Proposamen Didaktiko  2: Ordezkariak Aukeratu

PROPOSAMEN DIDAKTIKO  2

ORDEZKARIAK AUKERATU

Helburua:

Eskola ordezkariak aukeratuz, euskal gizartea aztertzeko ikuspegia zabaldu eta Eusko Legebiltzarrerako ordezkarien hautaketaz pentsatu.

Aurreikusitako ekintzak:

1.Nire ordezkariak Ordezkaritza Organo Gorenean (OOG).

2. Inkesta bat.

3. Testu bat.

4. Alderdi politikoak demokrazian.

5. Hauteskundeak.

6. Talde banaketa.

7. Emakumeak Legebiltzarrean.

 

DBH-ko lehen ziklorako ekintza aproposenak: Ekintza 1, 2 eta 3.

DBH-ko bigarren ziklorako ekintza aproposenak: Ekintza 4 eta 5.

 

Ekintza 2.1: Ordezkaritza Organo Gorenaren ordezkariak

 

Ekintza honetan dugun oinarria eskola esperientzia da. Ikasle eta beste estamentuek ikastetxeko “gobernuan” hartzen dute parte. Ordezkaritza Organo GorenakHezkuntza Komunitatearen kide guztiak ordezkatzen ditu eta komunitate hura kontrolatu egiten du. Arau eta araudiak aprobatzen ditu, Ikastetxearen Hezkuntza Proiektuaren (IHP)arabera.

 

Organo honek Eskola Kontseilua du izena ere, eta bertan ikasleek dute ordezkaritza. Hala ere, sarritan ez dute eskubide hau ondo ezagutzen.

 

Ekintza 2.an proposatzen diren galderak erantzutea proposatzen diegu ikasleei. (Ek.2.1.).

 

Ikasle guztien artean iritziak eman eta konklusioak atera ondoren, Debate bat egin.

 

Debate:

 

Eztabaidarako proposatzen den gaia hau da:

 

Zure institutuan edo ikastetxean ordezkariak aukeratuko balira, klaseen antolaketari buruzko erabakiak hartzeko, zeinek emango luke botoa? Zer nolako arauak jarriko zenituzke hautaketarako? Zer gaiari buruz eztabaidatu edo botatuko lukete?

 

 

Talde txikietan prestatzen da eztabaida, iritzi ezberdinak aztertuz. Ikasleak argudio mordo izatea da helburu, jarrerak defendatzeko. Akordio batera iritsi beharko dute.

 

Ekintza 2.2: Inkesta bat

 

Eztabaidaren emaitza konparatzeko asmoz, ikasleei inkesta bat egitea proposatzen diegu. Horretarako DBH-ko ikasle talde bat aukeratu eta galderak egin beharko dizkiete. (Ek.2.2.)

 

Inkestari taldeek bi egunez jasoko dute informazioa. Ondoren taulatu egingo da, eta datu guztiak bildu. Txostena klasean aurkeztuko dute.

 

Txostena egin ostean, iradokizunak jasoko dira, Eskola Kontseilu edo OOGko ikasle ordezkaritza hobetzeko asmoz.

 

Ekintza 2.3: “Hiritarrei” buruzko testu bat

 

Honekin batera erantsitako testua banatzen da, eta ondorengo galderarekin hasi gaitezke: 

 

Zer iritzia dute idazleek “hiritarrei” eta “gizatasunari” buruz?. Zer antzekotasun eta ezberdintasun daude bien artean?

 

Ekintza 2.4.: Alderdi politikoak

 

Alderdi Politikoen errealitatera hurbiltzea da helburu. Ikasleen iritzia eta bizitza politikoa alderdien proposamenetan oinarritzearen abantaila eta oztopoak aztertu.

 

Politikak gizartea antolatzen badu, alderdi politikoak herrialde-antolaketari buruzko iritzi berbera duten lagunek osaturiko taldeak dira, eta gobernua bere gain hartzen saiatzen dira, iritzi hura praktikan jartzeko. Hau da: “Ideologi zehatz bat duen elkarte politiko bat, herrialde baten Gobernuan edo politikan parte hartu nahi duelarik”

 

Alderdi politikoak erregimen demokratiko batean daude. Demokraziaren sorrera gogoraztea komeni da. Hau da, “demokrazia” hitzak “herriaren gobernua” adierazi nahi duela. Debate eta hauteskunde bezalako ohitura demokratikoak duela 2.500 urte sortu zirela Atenasen. Bertan, aldizkako batzar nagusi bat egiten zen eta gizonezko guztiek hitz egin eta botoa ematen zuten askatasun osoz. “Bostehunen Kontseilua” hiriko kudeaketaz arduratzen zen. Hautaketaren bidez aukeratzen zuten Kontseilu hura. Emakume eta morroiek ez zuten botoa emateko eskubiderik.

