Proposamen Didaktiko  3: Legebiltzarra

PROPOSAMEN DIDAKTIKO  3

LEGEBILTZARRA

Helburua:

Eusko Legebiltzarraren Funtzioak, Antolaketa eta Osaera ezagutu

Aurreikusitako ekintzak:

1.  Eusko Legebiltzarraren eginkizunak eta ezaugarriak.

2.  Legebiltzarkideak.

3.  Legebiltzarkideen ukiezintasuna.

4.  Funtzio legegilea.

5.  Legebiltzar eztabaida.

6.  Gobernuaren kontrola.

7.  Legebiltzar organoak.

8.  Bisitan egiteko galderak.

9.- Gure Autonomi Elkarteko beste legebiltzar erakundeak

 

DBH-ko lehen ziklorako ekintza aproposenak: Ekintza 1, 2, 5 eta 8.

DBH-ko bigarren ziklorako ekintza aproposenak: Ekintza 3, 4, 5, 6, 7 eta 8.

 

 

 

 

Ekintza 3.1: Eusko Legebiltzarraren funtzioak eta ezaugarriak.

 

Irakasleentzako informazioa.

 

Proposamen didaktiko honek Eusko Legebiltzarrerako bisita prestatuko du, eginkizunak, funtzionamendua eta ezaugarriak ezagutzeko.

 

Euskal Herriko antolaketa instituzionalaren erakunde nagusi hau ezagutzeko, ikasleek Euskal Herriko Autonomi Estatutuko zenbait artikulu irakurriko dituzte. (Ek.6.1.)

 

Ekintza 3.2: Legebiltzarkideak.

 

Irakasleentzako informazioa.

 

Eusko Legebiltzarra 75 legebiltzar kidek osatzen dute. Legebiltzarraren osaketa parekidea da, hiru Lurralde Historikoetako (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa) bakoitzak ordezkari-kopuru bera duela. Hautaketa Lurralde Historiko bakoitzean egiten da ordezkaritza proportzionalaren irizpideen arabera. Lau urteko “legegintzaldirako” aukeratzen dira.

 

Irakasleak azken hauteskundeei buruzko informazioa eskainiko du. Eusko Jaurlaritzaren web orrialdean aurki daiteke (http://www.euskadi.net). Prentsako urtekarietan eta egunkarietan ere.

 

Ikasleek aulkiak banatuko dituzte, zer alderdikoa diren ikusi eta Eusko Legebiltzarraren Bilkura Aretoan kokatu proportzionalki.

 

 

Ekintza 3.3: Legebiltzarkideen ukiezintasuna.

 

Euskal Herriko Autonomi Estatutuko 26.6. artikulua irakurri ondoren, ikasleek Legebiltzarkideen ukiezintasuna, eskubide eta betekizunei buruzko zenbait galdera erantzungo dituzte (Ek.3.3.).

 

 

Ekintza 3.4: Legegintza funtzioa.

 

Legegintza jardunbidea ezagutzea da helburu. Prozedura zaila denez, talde-gela edo ikastetxeko OOG aipatuko dugu aurrez, beste zenbait ekintzatan egin dugun bezala.

 

Halaber, edozein organizazio edo gazteen elkartea jarri dezakegu adibide gisa, edo eta gelan arauak ezartzeko prozedura aipatu, besteak beste. 

 

 

Ondorengo galderak egingo ditugu, ikasleen iritzia eta lehen aipatutako erakundeen funtzionamenduari buruz dakitena jasotzeko.

 

 Zein edo zeinek egin dezakete arau proposamenak, ekimenak, etab?

 

Zer da ekimen edo arauei buruzko debatea? Nola egiten da?

 

Nola onesten dira ekimen eta arauak?

 

Non agertzen dira onestutako ekimen eta arauak?

 

 

 

Ondoren, Eusko Legebiltzarrak Legeak onesteko duen jardunbidea aztertuko dugu.

