu zen. Bi gauza egin genituen. Badirudi jende askok idei berbera izan zuela. Batetik, bizilagun gehienak urez betetako baldeekin jaitsi ginen sua itzali nahian eta 112/SOS DEIAK deitu genuen, norbaitek, suhiltzaileak jakina, sua itzal zezan.

Ura botatzen jarraitu ginen, eta gero Ertzaintza etorri eta su-itzalgailuekin konpondu zuten arazoa. Keaz beteta geratu zen etxea, koadrilarekin txitxiburduntzia egin genuela zirudien.

 

Kontu hau komenta dezagun.

 

Beharrezkoa zen 112/SOS DEIAK zerbitzuari deitzea?

Ondo aritu ziren bizilagunak?

Zer egin zuen Ertzaintzak? Suhiltzaileak etorri behar ziren?

Horrelakorik gertatuz gero, zer egin behar da?


 

 

Ek. 3.3.

 

Lehenengo galdera zera da: noiz aurkez dezaket salaketa bat Ertzaintzan.

 

Zenbait egoera aztertuko ditugu. Hona hemen adibide batzuk...

 

 

 

Zer egin?

 

Egoera

Zer egin

1.-Bortxaketa.

Lehenengo, Ospitaleko Larrialdi Zerbitzura jo, eta ondoren, Guardiako Epaitegian edo Ertzaintzan salaketa egin.

Ospitaleko txostena eta salaketa oinarrizko frogak izango dira prozeduran.

2.-Etxean lapurtu dute.

 

 

 

3.-Denda batean lapurreta bat ikusi dut.

 

 

 

4.- Etxean tratu txarrak jasotzen dituen haur baten berri jaso dut.

 

 

 

5.-

 

 

 

6.-

 

 

 

 


 

 

Ek. 3.5.

 

 

(ERNE GRAFISTA: ERTZAINTZAREN KOMISALDEGIEN MAPA SARTU. Ertzaintzaren Ikastegiaren Informatika sailari eskatu)

 

 

Ek.4.1.

 

Lehenengo zutabean Udaltzaingoa zer egiten ikusitakoa jarriko dugu.

Bigarrenean, horren helburua.

 

 

Udaltzaingoari dagokio…

Zertarako?...

1. Ikastetxetik irteterakoan trafikoa zuzentzea.

 

2.

 

3.

 

4.

 

5.

 

6.

 

 

Zerrenda bete ondoren, gaiaren arabera lotuko ditugu eginkizunak.

 

 

Ek.4.2.

 

 

Eginkizunak

Ekintzak

a)       Udalerrietako agintariak babestea eta haien eraikuntza eta instalakuntzak jagon edo zaintzea

 

 

b)       Hiriguneko zirkulazioa antolatu, seinaleztatu eta zuzentzea, zirkulazio-arauetan ezarritakoaren arabera.

 

 

c)       Hirigunean gertatzen diren zirkulazio-istripuen ondoko argiketak IZAPIDETZEA.

 

 

d)       Ordenantza, bando eta gainerako udal xedapen eta ekintzei buruzko administrazioko polizi lanak, eta baita ingurugiroari eta bazter-txokoei kasu egiteko indarrean dagoen legedia bete dadin ardura hartzea ere, gai horiekikoan toki-erakundeek dituzten aginpideen eremuan.

 

 

e)       Auzi-Poliziaren zereginetan parte hartzea, Auzi-Poliziako unitateei lagunduz.

 

 

f)         Istripuak, hondamendiak edo ezbehar publikoak gertatzen direnean laguntza ematea, legeetan oharematen den moduan herri-babeseko planak burutzerakoan esku hartuz

 

 

g)       Aurrea hartzeko eginbideak eta lege-hauste diren egintzak eragoztera zuzendutako jarduketa oro burutzea.

 

 

 

h)       Leku publikoak zaintzea eta manifestazioak babesten, hala nola jende-bilera handietako ordena mantentzen laguntzea, hori egiteko eskatzen zaienean.

 

 

i)         Gatazka pribatuei irtenbidea bilatzen laguntzea, hori egiteko eskatzen zaienean.

 

 

 

 

Ek.4.3.

 

 

Udaltzaingoaren eginkizunak ordenatu, garrantziaren arabera.

 

1.     

 

2.     

 

3.     

 

4.     

 

5.     

 

6.     

 

7.     

 

8.     

 

9.     

 

10. 

 

 

 

Ek.4.4.

 

Eginkizunen arteko ezberdintasun eta antzekotasun elementuak taldeka jarriko ditugu.

 

Antzekotasun elementuak

Ezberdintasun elementuak

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Ek.4.5.

 

Orrialde batean, Udaltzaingoarekin elkar lan egitearen aldeko argudioak idatziko ditugu. Halaber, sormena erabiliz zertan lagundu dezakegun pentsatuko dugu.

 

1.- Udaltzaingoari laguntzeko zer argudioak ditugu?

2.- Nola lagundu dezakegu?

 

Lauki bakoitzean egoera batean egin daitezkeena jarriko dugu.

Has gaitezen.

 

 

 

 

 

Ek.5.3.

 

Edozein kaltearen aurrean SEGURTASUNA izateko, kalte hura eragiten duen istripua babestu behar da.

 

 

 

 

 

Istripu BABESA lortzeko, behar duguna zera da:

 

 

 

 

 

AURREIKUSPENA. Giro zehatz baten arriskuak aztertzea.

 

 

 

 

 

Istripuaren PREBENTZIOA arriskuak murrizten saiatzen da.

 

 

 

 

 

Istripua gertatuz gero, EKINTZA edo ERANTZUNA kalteak saihesten edo murritzen saiatzen da.

