1.4. jard.

 

 

1. testua

2. testua

"’Zuzenbide’ hitza erabili berri dut, eta uste dut apur bat lehenago ere erabili dudala. Badakizu zergatik? Hurkoaren lekuan jartzeko arte zailak hein handi batean zerikusia duelako aspalditik justizia deitzen zaion horrekin. Baina ez dihardut soilik justizia erakunde publikoari buruz (hau da, ezarritako legeei, epaileei, abokatuei, ... buruz), justiziaren bertuteari buruz baizik, hots: gizakiok, ondo bizi nahi badugu, dugun trebezia eta egin behar dugun ahalegina, gainerakoek gutaz espero dezaketena ulertzeko. Legeak eta epaileak saiatzen dira pertsonek gizartean bizi diren gainerakoei gutxienez galda diezaieketena obligaziozko gisa finkatzen, baina gutxieneko zerbait besterik ez da. Askotan gure jokabidea funtsean ez da zuzena nahiz eta legearen arabera jokatu eta kodeek diotena errespetatu, hau da, nahiz eta isunak ezarri ezin dizkiguten edo kartzelara eraman ezin gaituzten. Legeak ingurukoek zugandik –ez Estatuarengandik edo epaileengandik– espero dezaketenaren laburtzapena edo soilpena besterik ez dira. Bizitza konplexuegia eta zorrotzegia da, pertsonak ezberdinegiak gara, batzuetan barnekoiegiak, eta, beraz, ezin dezakegu guztia jurisprudentziako liburuetan sar. Inor ezin daiteke zure ordez aske izan, eta, era berean, inor ezin daiteke zure ordez zuzena izan, zu zeu konturatzen ez bazara ondo bizitzeko zuzena izan behar duzula...."

(Fernando Savater "Ética para Amador". Ariel argitaletxea 1991, 140-141 or.ak)

"’Justizia’ hitza beti izan da polisemikoa, esanahi hauek guztiak izan baititzake: bakoitzari dagokiona ematen dion jokaera, legea bete dadila bermatzen duen erakundea, eta zuzen jokatzera bultzatzen gaituen bertutea. Esanahi nagusia lehena da: bakoitzari berea ematea. Esan dugunez, arazoa da berea-k esan nahi duena zehaztea.

¿Zer da? ¿Nork zehazten du? Hemen interesatzen zaizkigun bi aukerak besterik ez ditut aipatuko, kasu bakoitzari eta pertsona bakoitzari dagokiona Justiziak edo Zuzenbideak zehazten du. Gertatzen dena da bi figura horiek elkar jo dezaketela, esan baitezakegu, esan ere, egintza legezkoa dela baina ez zuzena. Legezkoak esan nahi du arau moralen aurkakoa ".

(José Antonio Molina. "Ética para náufragos". Anagrama 1995. 214. or.).

 

 

Ikasleak banaka testuak aztertzen saiatuko dira, hurrengo galderei erantzunez eta norberak hausnarketa eginez.

Galderak:

 

·         Savaterren testuaren arabera, justizia hitzak zer adiera izan ditzake?

·        Zer esan nahi du lehenengo testuko autoreak justizia erakunde publiko gisa aipatzen duenean?

·         Zer dio autoreak justizia bertuteari buruz?

·         Testuaren arabera, zer egiten ahalegintzen dira epaileak justizia banatzean?

·         Zer desberdintasun dago ‘legezko eta ‘zuzen’ hitzen artean?

·         Zer arautu dezake legeak?

·         2. testuaren arabera, zertan datza ‘Justizia’ hitzaren polisemia?

·         Azal itzazu, adibideen bidez, bigarren testuan agertzen diren ‘Justiziaren’ adierak.

·         Noraino zabal daiteke Justizia erakunde gisa?

·         Erantzun ezazu, zure iritziaren eta dakizunaren arabera: nork egiten ditu legeak? Epaileek, agintariek, parlamentuek? Zein neurritan batzuek eta besteek?

·         Legeak egiten dituztenek, zuzenak ez diren legeak egin ditzakete? Posible da hori? Nola azal daiteke? Bila ezazu adibideren bat.

·         Orduan, zein da Justiziako auzitegien funtzioa?

·         Zure iritziz, zein ezaugarri bete beharko lituzke epaileak justizia egiteko?

 


© 2002 EDEX