4.    JUSTIZIA JAUREGIRA BISITA EGITEAK IKASLEAREN PRESTAKUNTZAN DUEN ERAGINA, IKASKETA-PLANAREN IKUSPUNTUTIK BEGIRATUTA

 

Justizia-jauregira bisita egitean lantzen den unitate didaktikoa Gizarte-zientziak, Geografia eta Historia Arloan sartzen da, eta horren barruan, “Antolamendu soziopolitikoa” eremuan, gizarte-errealitatea ikuspuntu hirukoitzetik –politikatik, soziologiatik eta psikologiatik– aztertzen duen horretan. Helburua hausnarketa etikoa egitea da, ez arlo berezi batekoa, arlo guztiak ukitzen dituena baizik.

 

Alde horretatik, Justiziara hurbiltze hori sar zitekeen era berean tutoretza-bileren barruan, bertan lantzen baitira modu bereziagoan ikastetxean sortzen diren gatazken konponbideak, interes profesionalak, ikasleek izan ditzaketen ezinbesteko premien inguruko informazioa, eguneroko bizitzan moldatu ahal izateko prozedurak, etab.

 

Unitate didaktiko honetan proposatzen diren kontzeptuzko gaietan Justizia Administrazioaren funtsezko ezaugarriak, funtzionamendua eta mekanismoak jorratzen dira, bai eta ikaslea prestatu ere, jarduera libre, kritiko eta arduratsuen bidez bizi den gizarteko eskubide eta eginbeharretan parte har dezan.Bestalde, prozedurazko gaiak ere lantzen dira, besteak beste, Justiziaren inguruko puntuei buruzko informazioa, herritarren eskubide eta eginbeharrak, eta herritarrak Justiziarekin harremanak izateko oinarrizko prozedurak. Jarrerazko gaietan, berriz, erakundeen balorazio kritikoak eta herritarren artean sor daitezkeen gatazken aurrean izan beharreko erantzukizuna eta solidaritatea dira azpimarratzekoak.

 


© 2002 EDEX