 

Ek.5.5.

 

 

BABES ZIBILA pertsona edo ondasunari eragindako kalteak murriztu, zuzendu edo saihesteko behar diren ekintzak eta xedapenak ezartzen dituen zerbitzu publikoa da.

 

BABES ZIBILAREN helburuak, batez ere, hauek dira:

·       arriskuen aurreikuspena

·       istripuen prebentzioa

·       eta aurrekoei aurre egitea.

 

Hala ere, biztanle kopuru handi batean eragina larria duen (edo izango lukeen) arrisku-istripuetan bakarrik hartzen dute parte, hau da, ezbehar, hondamendi edo kalamitate publikoen kasuetan.

 

 

 

 

Ek.5.6.a

 

 

Ba al dakizu zer den 112/ SOS DEIAK?

Seguru baietz.

 

 

BA AL ZENEKIEN..?

 

Beronen zeregina da herritarrari eskaintzea larrialdiei aurre egiteko zerbitzu integral eta koordinatua dohainekoa den telefono baten bitartez (112).

SOS DEIAK-en 112 telefonoak urtean milioi bat baino dei gehiagori erantzun die. Telefono honi esker, herritarrek edozein larrialdiri aurre egiteko laguntasuna dute, arazo bakoitza konpontzeko beharrezkoak diren baliabideen mobilizazioa eragiten duelarik: anbulantziak, suhiltzaileak, Ertzaintza, erreskaterako taldeak, e.a.

Herritarrak 112ra deitzen duenetik baliabide horiek gertaera izan den lekuraino iristen batez beste 8,2 minutu baino ez da pasatzen

Arazoak ordu erdian konponduta daude batez beste

 

 

 

Larrialditarako zerbitzu bat denez, jakin behar dugu noiz erabili eta noiz erabili behar ez den.

Adibidez, SOS DEIAK ez da Informazio Orokorra eskaintzen duen zerbitzua, ezta Telefónica konpainiaren zerbitzu bat... Eta beraz:

 

 

SOS/DEIAK zerbitzua erabili beharrezkoa da...

SOS/DEIAK zerbitzua ez da erabili behar...

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Zure taldekideekin batera, pentsa ezazu zuek edo jendeak noiz erabiltzen duen zerbitzu hura gaizki eta noiz era egokian.

 

 

Beste informazio mota bilatzeko telefonoak. Zeintzuk?

 

 

Ek. 5.6. b

 

Larrialdiei Aurre egiteko Koordinazio Sistema integrala

 

SOS/DEIAK Larrialdiei aurre egiteko sistema koordinatu eta integral hau elkarren artean erlazionaturik dauden eta osagarriak diren honako lau zerbitzu hauek osatzen dute: Plangintza Zerbitzua, Esku-hartze Zerbitzua, Koordinaziorako Zerbitzua (SOS DEIAK) eta Prestakuntza eta Zabalkuntza Zerbitzua. Oro har, larrialdiekin zerikusia duten egoera guztiei erantzuten die: arriskuak aurreikustea, taktika, bitarteko eta baliabideen planifikazioa, jardunbideak jakinaraztea, herritarrak eta kolektibo zehatzak prestatzea, deiak jasotzea, baliabideak koordinatzea, gorabeherak "in situ" konpontzea.

 

 

Ezagutzen al duzu Larrialditarako Zerbitzuekin elkar lan egiten duen norbait?

 

 

Zure herrian, auzoan edo hirian BABES ZIBILAREN laguntzaile onak izan liratekeen taldeak identifikatu, bere ezaugarri edo helburuen arabera. 

 

 

 

ERAKUNDE LAGUNTZAILEAK

 

 1.- Herriko Espeleologoen Elkartea

 

2.-

 

3.-

 

4.-

 

5.-

 

6.-

 

7.-

 

 

 

 

 

INFORMAZIOA

 

Larrialdiei Aurre egiteko Zuzendaritzak zenbait lankidetza hitzarmen sinatu ditu babes zibilari dagokionean:

 

  • Euskal Gurutze Gorria.
  • Euskal DYA Federakundea.
  • Euskal Mendizale Federakundea.
  • Salbabide eta Laguntzako Bizkaiko Federazioa.
  • Salbamendurako Txakurren Euskal Taldea.
  • Euskal Espeleologoen Elkartea.
  • Organización Nacional de Ciegos (ONCE).

 

 

Ek.5.6.c.

JAKIN EZAZU …

 

ESKU HARTZE ZERBITZUAREN eginkizuna  urteko egun guztietan gau eta egun etengabeko arreta eskaintzea da bere zeregina Herri Babesarekin zerikusia duten larrialdi-egoeretan: mendian eta urpean bilaketak eta erreskateak egitea, gai arriskutsuekin izandako istripuak, basoetako eta hirietako suteak, eta arrisku handiko gainerako egoera guztiak, bai katastrofeak zein zorigaitzekoak, esaterako uholdeak, erorketak, luperiak, e.a. Batez beste, zerbitzu honetako teknikariek urtean 2.000 gertaeratan hartzen dute parte.

 

 

Taldeka, ondorengo galderak erantzun eta gero klasean azalpena egin.

 

Ba al du Ertzaintzarekin zerikusirik honek? Nola hartzen du parte Ertzaintzak Babes Zibilaren eginkizunetan? Berriren bat gogora dezakezu?

 

 



[1] Fernando Savateren  “Política para Amador” liburuaren 53. orrialdetik ateratako testua. Ariel argitaletxea. Bartzelona 1992

[2] Fernando Savateren  “Política para Amador” liburuaren 54. orrialdetik ateratako testua. Ariel argitaletxea. Bartzelona 1992


© 2002 EDEX