4. LABURPENA

 

4. PROPOSAMEN DIDAKTIKOA

LABURPENA

Proposamenaren helburua:

Ikasleek banaka eta taldean hausnartutakoa eta izandako esperientziak laburtzea, eta Justiziako gida bat egitea.

 

Aurreikusitako jarduerak:

1.- Ikertutakoa laburtzea

2.- Antolatzea

3.- Dossierra egitea

4.- Zabaltzea

DBHko lehen ziklorako jarduera egokienak:

 

Guztiak

DBHko bigarren ziklorako jarduera egokienak:

 

Guztiak

 

 

 

4.1. Jarduera: Deskubritutakoa laburtzea

 

 

Ikasleek, taldeka, prozesu osoan zehar hausnartutakoa eta bildutako informazioa jasotzeko fitxak egingo dituzte. Laburpen honetan honako hauek sartuko dira: kontzeptuak, terminoak, informazio baliagarria, eztabaidak, etab.

 

 

 

4.2. Jarduera: Antolatzea

 

 

Informazio guztia bildutakoan, antolatzeko irizpideak finkatuko dira ikasleekin, esaterako hauek:

 

1.- Kontzeptu eta ideia nagusiak.

2.- Eskura ditugun datuak.

3.- Ideia polemikoak.

4.- Herritarrak eta Justizia. Herritarren jarrerak, besteak beste, Justiziarenganako eta haren funtzionamenduarenganako konfiantzari buruzkoak.

5.- Justiziaren antolamendua.

6.- Justiziaren beraren prozedurak.

7.- Justiziarekin harremanak izateko prozedurak, egoera jakinetatik abiatuz.

8.- Herritar guztiek izan beharreko funtsezko informazioa.

 

 

 

4.3. Jarduera: Dossierra egitea

 

 

Antolatutako informazioarekin dossierra egingo da, bildutako datu baliagarri guztiak jasotzen dituena. Dossierra, besteak beste, uztaidun koaderno, fitxategi, edo liburuxka formatuarekin egin daiteke.

 

 

 

4.4. Jarduera: Zabaltzea

 

 

·        Ikasleei proposatuko zaie egindakoa ikastetxeko gainerakoen artean zabaltzea.

·        Erakusketa egitea proposa dakieke, halaber, ideien laburpenak eta lanak erakusgai jartzeko, informazioa emateko, etab.

·        Era berean, informazio-saioak, debateak, gaiari buruzko zineforuma, etab. egin ditzakete.


© 2002 EDEX