Proposamen Didaktiko  1: Hiru Botereak

 

PROPOSAMEN DIDAKTIKO  1

HIRU BOTEREAK

Helburua:

Pentsaketa eta eztabaidaren bidez, ikasleek gizartean boterea nola banatzen den ezagutuko dute, hau da, Botere Legegile, Exekutibo eta Judiziala.

Aurreikusitako ekintzak:

1.  Nork du boterea gure ikastetxean?

2.  Eta gazteentzako edo kirol elkarte batean..?.

3.  Testu hau komenta dezagun.

4.  Eztabaida.

5.  Nork eta nola erabiltzen du boterea?

6.  Euskal Herriari dagokionez, botere banaketari buruzko eskema bat egin.

 

DBH-ko lehen ziklorako ekintza aproposenak: Ekintza 1, 4 eta 6.

DBH-ko bigarren ziklorako ekintza aproposenak: Ekintza 3, 5 eta 6.

 

Ekintza 1.1.:Nork du boterea ikastetxean?

 

Ikasleak gertuen duen errealitatea aztertzea da helburua, kontzeptuak aztertuz eta aplikazio praktikoa ikusiz. Erakunde batean, kasu honetan ikastetxean, botereak nola konfiguratzen diren eta taldeen eginkizuna ezagutuko du. (Ek.1.1.)

 

Ekintza 1.2: Gazteentzako edo kirol elkarte batean nork du boterea?.

 

Ikastetxetik kanpo baina gazteen munduan ere erreferentzia bat aurkitzea du helburu bigarren ekintza honek. Gazteentzako elkarte bat aipatzen da, baino Kirol Elkarte, Gaztetxea, Kultur Elkarte etab. izan daiteke. 

Lehenengo bi ekintza hauen bidez hiru botereak edo estatuaren hiru eginkizun nagusiak ezagutuko dituzte ikasleek. (Ek.1.2.)

 

Ekintza 1.3: Testu-iruzkina.

 

Botere banaketari buruzko testu klasiko bat proposatuko dugu: Montesquieuen “El Espíritu de las Leyes” liburuaren barne dagoen testu bat, 200 urte dituena.

 

Testua ez da oso erraza eta interpretatu behar da, beraz irakaslearen laguntza beharko dute. Horregatik, lehenengo irakurri eta ondoren aztertu eta iruzkina egin behar da, pixkanaka.

 

Ikasle batek ozenki irakurtzea komeni da.

 

Poliki irakurri behar da, interpretazioari buruzko galderak sortu ahal izateko.

 

Ozenki irakurri ostean, taldeka irakurtzea proposatzen da, eta testuaren idei nagusiak guztion artean aztertu.

 

Ondoren, talde bakoitzari testua gaur egungo hitzekin berridazteko eskatzen zaio. Testu berri honek sexu dibertsitatea hartu behar du kontuan.

 

Testu berria idazteko aukera ezberdinak daude. Adibidez, bakoitzak bere testua idatzi dezake, gero talde barruan aztertu eta taldekide guztion artean testu onena aukeratu, bakoitzak zerbait gehituz. Azkenik, testua azaltzen da gelaren aurrean.

 

Irakasleak testua argitu, osatu edo zehaztu ahal izango du, azkeneko ideia hobeto uler dezaten. (Ek.1.3.)

 

 

 

 

 

 

 

Ekintza 1.4: Eztabaida.

 

Jarrera ezberdinak aztertu ondoren, klasea taldeka banatu eta talde bakoitzak bozeramale bat aukeratzen du. Honek, taldeak aukeratutako jarrera defendatuko du..

 

Jarrera 1

Hobe da inork ez izatea botererik, eta gizarteak une bakoitzean pentsatzen duen arabera antolatzea. Egia esan, hobe da bakoitzak nahi duena egitea.

Jarrera 2

Hobe da pertsona batek botere guztia izatea. Horrela, berak egiten dituen legeak ondo interpretatuko ditu, eta helburu argiak izanez, legea hustuz gero epaiketa aproposak egingo ditu. 

Jarrera 3

Hobe da boterea banatzea pertsona edo taldeen artean. Horrela ezin izango du inork abusatu.

Jarrera 4

Norbaitek legeak eginez gero, komenigarria da pertsona berberak legeak burutzea eta lege betetzea epaitzea. Errazago izango da antolatzea.

 

Ekintza 1.5: Nork eta nola erabiltzen ditu botereak?.

 

Ekintza honen bidez hiru botereei buruzko gaiari eutsiko diogu. Ikasleek gure herrialdeko botere banaketari buruz zerbait badakitela susmatzen dugu. 

Lehendabizi, lan indibidual bat egiten da, dagokion Fitxa-galderak erantzunez (Ek.1.5.) eta ondoren guztion artean aztertzen dugu.

Orduan galdera hau egiten dugu:

 

Zer gertatuko litzateke, botereren bat beste baten eskumenean sartuko balitz?

 

Zenbait adibide jarri ditzakegu.

 

Ekintza 1.6: Euskal Herriari dagokionez, botere banaketari buruzko eskema bat egin.

 

Honako hau esango diegu ikasleei: Botere guztia pertsona edo talde bakar batek ez izateko, boterea banatzea da irtenbide bat; horregatik, sistema demokratikoetan hiru eginkizunetan banatzen da botere ariketa:

 

 

 

 

Legegilea (Legea egitea)

Exekutiboa ( Legea aplikatzea)

Judiziala (Legea betearazten dela zaintzea)

 

 

Hiru botereak elkarrekin erlazionatzeko eskema bat egitea eskatzen diogu taldeari.

 

Irakasleari erreferentzia den eskema bat eskaintzen zaio honekin batera, eta ikasleei laguntzeko erabil dezake, edo eta taldeka aztertzerakoan kontuan hartu ez dena osatzeko.

 

 

 

BOTERE-BANAKETAREN SISTEMA DEMOKRATIKOA EUSKAL HERRIAN

 

INSTRUKZIOKO EPAITEGIA

 
 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

HIRITARRAK-HERRIA

 
 

 

 


© 2002 EDEX