Proposamen Didaktiko  4:_ http://parlamento.euskadi.net/

PROPOSAMEN DIDAKTIKO  4

http://parlamento.euskadi.net/

Helburua:

Internet informazio orokorra bilatzeko tresna gisa erabiltzea, hain zuzen ere Eusko Legebiltzarrari buruzko informazioa jasotzeko.

Aurreikusitako ekintzak:

1.  Eusko Legebiltzarraren web orrialdean sartu.

2.  Zer da eta zeinek osatzen duen Eusko Legebiltzarra.

3.  Egoitza bisitatu.

4.  Antolaketa eta Funtzionamendua.

5.  Legebiltzarreko kide eta organoak

6.  Zertan ari dira gaur egun?.

 

DBH-ko lehen ziklorako ekintza aproposenak: Guztiak

DBH-ko bigarren ziklorako ekintza aproposenak: Guztiak

 

Ekintza 4.1: Eusko Legebiltzarraren web orrialdean sartu

 

Irakasleentzako informazioa.

 

Eusko Legebiltzarraren web orrialdean interes handiko informazioa eskaintzen da. Eraikuntzaren elementu fisiko eta arkitektonikoetatik, legegintzaldi ezberdinetan Legebiltzarrak egin duena azaltzen duten datu-baseetara.

 

Bi dira sarbideak: Eusko Jaurlaritzaren web orrialdetik, edo Eusko Legebiltzarraren helbidetik zuzenean.

 

·      Eusko Jaurlaritzaren web orrialdetik sartuz gero: http://euskadi.net

 

·      Eusko Legebiltzarraren Web orrialdera zuzenean sartu nahi izanez gero:  http://parlamento.euskadi.net.

 

Irakasleari eskaintzen zaion informazio honen helburua zera da: Eusko Legebiltzarraren web orrialdeko konexioa nola erabili erabakitzea.

 

Zenbait proposamen egiten dira:

 

a) Ikastetxeak interneten sartzeko konexio librea du.

Informazio iturri iraunkorra izango da.

Proposamen Didaktikoetan egin diren galdera guztiek web orrialdean dute erantzuna. Informatika tresna erabiliz gain, kontzeptu eta prozedura edukiak garatzen ere ikasiko dute. Horrez gain, komunikazio mundua ezagutzeko aukera izango dute.

Kasu honetan, Legebiltzarra aztertuko da web orrialdearen bidez, eta proposamen didaktikoa gida gisa erabiliko da.

 

b) Ikastetxean ikasleek denbora eta gune fisiko mugatua dute interneten sartzeko.

 

Kasu honetan, irakasleak aurrez web orrialdea bisitatzea komeni da, eskaintzen zaion gida erabiliz.

Elementu “interesgarriak” detektatu ondoren, taldeka bisitatuko dute orrialdea, ahal den denbora eta lekuaren arabera. Lortu behar duten informazioaren zati bat izan behar dute aurrez ikasleek, eta horretarako gida erabil dezakete.

 

c) Ikastetxean ez dago interneten sartzeko aukerarik, baina gerturik dagoen ekipamendu soziokultural batean badago.

Bi aukera osagarriak ditugu orduan.

Alde batetik, zerbitzuko arduradunekin harremanetan jarri gelako bisita antolatzeko. Horretarako aurrez aipatutako proposamenak egin daitezke.

Bestetik, gidaren arabera lanak banatu eta interneten banaka sartu, ondoren taldeari informazioa pasatuz.

 

d) Ikastetxean ez dago interneten sartzeko aukerarik, baino zenbait ikasle etxetik sar daitezke interneten.

 

Etxetik egin dezaketen ikasleei proposatzen zaie zenbait lagunekin talde txikiak osatzea informazio zehatz bat jasotzeko.

 

Orain ba, web orrialdean oinarrituriko lana egin daiteke.

 

Bisitariak ikusten duen lehenengo gauza zera da:

 

·      Legebiltzarraren irudia.

·      Presidentearen agurra.

 

Orrialde berberean “botoi” bat dago, aurrera jarraitzeko. Hura sakatuz, Aurkibidea agertzen da.

 

Aurkibidean Legebiltzarra hobe ezagutzeko zenbait lotura daude:

 

AURKIBIDEA

·       Aurkezpena.

·       Egoitza bisitatu.

·       Antolaketa eta funtzionamendua.

·       Legebiltzarreko kide eta organoak.

·       Legebiltzar Talde eta Alderdi Politikoak.

·       Bidean diren ekimenak.

·       Agenda Parlamentarioa.

·       Egungoa.

·       Helbideak.

·       Datu-baseak.

·       Euskal Herriko Autonomi Estatutua.

 

 

Ekintza 4.2: Zer da eta zeinek osatzen du Eusko Legebiltzarra.

 

Orrialde honetan Legebiltzarra zer den eta gaur egun zeinek osatzen duten esplikatzen da. Legebiltzar Taldeak eta Alderdi Politikoak, aulki kopurua eta banaketa.

 

Informazio interesgarri honen bidez, Legebiltzarra telebistan ikusterakoan bakoitzaren kokapena ezagutu daiteke.

 

Ekintza 4.3 : Egoitza bisitatu.

 

Azalpen eta argazkiren bidez, bisitariak bisita “birtuala” egin dezake.

·      Bilkura Aretoa.

·      Irudia.

·      Batzordeak.

·      Bigarren solairua.

·      Prentsa aretoa.

·      Liburutegia.

 

Bisita “birtual” horren bidez egiazko bisita presta daiteke.

 

Ekintza 4.4: Antolaketa eta Funtzionamendua.

 

Eusko Legebiltzarraren antolaketa eta funtzionamenduari buruzko azalpen argi eta erraz bat.

 

Ondorengo atal hauei buruzko informazioa jaso daiteke.

 

·       Legebiltzarkideak.

·       Legebiltzar Taldeak.

·       Legebiltzarraren organoak.

·       Lehendakaritza.

·       Mahaia.

·       Bozeramaleen Batzordea.

·       Batzordeak.

·       Diputazio Iraunkorrak.

·       Osoko Bilkura.

·       Organo laguntzaileak: Ararteko eta Kontuen Epaitegia.

·       Legegintza funtzioa.

·       Jaurlaritzaren kontrola eta sustapena.

·       Sustapen funtzioa.

·       Kontrol funtzioa.

·       Bestelako funtzioak.

 

 

Ekintza 4.5: Legebiltzarkideak eta organoak.

 

Orrialde honetan Legebiltzarkideen izen eta abizen azaltzen dira, eta Legebiltzarrean beste karguak dituztenak.

 

Zeintzuk dira Legebiltzar Taldeak? Nola dute izena? Eta hauek osatzen duten alderdi politikoak?

 

Ekintza 4.6: Zertan ari dira Eusko Legebiltzarrean gaur egun?

 

Bidean diren ekimenak, Egutegia, Egungoa... ataletan, orain egiten ari diren lanei buruzko jaso daiteke.

 

 

Datu baseetan zenbait informazio jaso daiteke ere bai, besteak beste Legebiltzar Ekimenak, Batzordeak, Osoko Bilkurak etab.


© 2002 EDEX