Proposamen Didaktiko 6 : Gure Konklusioak

PROPOSAMEN DIDAKTIKO  6

GURE KONKLUSIOAK

Helburua:

Ikasleak ikasi eta pentsatu duenari buruz sintesi bat egitea, eta taldeka Eusko Legebiltzarrari buruzko Dossier bat prestatzea.

Aurreikusitako ekintzak:

1.-Ikasitakoa laburtu.

2.-Ordenatu.

3.-Txostena egin.

4.-Zabaldu.

 

DBH-ko lehen ziklorako ekintza aproposenak: Guztiak

DBH-ko bigarren ziklorako ekintza aproposenak: Guztiak

 

 

 

Ekintza 6.1: Ikasitakoa laburtu.

 

Taldeka, ikasleek prozesu osoan zehar ikasitakoari buruzko fitxak egin.

Fitxan jasoko dira: kontzeptuak, hitzak, baliozko informazioa, eztabaidak, etab.

 

Ekintza 6.2: Ordenatu

 

Informazio guztia bildu ondoren, ordenatzeko irizpideak ezarriko ditugu:

 

1.-Kontzeptu eta idei nagusiak.

2.-Datu eskuragarriak.

3.-Idei polemikoak.

4.-Hiritarrak eta Legebiltzarra. Eusko Legebiltzarraren balio eta funtzionamenduari buruzko jarrera ezberdinak.

5.-Eusko Legebiltzarraren antolakuntza eta egitura.

6.-Legeak onesteko berezko prozedurak.

7.- Arartekoarekin harremanetan jartzeko bideak.

8.-Hiritar guztiek izan behar duten informazio nagusia.

 

 

Ekintza 6.3: Txosten bat egin

 

Informazioa ordenatu ondoren, erabilgarria izan daitekeen informazioarekin txosten bat egingo dugu.

Fitxategi, liburuxka, koaderno edo beste edozein formatu izan dezake txostenak.

 

 

Ekintza 6.4: Zabaldu

 

·      Taldeak ikastetxeko gainerako ikasleei egin duguna nola jakinarazi pentsatuko du.

·      Erakusketa bat egin daiteke, bertan ideiak laburtzeko, lanak erakusteko eta informazioa eskaintzeko.

·      Edo panelen bidez Eusko Legebiltzarrari buruzko azalpen-eskemak, marrazkiak, argazkiak, mapak etab. egin.

·      Halaber, gaiari buruzko debate, zine-forum edo informazio saio bat egin daiteke.


© 2002 EDEX