 

Euskal Herriko Autonomi Estatutuko 27. artikuluaren 4. puntua irakurri ondoren, ikasle bakoitzak lehen galdera erantzungo du, hau da, zeinek aurkez ditzake ekimenak, arau proposamenak.

 

“Herri ekimena” zer den argitzea eta zenbait adibide jartzea komeni da.

 

 

 

 

 

 

 

 

Ekintza 3.5: Legebiltzar eztabaida

 

Irakasleentzako informazioa

 

Klasean debate bat eginez, Legebiltzarrean egiten diren eztabaidak ezagutuko dituzte. Legebiltzarrak hizkuntz berezia du, gaur egun testuak eztabaidatzen duen edozein erakundeetan erabiltzen bada ere. Hizkuntza espresio berezi hauek ezagutuko dituzte ere ikasleek.

 

(Ek.3.5.a) amaitu ondoren, taldeka iritziak trukatu, klaseko debateen funtzionamenduari dagokionez. Gero eskainitako informazioa aztertu eta Glosategian hitzen esanahia aurkitu.

 

Hobe ulertzeko, edo debatea laburtzeko, arbelean ondorengo eskema egin daiteke. Gardenki edo horma-irudi batean ere egin daiteke eskema.

 

 

 

EUSKO LEGEBILTZARRAREN JARDUNBIDEA

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 


3.5.b. ekintzan Eusko Legebiltzarrerako bisitan egiteko galdera proposamenak aurkezten hasiko dira.

”Planeatutako” ideiak azal daitezke. Bisitan egingo diren galderak apuntatu egiten dira eta ondoren gaiaren arabera antolatzen dira, Galdera bakoitza zeinek egingo duen antola daiteke ere.

 

 

 

Ekintza 3.6: Jaurlaritzaren kontrola.

 

Irakasleentzako informazioa.

 

Eusko Legebiltzarrak duen betekizunetariko bat, Jaurlaritza kontrolatzea da. Ekintza honen bidez Legebiltzar batek Gobernua nola kontrola dezaken ikusiko dugu.

 

Taldeka, kontrola nola egiten den pentsatu eta diseinatu.

 

Denon artean aztertu ondoren, Jaurlaritza kontrolatzeko modu zehatzen sailkapenean kokatu. (Ek. 3.6)

 

Hala ere, Jaurlaritzaren aurrekontua kontrolatzeko erakunde nagusi baten presentzia azpimarratuko dugu: HERRI KONTUEN EUSKAL EPAITEGIA.

 

Diru publikoa nola kontrolatzen den galdetu ondoren, gaiari buruz hitz egiten hasiko gara. Normalean aurrekontua nola onesten den izango da galdera, baina aprobazioa bezain garrantzitsua, aurrekontuaren betearaztea kontrolatzea da, hau da, irregulartasunak detektatu, diruari zentzuzko erabilera emateko. Aipatutako epaitegiaren betekizuna da hau.

 

Irakasleentzako informazioa eskaintzen da, Eusko Jaurlaritza ez ezik beste Administrazio Publiko guztiak kontrolatzen dituen legebiltzar erakunde honi buruz azalpen bat egiteko.

 

Eusko Legebiltzarraren Legeak sortu zuen Herri-Kontuen Euskal Epaitegia 1988ko otsailaren 5ean 988an. Euskadiko Autonomi Elkarteko sektore publikoaren ekonomi eta finantza kudeaketaz arduratuz gain, fondo publikoak jasotzen dituzten lagun, entitate eta elkarteak fiskalizatzen duen organoa da. 

 

Eusko Jaurlaritza ordezkatuz, autonomi osoa du eta diru publikoaren efikazia, erregulartasuna eta legalitatea argi azaldu behar du. 

 

HKEE-ko zazpi kideak Eusko Legebiltzarraren Osoko Bilkuran aukeratzen dira, sei urtetarako. Lehen legegintzaldia 1995eko martxoan amaitu zen, eta orduan erakundea berritu egin genuen, kide berriekin, 2001. urte arte. Hala ere, Lehendakari eta Lehendakariordea 1998an berrituko dira. 

