IKASLEENTZAKO JARDUEREN FITXAK

 

Fitxa hauek fotokopiatu eta ikasleen artean banatu ahal izateko egin dira. Horretarako, ikasleentzako jarduerak aukeratu dira, irakasleek egindako programazio didaktikoaren arabera.

 

Fitxak “gardenki” gisa ere erabili ahal izango dira, azetatoan fotokopiatu ondoren, ikasleei bertan jasotakoa aurkezteko.


 

 

1.3. jard.

 

 


.......... DIODANEAN

......-ri buruz hitz egiten ari naiz

(ezaba itzazu zuzenak ez diren 2 terminoak)

1

Justizia auzitegien aurrean jardun dezakeena

abokatua

bedela

atezaina

2

Ustez delitua egin duena

diakonoa

diskoloa

akusatua

3

Delitua larritzen duen inguruabarra

aringarria

astungarria

graduatzailea

4

Norbaiti kalte fisikoak egitea

erasoa

presuntzioa

astungarria

5

Delitua egitean antzemana eta oztopatua ez izateko aurre-neurriak hartzea

alebosia

bidegabe eralgitzea

gauekotasuna

6

Norbait hiltzea, premeditazioarekin edo bestelako edozein astungarrirekin.

erailketa

giza hilketa

gehiegikeria

7

Delituaren astuntasuna murrizten duen inguruabarra

alarma

bidegabe eralgitzea

aringarria

8

Auzitegira joateko idatzizko deia

zitazioa

adikzioa

atxiloketa

9

Pertsona edo erakunde baten aurka judizioa egin dadila eskatzea

labanda

demanda

liskarra

10

Jende aurrean norbaiten erreputazioari min egin diezaioketen hitzak botatzea

biraoak

difamazioa

hitzaldia

11

Engainu bidez inoren dirua eskuratzea

zuritzea

prebarikazioa

maula

12

Zehapen arina dakarren arau-hauste txikia

delitua

falta

zigorra

13

Judizioaren zain dagoen presoaren behin-behineko askatasuna lortzeko dirua

derrama

fidantza

fiaskoa

14

Judizioan interes publikoa ordezkatzen duen funtzionarioa

abokatua

epailea

fiskala

15

Norbait hiltzea

giza hilketa

erailketa

delazioa

16

Baimenik gabe inoren gauzez jabetzea, indarkeriarik eta kalterik gabe

ebasketa

lapurreta

latrozinioa

17

Maltzurkeriaz sutea eragiten duena

su-eragilea

su kontrakoa

erregaia

18

Galera edo kaltea konpentsatzeko dirua

bula

indemnizazioa

faktura

19

Zorrik ordaintzerik ez duen pertsonaren egoera

morositatea

kaudimen-gabezia

adimen-gabezia

20

Auziak eraman eta epaitzen dituen funtzionarioa

epailea

abokatua

fiskala

21

Arazoak konpontzeko edo delituren bat egin ote den jakiteko legezko prozedura

sala

administraziozkoa

judizioa

22

Herritar-taldea, frogetatik abiatuz zenbait kasutan norbait errudun den ala ez erabakitzen duena

kasazioa

bilkura

zinpekoen epaimahaia

23

Zerbaiten egiazkotasunari buruzko deklarazio formala

jasoarazpena

ohitura

zina

24

Kondenatua zigorra bete baino lehen aske jarria izan denean, baina aldizka justiziaren aurrean aurkeztu behar duenean

