Proposamen Didaktiko  5: Arartekoa

 

PROPOSAMEN DIDAKTIKO  5

ARARTEKOA

Helburua:

DBH-ko ikasleek  Arartekoa ezagutzea.

 

Aurreikusitako ekintzak:

1.  Zer da Arartekoa?

2.  Zer egiten du Arartekoak?

3.  Noiz jo Arartekora?

4.  Nola egin kexak?

 

DBH-ko lehen ziklorako ekintza aproposenak: Guztiak

DBH-ko bigarren ziklorako ekintza aproposenak: Guztiak

 

Ekintza 5.1: Zer da Arartekoa?

 

Eusko Legebiltzarrak bi organo laguntzaile ditu, bakoitza independente delarik:

 

Arartekoa, oinarrizko eskubide eta askatasunak babesten dituen Legebiltzar Ordezkaria da.

 

Herri Kontuen Euskal Epaitegia. Euskal sektore publikoaren ekonomia-finantza eta kontularitzako ekintzen organo fiskaltzaile gorena da.

 

ARARTEKO” HITZAK BITARTEKARI ESAN NAHI DU.

 

 

BITARTEKARIA, besteak ados jartzen laguntzen dituen pertsona da.

 

Ikasleek eguneroko bizitzan zein unetan behar dugun bitartekari bat pentsa dezaten proposatuko diegu (Ek. 5.1.a).

 

Denon artean erantzunak aztertu eta ondoren Arartekoren lana deskribatzen da.

 

Eusko Legebiltzarraren Arartekoari buruzko 3/1985 Legeak, otsailaren 27koak sortu eta arautu zuen erakundea.

 

Lege honen lehen artikuluaren arabera, “Legebiltzarrak Konstituzioaren I Idazpuruak dakartzan eskubideak Legeak dionez bermatuz aldeztu, eta Autonomia-Estatutuaren 9garren Atalak dakartzan demokraziazko oinarri-irizpide orokorrak bete daitezenaz arduratzeko jarritako goi-karguduna da ARARTEKOA”.

 

Aipatutako testuak ikusita, ikasleek Euskal Administrazioen nagusikeria izan litekeena identifikatuko dute, hiritarren eskubideei dagokionez. (Ek.5.1.b.)

 

Ekintza 5.2: Zer egiten du Arartekoak.

 

Irakasleentzako informazioa.

 

Lehen bezala, ikasleen gertuko esperientzia erabiliko dugu. Kasu honetan, “Ikasleen Defendatzailea” asmatu egingo dugu. (Ek.5.2.).

 

Debatean sortzen diren ideiak eta legegintza informazioak eskainitakoaz gain, komeni da esatea Arartekoak ez duela bakarrik lan egiten demanda bat jaso ondoren, baizik eta beste jarduerak dituela, besteak beste:

 

a) Ofiziozko Jarduerak.

 

Edozein Administrazioaren nagusitasunak hiritar baten eskubideak hautsi dituela jakinezi gero (esate baterako, egunkari batean Zuzendariari idatzitako gutun baten bidez).

 

b) Legebiltzarrerako txosten monografikoak.

 

Kolektibo baztertuei buruzko txosten bereziak egiten ditu Legebiltzarrentzat, besteak beste:

                                                 

·      Leotzak. Ertzaintza eta udal atxiloketa zentroak. 1991.

·      Psikiatrikoak. Gaixoen egoera ospitale psikiatrikoetan. 1992

·      Zahar Egoitzak Euskal Autonomi Elkartean, (1882-1993) 1994

·      Zaharrentzako laguntza Euskal Autonomi Elkartean (1994-1995) 1996

·      Euskal Herriko kartzelen egoera. 1995

·      Babesa behar duten haur eta nerabeekiko arreta. (1997)

 

 

Ekintza 5.3: Noiz jo Arartekora?

 

Arartekora noiz jo aztertzea proposatzen da ekintza honen, aurrez sortu dugun “Ikasleen Defendatzailea” erabiliz (Ek.5.3.).

Jaso dugun informazioaren bidez, Arartekora noiz jo edo noiz ez jo esplikatuko dugu.

“Ikasleen Defendatzailea” ideiarekin jarrai dezakegu. Noiz jo Defendatzaile honengana?

 

 

Noiz jo ARARTEKORA?

 

·        Administrazio batekin edo haren menpeko zerbitzu publiko batekin arazoren bat duzunean.

·        Zerikusirik duen administrazioaren aurrean erreklamatu ondoren, erantzunik edo konponbiderik lortu ez duzunean.

·        Momentu horretatik hasita, urtebeteko epearen barruan.

 

Noiz ez jo ARARTEKORA?

 

·      Pertsona partikularren arteko auzia denean.

·      Gaia auzitara eraman denean

 

Ekintza 5.4: Nola egin kexak?

 

Arartekori kexak aurkezten ikasiko dute ikasleek. Ekintza erabilgarri bat da, noizbait beharrezkoa izanez gero.

 

Zer kexa mota egin daitezkeen aztertu ondoren aurkeztuko dugu ekintza..

 

Zenbait bide daude kexak egiteko: idazki baten bidez, edo Arartekoren Bulegora joanez. Hobe da idazki baten bidez egitea, informazio guztia eskainiz, Arartekoak defentsan eta bitartekotzan lan egin dezan.

 

Horregatik, bi bide hauek lantzeko eskatuko diegu ikasleei:

 

Kexa azaltzen duen idaztia emanez.

 

Erakunde publiko baten kontra egin nahi dugu kexa kasu honetan.

 

Honako galderak planteatuko ditugu:

 

·      Nola egin idaztia?

·      Konponbide bat aurkitu eta, taldeka, idazti eredu ezberdinak egin.

·      Onena aukeratu. Espresio, laburrera, informazio eta argibideak kontuan hartu beharko dira idazki onena aukeratzeko.

 

Norbera Arartekoaren bulegora joanez.

 

Arartekoaren harrera zuzeneko bulegoan kexa egiten lagunduko digutela esplikatu ikasleei.

 

Egoera bat imajinatuko dugu. Honako egoera hauek antzeztuko dira kasu honetan:

 

·      Ikasle bat kexa egingo duen hiritarra izango da.

·      Beste batek ARARTEKOREN bulegoan lan egiten duena izango da.

·      Kexa aurkeztea da arrazoia.

·      Egoera eta prozedura antzeztu, eta aztertu.

 

Kexak egiteari buruzko beharrezko informazio laburra eskainiko diegu ikasleei. (Ek.5.4).


© 2002 EDEX