 

Epaitegiak honako kargu hauek ditu barne: Lehendakaritza, Lehendakaritzaordea, Osoko Bilkura eta Idazkaritza Nagusia. Hala ere, sei arlo ditu barruan, fiskalizazio txostenak egiteko. Lehendakaria ezik, HKEE-ko sei kontseilariak horretaz arduratzen dira.

 

Auditore buru, auditore taldea, zerbitzu teknikoa eta administrazio zerbitzuak ere fiskalizazio lanetan hartzen dute parte.

 

Epaitegiak kontrolatzen duen sektore publikoa zera da: Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundiak, Herriz gaindiko Erakundeak, Udalak, eta Euskal Herriko Unibertsitatea – EHU, eta hauen menpe dauden erakunde independente eta entitate publikoak.

 

Fiskalizazio txostenak kaleratzea du helburu erakundeak. Euskal sektore publikoaren lehen auditoretza 1987ko urtealdian egin zen. 1990etik 1997ra, HKEE-k 130 txosten inguru onestu eta zabaldu egin ditu.

 

Eboluzio positibo horren arrazoi bat zera da: fiskalizatu izan direnek onartu eta elkar lan egin dute. Halaber,  kontrol organoa finkatu egin da, Hau guztia, autonomia, independentzia, objektibotasun eta profesionaltasun giro batean.

 

Fiskalizazio txostenek erakundeen kontabilitate-egoera aztertzen dute, aurrekontuaren garapena eta betetze kontrolatuz gain.  Halaber, indarrean dagoen araudia betetzen dutela kontrolatzen da, fondo publikoen kudeaketa eta gastu publikoaren arrazionaltasunari dagokionez.

 


Testuinguru honetan, txostenek irregulartasun eta aspektu positiboak aipatu eta kudeaketa hobetzeko neurri zuzentzaile hartzen dituzte. Gomendio hauen helburua gastu eta diru-sarrerak arrazionalizatzea da, ekonomi, efikazia eta eraginkortasun irizpideren arabera.

 

Epaitegia organo independente eta publikoa denez, fondo publikoen auditoretzak kalitate handikoa eta argia izan behar du, erraz ulertzeko. Helburua argi dago: Euskal Administrazio Publikoak kudeaketa eta funtzionamendu hobe bat izan dezan, hau da, eraginkorragoa izatea.

 

HKEE-ko txostenak publikoak dira, eta hiritar eta erakundeek txosten edukiak azter ditzake.

                                                                            

 

 

Ekintza 3.7: Legebiltzarraren organoak.

 

Beste ekintzetan bezala, ikastetxeko gobernua aztertzeko aukera eskaintzen zaie ikasleei.

 

Gela Biltzarra, Gelako Ordezkarien Biltzarra etab.. jarri daiteke adibide gisa.  Edozein ordezkaritzak ondo funtzionatzeko, antolaketa egitura behar da.

 

Ikastetxeko ordezkariak aztertzea proposatzen da ekintza honetan. (Ek.3.7.)

 

Eskaintzen dugun informazioarekin, irakasleek konparaketa egiten eta Eusko Legebiltzarraren organoak ulertzen lagunduko die ikasleei.

 

 

Funtzionamendu konplexua denez, honako organo hauek ditu Eusko Legebiltzarrak:

 

Lehendakaritza

Legebiltzarraren Lehendakariak Legebiltzarraren ordezkaritza du beste organoekiko harremanetan, eztabaidak eratzen eta zuzentzen ditu, Araudia betearaziz. Zigortzeko eta Erakundearen barne-jaurbideko ahalmenak ere baditu.

