2.    PROPOSAMEN DIDAKTIKOAK

 

Irakasleek hautatu beharreko jarduerak antolatzeko “proposamen didaktiko” batzuk azaltzen dira, “Justiziari” buruzko hausnarketa-jardunaldiak dinamizatzeko eta/edo justizia-jauregi batera egindako bisita bideratzeko erabil daitezkeenak.

 

Inguruabarren arabera, ikuspegi, berezitasun edo iraupen ezberdina izango dute.

 

Horretarako, honako puntu hauek kontuan hartzea komeni da: DBHko lehenengo ala bigarren zikloan ote dagoen, zenbateraino erabiltzen duen esperientzia –unitate didaktiko batean ala bestean sartzea komeni den jakiteko–, jakintza-arlo ezberdinekiko ikuspegia, hori orientazio bokazional-profesionaleko jarduerak egiteko oinarria izan daitekeen edo bisita egin ondorengo hausnarketa bultzatu edo laburbiltzera bidera daitekeen, eskola-programan egongo den denboran justizia-jauregiko bisita zenbait eduki bereganatzeko funtsezko elementu gisa sar ote daitekeen, etab.

 

Azken finean, bisita zuzenduko duten irakasleen irizpidea izango da proposatutako jarduerak aukeratzeko elementu erabakigarria.

 

Jarduerak antolatzeko lau proposamen didaktiko definitu dira. Horietan hainbat jarduera biltzen dira, bere horretan hausnarketa-unitate gisa har daitezkeenak.

 

Lehenengo bi proposamenen helburua da ikasleak Justiziaren esanahiaren inguruan trebatzea, bereziki, jarrera ezberdinak eztabaidatzeko gai izan daitezen eta modu horretan ikuspegi berriak beregana ditzaten, topikoak baztertzen ikas dezaten, gai horri buruzko iritzi sinpleegiak zalantzan jar ditzaten eta beren irizpide propioa finka dezaten.

 

Hirugarren proposamena justizia-jauregiko bisita prestatzera bideratua dago.

 

Azken proposamenaren xedea taldeak bildutako informazio guztia laburtzea eta dossier batean biltzea da, ikasketa-planeko eremu edo une ezberdinetan “monografiko” moduan erabilia izan dadin.

 

Astirik ez badago (kontuan izan behar da oro har Bigarren Hezkuntzako oinarrizko gaitasunak lantzen ari garela), proposamenetako zenbait jarduera hauta daiteke, bisita nerabeen esperientzietako bat bilaka dadila lortzeko, eta garrantzirik gabeko anekdota hutsa baino gehiago izan dadila, hau da, esanguratsua izan dadila.

 

Edozein modutan, komeni da:

 

¨      Jarduerak ikasleari Justiziari buruzko ikuspegi egokia ematea.

¨      Jarduerak bisita zehaztea eta garrantzitsuak diren puntuak eta konpondu beharreko arazoak finkatzea.

¨      Laburpen-jarduera bat egitea, bisitari buruzko eta bisitak ikaslearen ezagutza-unibertso berrian dituen ondorioei buruzko hausnarketa egiteko eta haien esperientzia positiboen artean kokatzeko.

 

1. proposamen didaktikoa

LEGE INGURUKO HITZAK

2. proposamen didaktikoa

GATAZKAK KONPONTZEA

3. proposamen didaktikoa

JUSTIZIA JAUREGIA

4. proposamen didaktikoa

LABURPENA

 


© 2002 EDEX