1.    HELBURUAK, EDUKIAK, EBALUAZIO-IRIZPIDEAK

 

Atal honetan “Justizia” herritar-jarrera eta erakunde gisa hartu eta Justiziaren alderdi hori ezagutzeko Helburuak, Edukiak eta Ebaluazio-irizpideak aukeratu dira. Irakasleak berarentzat egokienak direnak hauta ditzake, kontuan hartuz programazio didaktikoa, “Justizia” erakundera gerturatzeko proposatutako helburuak, eta proposatutakoen artean azpimarratu nahi dituen puntuak, eta proposamen didaktikoak ziklo bakoitzeko ikasketa-planaren garapenera egokituz.

 

 

HELBURUAK

 

1.     Justiziaren funtzionamenduak oinarri hartzen dituen baloreak eta pertsonen eta taldeen elkarbizitzako klabeak aztertzea, eta horren inguruko iritzi eta irizpide pertsonalak izatea.

 

2.     Oinarrizko prozesu eta mekanismoak finkatzea pertsonen artean eta taldeetan sortzen diren gatazkak konpontzeko.

 

3.     Azterketak eta ikerketak egitea, Justizia balorearekin eta erakundearekin zerikusia duten prozedurak, teknikak eta tresna kontzeptualak erabiliz.

 

4.     Gizakien eskubide eta askatasunak, gizarteari ukatu ezineko lorpentzat eta herritarrak bakean bizi ahal izateko beharrezko baldintzatzat aitortzea.

 

5.     Justizia erakundea elkarrekin bizi ahal izateko funtsezko elementu moduan baloratzea.

 

 

KONTZEPTUZKO GAIAK

 

1.     Estatuko erakunde konstituzionalak:

 

·        1978ko Konstituzioa. Printzipio orokorrak.

·        Euskal Autonomia Estatutua.

·        Erakunde konstituzionalak. Botere judiziala.

·        Justizia eta haren definizioak.

·        Nortzuk hartzen dute parte Justizia Administrazioan.

·       Judizio-motak.

·       Zinpekoen epaimahaia.

·       Non banatzen da Justizia.

·       Doako justizia.

·       Justiziari eta haren funtzionamenduari buruzko oinarrizko hiztegia.

 

2.     Gatazken azterketa, maila desberdinetan, eta horiek konpontzeko urratsak.

 

 

PROZEDURAZKO GAIAK

 

1.     Arazoak eta hipotesiak formulatzea.

 

·        Justizia-antolaketari buruzko Estatuko edo nazioarteko arazoren bat formulatzea.

 

2.     Informazioa bilatzea eta bideratzea.

 

·        Botere judizialaren egituraren oinarri diren dokumentu konstituzionalak bilatzea, lantzea eta irakurtzea.

 

3.     Azalpeneko prozedurak.

 

·           Espainiako Justiziaren oinarrizko funtzioak eta estamentuak zehaztea.

·        Justiziari eta gaur egungo gaiei buruzko laburpen-lanak egitea, komunikabideetan eta inkesta eta elkarrizketa bidez lortutako informazioetatik abiatuz.

·        Judizioak nola egiten diren zehaztea.

 

4.     Komunikazioa.

 

·        Banaka edo taldean egindako lanak azaltzea, panelak, horma-irudiak, argazkiak eta ikus-entzunezkoak erabiliz.

 

·        Justiziaren inguruko arazoren bati buruz debateak eta elkarrizketak egitea.

 

·        Zinpekoen epaimahaia zer den argitasunez azaltzea.

 

 

 

JARRERAZKO GAIAK

 

3.     Ezagutzari buruzko baloreak eta jarrerak:

 

4.     Jarduera judizialari buruzko jarrera eta balorazio positiboa, gizartean sortutako arazoei aurre egiteko tresna kolektiboa den aldetik.

 

5.     Botere judizialaren antolaketa, maila ezberdinetakoa: lokala, lurraldekoa, autonomiakoa, Estatukoa, Europakoa eta nazioartekoa.

 

6.     Tolerantzia, enpatia eta solidaritateko balore eta jarrerak.

 

7.     Tolerantzia iritzi eta sinesmen ezberdinen aurrean, eta printzipio eta erakunde demokratikoak baloratzea eta errespetatzea.

 

8.     Parte hartzera bideratutako balore eta jarrerak.

 

9.     Justizia herritarrek elkarrekin bizi ahal izateko funtsezko erakunde gisa eta hori bermatzen duen tresna gisa baloratzea.

 

 

EBALUAZIO-IRIZPIDEAK

 

1.     Gizarte demokratikoa eta botere judiziala eraendu behar duten printzipioei buruz, eta horien funtzioei eta antolaketari buruz Espainiako Konstituzioan eta Gernikako Estatutuan ezarritakoa aztertzea.

 

2.     Botere judizialaren inguruko informazio esanguratsua lortzea, mota ezberdinetako informazio-iturrietatik abiatuz (agiri idatziak, objektu materialak, irudiak, arte-lanak, grafikoak, mapak, etab.), eta horietan datuak eta iritziak bereiziz.

 

3.     Irakaslearen laguntzarekin Justiziari buruzko eta Justiziako erakunde eta prozedurei buruzko ikerketa deskriptibo xumea egitea. Horretarako, zuzeneko ikerketa-lanak egitea (eremu-ikerketak, inkestak, elkarrizketak, egunkariak kontsultatzea eta horietan bilatzea, lehenengo mailako iturriak, etab.), informazio osagarria kontsultatzea eta azterketaren emaitza modu ulergarrian ezagutaraztea.

 

4.     Gaur egun Justizia balorearekin eta erakundearekin zerikusia duten gaiei buruzko txostenak egitea eta eztabaidetan parte hartzea, eta horretarako komunikabideetan erabilitako informazioa zehaztasunez erabiltzea.

 

5.     Pertsona, talde eta elkarteen artean sortutako gatazkak konpontzeko prozesuetako elementuak identifikatzea, eta teknika eta prozedurak eguneroko gatazketan aplikatzea.


© 2002 EDEX