 

Ordutik gaur egun arte asko aurreratu egin du Historiak. Munduko toki gehienetan ez da esklabotza existitzen,  eta mendebaldeko gizartean emakumeek botoa emateko eta hautagaia izateko gizonek duten eskubide berbera dute. Hala ere, aurrera jo egin behar da mundu osoko gizarteetan egoera hau normalizatzeko.

 

Ekintza honen lehen zatian gazteen iritzia jasoko da “Akordio-Desakordio” eta ondoren “Uste dugu hala dela - Hala izan beharko zela uste dugu” ariketen bidez.

 

Ikasleen iritziak azaltzen dira esaldi multzo baten bidez. Gero, taldeka, ados jarri eta esaldi bat aukeratzen da. Ondoren talde-gelaren debatea egin eta esaldi egokiena aukeratzen da. (Ek.2.4.a/ Ek.2.4.b)

 

Eztabaida ostean, ikasleek herriko alderdi politikoen azterketa txiki bat egitea proposatzen da. Izenak, siglak, helburuak, Udalbatzan, Batzar Nagusian eta Eusko Biltzarrean duten ordezkariak, eta zer jarduerak egiten dituzten. Galdera goriak ere sar daitezke, aurreko ariketan azaltzen diren antzekoak. (Ek.2.4.c.)

 

Herriko alderdi politikoei inkesta bat egingo diete, taldeka. Egoitza eta harremanetarako pertsonari buruzko informazioa jaso, eta inkesta egingo dute.

 

Horma-irudien bidez aztertu dezakete guztien emaitzak, eta ondoren datuen konparazio-taula bat egin.

 

Amaitzeko, Fernando Savaterren “Política para Amador” liburutik ateratako testu bat aztertu eta eztabaidatuko da, ekintza honetan azpimarratutakoa ikusi ahal izateko. (Ek. 2.4.d.)

 

Ekintza 2.5.: Hauteskundeak

 

Irakasleentzako informazioa

 

Gure ikasle nerabeei zenbait urte falta zaizkie botoa eman ahal izateko, eta “zertarako dira hauteskundeak?” galdetzen dute maiz.

 

Hauteskunde prozedura ezagutuko dute ekintza honen bidez. Lehendabizi, ikasleekin elkarrizketa bat izango dugu, honako galdera honekin, besteak beste:

Duela gutxi hauteskundeak zirela eta, “Nork daki zertarako ziren, zer erakunderako aukeratzen ziren ordezkariak?”

 

Eta zertarako dira hauteskundeak? galderari buruzko erantzunak jaso.

 

Pentsaketa une bat eskaini eta ondoren arbelean idatziko du ikasle bakoitzak bere “Zertarako” galderaren erantzuna.

 

Orduan galdera bat egiten da, eztabaidatzeko:

 

Zergatik dira garrantzitsuak hauteskundeak demokrazian?

 

Eztabaida egin ondoren, eta Hauteskunde eta demokraziaren arteko harremana azaldu ostean, ikasleek Diagrama bat egingo dute, hauteskundeen fase guztiak azaltzeko.

 

Horretarako zenbait txartel prestatuko ditugu, eta hauteskundeei buruzko galdera nagusiak eta hauekin zerikusirik duenaren arabera antolatuko ditugu.(Ek.2.5.)

 

Txartelen bidez hauteskunde prozedura osatzen dugu.

 

Txarteletan ager daitezkeen galdera edo topikoak:

 

 

Topiko edo galderak

Zerikusirik duten galderak

DEIALDIA

Nork egiten du deialdia?.

Zer dokumenturen bidez egiten da deialdia?.

Legebiltzarra sakabanatu behar da aurrez?.

....

HAUTESKUNDE-KANPAINA

Alderdi politikoak.

Propaganda.

Komunikabideak.

Komunikabide publikoen berdintasun baldintzak.

Mitinak eta propagandarako ekitaldiak

HAUTESKUNDE JARDUNALDIA

Txartelak.

Boto sekretua.

Hautesle taldeak.

Hautestontziak.

Mahaia.

Ikuskatzaileak.

Ordena publikoa.

...

ZENBAKETA

Nola egiten da?.

Nola kontatzen da?.

Nork biltzen du informazioa eta Hauteskunde-Bulegora eramaten du?.

Nork bermatzen du datu faltsurik ez dela?.

....

 

Eta sortzen diren galdera guztiak, prozesu hau hobetzeko.

 

Ekintza 2.6.: Talde-banaketa.

 

Irakasleentzako informazioa.

 

Gure herrialdean 18 urteekin eman dezakegu botoa, hura baita adin nagusia. Eusko Legebiltzarreko talde banaketa proportzionala da, D’Hont sistemaren arabera, adibide honetan bezala:

 

Lurralde Historiko baten Hauteskunde Barruti bat har dezagun adibide gisa. Legebiltzarkideak ondorengoaren arabera aukeratzen dira:

 

·      Zenbat talde dituen Lurralde Historiko horrek, hainbat hautagai izango ditu zerrendak, gutxienez. Euskal Herrian 25 talde ditu Lurralde Historiko bakoitzak.

