1. SARRERA

 

Ikastetxea mikrokosmo bat denez, etengabe sortzen dira “gatazkak” bertan (eta esamolde horrekin ez dugu balorazio gutxiesgarririk egin nahi). Gatazkak izaten dira, izan ere, ikasleen artean, irakasleen artean, ikasleen eta irakasleen artean, familiakoen eta zuzendaritzakoen artean, etab. Gatazka horiek, besteak beste, ikasgelan, jolastokian, kirol-zelaian, interes jakin batzuk defendatzean sortzen dira. Arrazoiak eguneroko bizitzan aurki daitezke, eta eguneroko bizitzan oinarritzen dira baita ere, zenbait eskola-rol, prozedura, eskubide-defentsa eta zanpaketa, elementu diskriminatzaile, balorazio, etab.

 

Bestalde, gatazkak konpontzeko modu eraginkorra aurkitu nahi badugu, umetatik eta gaztetatik legearen esanahia eta balorea barneratzera bideratua eta legea ekitatearen arabera aplikatzen erakusten duena, Justizia eta Justiziaren gauzatzea modu positiboan baloratzen ikasi behar dugu.

 

Horrela, bada, Justizia zer den ikasteko orduan (balore, prozedura eta erakunde gisa), ikastetxeak zeregin handia dauka, eguneroko bizitzan egoki dena irakatsiz, ikastetxean giro aproposa sortuz, eta parte hartzeko moduak eta eskola moduko mikrokosmoan egunero sortzen diren gatazkak konpontzeko bideak erakutsiz.

 

Justizia gizarteko oinarrizko elementua denez, gizarteak ondo funtziona dezan oso garrantzitsua da Justizia hurbiletik eta “zuzenean” ezagutzea, erakunde publiko eta herritarren elkarbizitzako oinarrizko balore den aldetik. Horretarako, interesgarria da baita ere Justiziaren oinarriak, printzipioak, eta funtzionatzeko modua ezagutzea, epaile, fiskal eta abokatuak, auzitegiak eta prozedura ikustea, Justiziaren lengoaian oinarrizkoak diren elementuak ikastea, eta adingabekoen eskubide eta eginbeharren zenbait alderdi ezagutzea.


© 2002 EDEX