3. DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZAKO IKASKETA HELBURUEN ESKURAPENAREKIKO ESPERIENTZIAREN BITARTEZ ERREALITATEAREN EZAGUERAK DUEN GARRANTZIA[1]

 

Gizarteak garatutako tresna demokratikoak ikasleen eskura izan daitezen, zenbait ekintza egin behar dira demokrazia hitzaren esanahia ulertzeko eta demokrazia eraikitzerakoan sortzen diren oztopoak gainditzeko behar den trebetasuna garatzeko.

 

Power eta Poweren arabera (1992) partaidetza demokratikoan oinarritu behar da hezkuntza, geroko generazioek Demokrazia eraikitzearen aldeko konpromisoa har dezaten eta horrek eragiten dituen arazoak konpontzen ikas dezaten.

 

Komunitate demokratiko baten konpromisoa eta konfiantza talde primario batean bakarrik sor daitezke, Soziologiaren arabera, talde natural eta informal batean, harreman estuekin eta elkarrekin lan eginez; Bigarren taldeak, berriz, askoz handiagoak dira, eta harremanen egitura oso formala da, rol mugatuak baitira. Taldekideen artean balio, helburu eta jarrerari buruzko eztabaidak sortzen dira eta harremana bera ez da helburua, beste zerbait lortzeko bidea baizik.

 

Demokrazia hezkuntzaren helburua izan dadin, partaidetza demokratikoa garatzeko tresna izan behar du lehen, eta horretarako komeni da:

 

1) Ikasle guztiei komunitate demokratiko baten antolaketan parte hartzeko aukera ematea. Tutoretza ekintzak egokiak dira horretarako. Gela biltzarra, eskola-antolaketan eskumenak izan ditzaketen beste testuinguru demokratikoek ordezka dezakete: 1) ordezkari, ordezkariorde eta irakasle-tutorearen bidez; 2) helburu zehatzak lortzeko sortzen diren batzordeen koordinatzaileen bidez.

 

2) Boterea eta erantzukizuna banatzea. Horretarako, irakasle eta ikasleak parte hartzeko eta elkarrizketa, adostasuna eta botoaren bidez (bakoitzak boto bakar bat ezartzen duen printzipioaren arabera) erabaki demokratikoak hartzeko testuinguru aproposak garatu, mailak nahastu eta batzorde mistoak sortuz (esate baterako, ordezkari eta tutorez osaturiko batzordeak) edo lan bakoitzeko izen espezifikoa erabiliz (adibidez, ingurugiro batzordea, edo eskolaz kanpoko batzordea).

 

3) Komunitate, arau eta autoritate kontzeptu berri bat garatzea. Komunitate batean kide guztiek arauak sortzen laguntzen badute,  eta arau hauek komunitatearen ongizatea hobetzeko badira, arauak ez betetzea ez da desobeditzea bakarrik, baizik eta inkoherentzia handi bat ere (leialtasun eza), bakoitzaren buruarekin eta bakoitzak duen taldearekin.  Bestaldetik, partaidetza demokratikoa erabiliz, irakasleek eraginkortasun handiz  irakasten dituzte balioak, behartzeko boterearekin zerikusirik gutxiago izateaz gain, legezkotasun handiago baitute.

 

Elkar bizitzen ikasteko eskola esperientzia da tresnarik onena; eskola eta bertan finkatzen diren harremanen kalitatea hobetzen du; arau-husturak eragindako arazoak murrizten ditu; eta demokrazia eraikitzen laguntzeko behar den erantzukizuna eta ahalmen ezberdinak (kognitiboak, emozionalak eta portaerakoak) garatzen ditu.

 

Esperientzi hau sinbolikoa bihurtzen da gizarteko erakunde demokratikoekin  konparatzekoan, besteak beste Eusko Legebiltzarra eta prestakuntza ekintzetan aktibatzen den pentsaketa. 



[1] Mª José Diaz-Aguadoren “ Programas de educación para la tolerancia y prevención de la violencia en los jóvenes” liburuan oinarritua. Liburuki I Oinarri Psikopedagogikoak. Lan eta Gizarte Arazoetarako Ministerioa. Gazteri Institutua. Madrid.1996


© 2002 EDEX