3.4. jard.

 

 

Bazenekien ... ?

 

·        Zinpekoen epaimahaia herritarrek Justizia Administrazioan parte hartzeko modu bat da.

·        Zinpekoen epaimahaiko kide izateko ezaugarri hauek bete behar dira: Espainiako herritarra izatea, adin nagusikoa, eskubide politikoak egikaritu ahal izateko ahalmen osoa izatea, irakurtzen eta idazten jakitea, eta epaimahaikidearen eginkizuna betetzeko ezgaitasun fisiko edo psikikorik ez izatea.

·        Zinpekoen epaimahaia ez da organo egonkorra, judizio bakoitzerako eratzen da. Bederatzi epaimahaikidek osatzen dute eta karrera judizialeko magistratua izaten da burua.

·        Zinpekoen epaimahaiak ez du Zigor Kodean araututako delitu guztiez arduratzeko eskumena, honako hauetaz besterik ez baizik:

a)    Erailketa

b)    Mehatxuak

c)    Lagundu beharra ez betetzea

d)    Egoitza bortxatzea

e)     Baso-suteak

f)       Desleialtasuna agirien zaintzan

g)     Funtzionario-eroskeria

h)     Influentzi trafikoa

i)       Ondasun publikoak bidegabe eralgitzea

j)        Iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak

k)     Funtzionarioei debekatutako negoziazioak

l)        Desleialtasuna presoen zaintzan...

 

·        Zinpekoen epaimahaiari dagokio magistratu lehendakariak judizioa egindakoan beraien erabakimenean uzten dituen gertakariak frogatutzat ala ez frogatutzat jotzea. Ondorioz, akusatuak errudunak edo errugabeak diren aldarrikatzea dagokie. Zinpekoen epaimahaiaren erabakia berediktu izenarekin ezagutzen da (erruduntze-berediktua ezartzeko bederatzi epaimahaikideen botoetatik zazpirena beharko da, eta errugabetasuna erabakitzeko, berriz, bostena).

·         Berediktu horretan oinarrituta, magistratu lehendakariak epaia idazten du, absolbitzekoa ala kondenatzekoa, eta azkenekoaren kasuan, ezarri beharreko zigorra zehazten du.

 


© 2002 EDEX