Mahaia

Legebiltzarraren organo nagusia. Legegintzaldiaren hasieran Osoko bilkurak hautatzen du eta lehendakariak, bi lehendakariordek eta bi idazkarik osatzen dute. Organo honek erakunde-izaerako egitekoak burutzen ditu, hona nola, tramitatzen diren dokumentuak kalifikatu eta onartu, eta Legebiltzarreko barne-administrazioaren zuzendaritza egin

Bozeramaleen Batzordea

Legebiltzar-talde ezberdinetako Bozeramaleek osatzen dute, eta organo hau izaeraz, Mahaiaren alderantziz, era zuzenagoan alderdi-aldekoa da, bertan indar politikoen jarrerak adierazten baitira legebiltzarreko lan eta eztabaidak prestatzeari buruzkoan.

Batzordeak

laneko taldeak dira, eta horiei banatzen zaizkie Osoko Bilkuran zuzenean aztertzen ez diren eta -Legebiltzarrak aztertzen dituen gaien ezberdintasunaren handia dela eta-, heltzen zaizkien gaien arabera, beraiez aztertzea komenigarri egiten duten gaien tramitazioa. Batzordeak talde guztietako ordezkariez osatuak daude, bakoitzaren kopuru-aldetikako garrantziaren heinean. Aldi berean, Batzordeek ponentziak -gai jakin bat aztertzeko talde txikiagoak- sor ditzakete.

Diputazio Iraunkorra

Legebiltzarra ohizko bilkuraldietatik (irailetik abendura eta otsailetik ekainera) kanpo aurkitzen eta presazko gaiei heldu behar zaienean aritzen da, Legebiltzarraren jarraitasuna honela segurtatuz. Kasu hauetan, Presako Legegintza, Araudi eta Gobernurako Batzordea da Diputazio Iraunkor gisa aritzen dena.

Osoko Bilkura

Legebiltzarraren organo garrantzitsuena. Legebiltzarreko kide guztiek osatzen dute, eta garrantzirik handieneko gaiei buruzko eztabaidak egin eta erabakiak hartzen ditu. Horko bilkuretara (berak lehendakariaren esanetara egiten dira) Jaurlaritza eta Legebiltzarrak berak hautatutako Senatariak joan daitezke.

 

 

Ekintza 3.8: Bisitan egiteko galderak.

 

Legebiltzarrari buruzko azterketa osoa egin ondoren, bisita egin dezakegu. Lana bi zatitan banatu dezakegu, bisita aurretik eta bisita ostean, interes handiko dokumentua egiteko.

 

Aurreko ekintzetan sortu diren galderez gain, baliteke beste batzuk agertzea, eta kontuan hartu behar dira bisitan, zalantzak argitzeko denbora barruan azaltzeko. (Ek.3.8.)

 

 

Ek.3.9. Beste legebiltzar erakundeak.

 

Irakasleentzako informazioa.

 

Ikasleei jakinarazi behar zaie Autonomi Estatutuko IV: Kapituluak Lurralde Historikoen Erakundeei buruz hitz egiten duela.

37.1. artikulua –Lurralde Historikoen organoak bakoitzaren erregimen juridiko pribatuaren menpe izango dira.

...

 

5.-Lurralde Historikoen ordezkariak aukeratzeko, sufragio unibertsala, libre, zuzena, sekretua eta proportzionala antolatuko da. Lurralde bakoitzeko zona guztiak ordezkatzeko, barruti egokiak izango dira,lurralde historikoen zona guztiek ordezkari izateko.

 

Lurralde Historiko bakoitzeko Batzar Nagusiei buruzko informazioa jasotzea komeni da. Informazio zerbitzuetan liburuxkak eskaintzen dira.

 

Organo honen existentzia azpimarratu behar da. Kide kopurua, eginkizunak eta funtzionamendua.

 

Udala sostengatzen duten Udalbatzei buruzko informazioa ere jasotzea komeni da. Bakoitza bere udaletxera joatea eta udalbatzaren osaketa, kide kopurua, funtzioak eta gobernu organoei buruz informatzea proposatuko diegu ikasleei.

 

Ikasleei jakinarazi, demokraziaren zehaztasun ezberdinak diren bi erakunde parlamentario direla.


© 2002 EDEX