4.HEZKUNTZA-PROGRAMARI DAGOKIONEZ, LEGEBILTZARRERAKO BISITAREN PRESTAKUNTZA AUKERAK[1]

 

Eusko Legebiltzarrerako bisita lantzen duen Unitate Didaktikoa, Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia Arloan dago, “Antolaketa soziopolitikoa” izenburuarekin. Arlo honetan errealitate soziala aztertzen da, hiru ikuspuntutatik: politika, soziologia eta psikologia, eta pentsaketa etiko bat sortzea da helburua, ez arlo espezifiko batena baizik eta arlo guztien gainetik dagoen dimentsioan. Jarrerazko edukietan dago, besteak beste, dimentsio hau.

 

Antolaketa Soziopolitikoa izenburuak bi eduki arlo ditu, “Lekua eta Botere Politikoa” eta “Gatazka eta Hiritar Partaidetza”.

 

Halaber, V. Izenburua: Antolaketa Kulturala, eta “Bizitza Morala eta pentsaketa etikoa” arloak, etaparen azken kurtsoan material garrantzitsu gisa antolatu daitekeelarik - eskolak hala erabakiz gero - zenbait argibide eskaintzen dituzte IV. Izenburuaren edukiak aztertu eta osatzeko. “Autoritatea eta legezkotasuna. Arauak: hauek betetzeko beharra eta legezko desobedientzia” bezalako edukiak “Eusko Legebiltzarra” izeneko Unitate Didaktikoaren barne daude.

 

 “Lekua eta Botere Politikoa” arloak azaltzen duena zera da: gaur egun antolaketa soziopolitiko ezberdinak daudela herri eta nazioen arabera, eta batzutan aurrez aurre ipintzen direla, barne eta kanpoan egoera eta interes ezberdinak direlako. Gizarte antolatu batek botere zati batzuk sortzen ditu lekua menperatzeko, harremanak eta arazoak barne, eta hori izango da aztergai.

 

Jarrerazko edukiei dagokionez, aipagarria da erakundeen balorazio kritikoak eta gatazka soziopolitikoen aurrean erantzukizuna eta solidaritatea.

 

Arlo honetan sartu behar diren edukiak honako hauek dira: ADOSTASUNA, GATAZKA, DEMOKRAZIA, TOLERANTZIA, PARTAIDETZA ETA KOOPERAZIOA.

 

Irakasle eta liburuen bidezko estrategi didaktikoek politikaren kontzeptu eta printzipio konplexuak argitzen laguntzen dute. Horrez gain, beste estrategiak erabil daitezke zenbait teknika didaktiko erabiliz, besteak beste:

 

·     Eusko Legebiltzarrerako bisitak, funtzionamendu eta problematika ezagutzeko.

·     Gaur egungo gatazka bat aztertu prentsaren bidez, egunkari ezberdinak erabiliz gertaeren ikuspegi ezberdinak aztertzeko.

·     Gertaera politikoei buruzko filma bat ikusi eta aztertu.

·     Eusko Legebiltzarraren eboluzioari buruzko lan monografikoan egin.

·     Erakunde baten funtzionamenduari buruzko simulazio-jolasak, antzezpenak edo “rol playing” jolasak egin.

 

Hurbil ditugun gertaera politikoen azterketak, printzipio eta sistema politiko konplexuagoak ulertzen lagunduko du.

 

Edukien azterketari dagokionez, lehenengo zikloan deskripzio bat besterik egin daiteke eta bigarrenean, berriz, azterketa sakon, ez-murrizgarri eta konplexuago bat.



[1] Oinarrizko Hezkuntza-Programaren Diseinua ikusi. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza. “Geografia, Historia eta Gizarte-Zientziak”. Ikerketa, Unibertsitate eta Hezkuntza saila. Eusko Jaurlaritza. Argitarapen Zerbitzu Nagusia. (1992). Orrialde 88 eta hurrengoak.


© 2002 EDEX