Ek.2.4.a
Esaldia |
Ados |
Adostasunik ez |
ED/EDE |
Proposamenak |
Alderdi politikoak tresna besterik ez dira, guztiok gobernu funtzioan parte hartu ahal izateko. |
|
|
|
|
Alderdi politikoak helburua bihurtzen dira, berez, eta zer dagoen ondo eta zer gaizki esaten dute: alderdiaren alde egiten den guztia ona da, eta alderdiari kalte egiten diona, berriz, gaizki dago. |
|
|
|
|
Gaur egungo gobernu demokratikoak osatzen dituzten ordezkariak hiritarrok aukeratzen ditugu, eta administrazioaren arazo praktikoez arduratzen dira, gehiengoaren borondatearen arabera. |
|
|
|
|
Ordezkari politikoek sarritan ahaztu egiten dute herriak agintzen duena agindu behar dutela. |
|
|
|
|
Demokrazia modernoan ordezkaezinak dira alderdi politikoak, baina sarritan ez dute hiritarren kritika eta kontrolari jaramonik egiten. |
|
|
|
|
Alderdi politikoen jarduerak gero eta gehiago etsiarazi egiten ditu hiritarrak (Zertarako molestatu, nahi dutena egingo dute eta...) eta ondorioz gero eta gutxiago interesatzen zaie hauei politika. |
|
|
|
|
Legea indarrez aplikatu eta delitu guztiak zigortu behar dira, herrialdeko politika hierarkian postu altu batean izan arren. Horrela izango du konfiantza herriak alderdiengan. |
|
|
|
|
Alderdiek pribilegioak galdu behar dituzte, eta alderdien barne iritzi eta kritikak ez dituzte eragotzi behar mekanismo autoritarioek. |
|
|
|
|
Bizitza publikoan parte hartzeko beste zenbait bide garatu behar dira, alderdi politikoez gain. Esate baterako, hiritarren kolektiboak, biltzarrak, lan elkarteak etab. |
|
|
|
|
Demokrazia zuzeneko sistemak sustatu behar dira, ez ordezkaritza demokraziak, hiritarrek erabaki guztietan parte ahal izateko. |
|
|
|
|