 

·      Zerrenda bakoitzak izan duen boto kopurua kontatu eta lerro batean antolatzen dira, handienetik txikienera.

 

·      Portzentaje minimo bat (%3) lortu ez duten zerrendak ez dira kontuan hartzen.

 

·      Orduan zatiketa egiten da. Zerrenda bakoitzak lortutako boto kopurua, zati 1, 2, 3... barrutiaren talde kopururaino. Zatidura handienen taularen arabera banatuko dira aulkiak. 

 

Arau hauek ikusita, adibide praktiko bat ematen zaie ikasleei, aulkiak nola banatzen diren jakiteko. Horren bidez ikasleak azken hauteskundeen arabera aulki banaketa egin ahal izango du. (Ek. 2.6.)

 

Ekintza 2.7.: Emakumea Eusko Legebiltzarrean.

 

Irakasleentzako informazioa.

 

Emakume gutxik egiten dute lan politika arloan, hain zuzen ere Eusko Legebiltzarrean ez dira asko. Egoera hau aztertzea proposatzen zaio ikasleari.

 

 “Demokrazia. Galderak eta Erantzunak” - Unesco.1995 - dokumentuaren testu bat eskaintzen diogu irakasleari.

 

26.- Zergatik dira hain gutxi kargu publiko bat duten emakumeak?

 

Mendebaldeko demokrazietan, emakumezko ordezkari kopurua oso txikia da, hauteslerian dagoen emakume kopuruarekin konparatuz: demokrazia zeharrenetan, bataz beste, %15, Europako iparraldeko herrialdeetan %35 eta gainerako herrialde gehienetan %6. Frantzian ordezkarien %6 besterik ez dira emakumeak.  Arrazoi historikoak, politikoak eta barne arrazoiak ditugu nagusi. Historian zehar, emakumeak politikan aritzea desegokia zela pentsatu da, eta politikatik kanpo utzi dituzte. Antzinako sineste horiez gain, laneko barne banaketan ere ezberdintasuna izan da beti, eta emakumea seme-alaben hezkuntzaz eta etxeko lanaz arduratu ohi da. Beraz, zaila izaten da emakumea politikan sartzea. Politikak denbora asko eskatzen dio langileari; gobernu eta legebiltzarreko lan ordutegiak familiarekin bateraezinak izaten ohi dira, eta horrez gain, emakumeei ez zaie asko gustatzen lehia, alderdien norgehiagoka eta goraipamen pertsonala azpimarratzen duen lan hau.

 

Ba al du garrantzirik? Berdintasun politikaren ikuspegitik, garrantzitsua da gizartean edozein sektoreak pribilegio nabarmenak izatea kargu publikoetan sartzeko, hauteskundeen bidez nahiz hauteskunderik gabe. Gizonak ez dira emakumeen arazoetaz asko arduratzen,  edo ez diete inongo lehentasunik eskaintzen finantzaketa publikoa bilatzeko. Emakume guztiek ez dute iritzi eta interes berberak defendatzen, jakina, baina emakume askorentzat mingarria da gizonezko gehiengoa duen legebiltzarrak bortxaketa, kontrazepzio edo abortuari buruzko legeak egitea. Gizarte osoak galtzen du, bizitza publikoak emakumeen ezaugarri eta kualitateak baztertuz gero.

Zer egin dezakegu? Historian zehar izan den ezberdintasun politikoa gainditzeko neurri mota ezberdinak behar dira: ikastetxe eta hezkuntza publikoaren bidez pentsaerak aldatu; haurtzaindegi zerbitzuak hobetu; legebiltzarreko ordutegi eta zerbitzuak berraztertu, etab. Alderdi politikoek emakumezko kideak sustatu eta hauteskundeetan aurkezteko erantzukizuna dute, kuota edo toki erreserbatuen bidez adibidez, Europako iparraldean egin den bezala.”

 

Ez da testu hau banatu behar, irakasleentzako da bakarrik, adibide gisa.

 

Ikasleei Ekintza Fitxetan agertzen den taula eman diezaiekegu (Ek.2.7.).

Taula horren bidez, aipatutako testuak eskaintzen duen antzeko ideiari buruz pentsatzea da helburu.

 

Gidoi labur bat eskaintzen da, baino irakasleak luzatu dezake.

 

- Zein da emakumezkoen portzentaia biztanlerian?

- Eta gizarteko organo demokratikoetan: Legebiltzarra, Batzar Nagusia, Udalbatzak?

-Zergatik gertatzen da hau? Argudioak bildu.

-Emakumearen eskubideei dagokionez, zer ondorioak ditu egoera honek prozesu legegilean?

- Zer egin beharko litzateke?: Sentsibilizazioari dagokionez, erakundeen antolaketari dagokionez, gizon-emakumeen gizarte pentsaketari dagokionez, gizarte zerbitzuei dagokionez...

 


© 2002 EDEX