2.    JUSTIZIARA HURBILTZEKO ARRAZOIAK

 

Gazteek "hau zuzena da", "hau ez da zuzena", "ez dago eskubiderik" moduko esamoldeak erabiltzen dituzte, eta horrek Justizia balorearekiko sentsibilitate berezia dutela ez ezik, Justizia erakundera gerturatzeko lehenengo urratsa eman dutela erakusten du.

 

Bestalde, azpimarratzekoa da Justizia Administrazioa umeek eta gazteek gutxien ezagutzen duten erakundeetako bat dela. Justiziara gerturatzeko, beraz, Justiziaren elementurik adierazgarrienetara hurbildu behar da, hala nola epaitegi eta justizia-jauregietara, Horretaz gain, gazteek une horretan edo epe motzera Justiziaren inguruan izan ditzaketen beharrak kontuan hartu behar dira.

 

Epaitegiak eta justizia-jauregiak dira Justizia Administrazioaren eraikinak, eta bertan egiten dute lan, besteak beste, epaileek, fiskalek, idazkari judizialek, ofizialek, laguntzaileek, agenteek, eta auzitegiko medikuek. Bertan banatzen da Justizia eta pertsona horiengana jo dezakete gazteek salaketa egin nahi dutenean, indarkeria edo tratu txarrak direla eta, edo delitu bat izan eta bertan egon direlako edo delituren baten biktima direlako.

 

Justiziara hurbiltzea, lehendabizi hausnarketa sakona eginez eta gero justizia-jauregira joanez, anekdota huts gisa hartu gabe, gure gizarteko funtsezko erakundeetako bat aintzatestea eta mundu hori ez ezagutzean sortutako harresia hausteko egintza positiboa da.


© 2002 EDEX