askatasun baldintzatua

arrazoirik gabeko askatasuna

erabateko askatasuna

25

Diru publikoa lapurtzea edo bidegabe gastatzea

maula

karisma

bidegabe eralgitzea

26

Poliziari norbanakoen jabetzak arakatzea uzten dion baimen idatzia

atxilotzeko agindua

atzemateko agindua

miatzeko agindua

27

Zinpean egonda, faltsua den zerbait nahita esatea

zin egitea

zin faltsua egitea

preludioa

28

Funtzionario batek nahita bidegabeko erabakia hartzen duenean

prebarikazioa

premonizioa

pretentsioa

29

Auzitegietan eztabaidatzen den gertakaria frogatzeko bideak

tresnak

paper-sorta

frogak

30

Enpresa batek zorrak ordaindu ezin dituenean

maula

porrota

bidegabe eralgitzea

31

Baimenik gabe inoren gauzez jabetzea, indarkeriarekin edo kalteak eginez

lapurreta

ebasketa

maula

32

Legearen aurka norbaiti askatasuna kentzea

behin-behineko askatasuna

bahiketa

espetxeratzea

33

Legezko kasu bati buruzko erabakia

irizpena

epaia

zentzarazpena

34

Norbait gogoz kontra sexu-harremanak izatera behartzea

behartzea

bortxatzea

kastratzea



 

1.4. jard.

 

 

1. testua

2. testua

"’Zuzenbide’ hitza erabili berri dut, eta uste dut apur bat lehenago ere erabili dudala. Badakizu zergatik? Hurkoaren lekuan jartzeko arte zailak hein handi batean zerikusia duelako aspalditik justizia deitzen zaion horrekin. Baina ez dihardut soilik justizia erakunde publikoari buruz (hau da, ezarritako legeei, epaileei, abokatuei, ... buruz), justiziaren bertuteari buruz baizik, hots: gizakiok, ondo bizi nahi badugu, dugun trebezia eta egin behar dugun ahalegina, gainerakoek gutaz espero dezaketena ulertzeko. Legeak eta epaileak saiatzen dira pertsonek gizartean bizi diren gainerakoei gutxienez galda diezaieketena obligaziozko gisa finkatzen, baina gutxieneko zerbait besterik ez da. Askotan gure jokabidea funtsean ez da zuzena nahiz eta legearen arabera jokatu eta kodeek diotena errespetatu, hau da, nahiz eta isunak ezarri ezin dizkiguten edo kartzelara eraman ezin gaituzten. Legeak ingurukoek zugandik –ez Estatuarengandik edo epaileengandik– espero dezaketenaren laburtzapena edo soilpena besterik ez dira. Bizitza konplexuegia eta zorrotzegia da, pertsonak ezberdinegiak gara, batzuetan barnekoiegiak, eta, beraz, ezin dezakegu guztia jurisprudentziako liburuetan sar. Inor ezin daiteke zure ordez aske izan, eta, era berean, inor ezin daiteke zure ordez zuzena izan, zu zeu konturatzen ez bazara ondo bizitzeko zuzena izan behar duzula...."

(Fernando Savater "Ética para Amador". Ariel argitaletxea 1991, 140-141 or.ak)

"’Justizia’ hitza beti izan da polisemikoa, esanahi hauek guztiak izan baititzake: bakoitzari dagokiona ematen dion jokaera, legea bete dadila bermatzen duen erakundea, eta zuzen jokatzera bultzatzen gaituen bertutea. Esanahi nagusia lehena da: bakoitzari berea ematea. Esan dugunez, arazoa da berea-k esan nahi duena zehaztea.

¿Zer da? ¿Nork zehazten du? Hemen interesatzen zaizkigun bi aukerak besterik ez ditut aipatuko, kasu bakoitzari eta pertsona bakoitzari dagokiona Justiziak edo Zuzenbideak zehazten du. Gertatzen dena da bi figura horiek elkar jo dezaketela, esan baitezakegu, esan ere, egintza legezkoa dela baina ez zuzena. Legezkoak esan nahi du arau moralen aurkakoa ".

(José Antonio Molina. "Ética para náufragos". Anagrama 1995. 214. or.).

 

 

Ikasleak banaka testuak aztertzen saiatuko dira, hurrengo galderei erantzunez eta norberak hausnarketa eginez.

Galderak:

 

·         Savaterren testuaren arabera, justizia hitzak zer adiera izan ditzake?

·        Zer esan nahi du lehenengo testuko autoreak justizia erakunde publiko gisa aipatzen duenean?

·         Zer dio autoreak justizia bertuteari buruz?

·         Testuaren arabera, zer egiten ahalegintzen dira epaileak justizia banatzean?

·         Zer desberdintasun dago ‘legezko eta ‘zuzen’ hitzen artean?

·         Zer arautu dezake legeak?

·         2. testuaren arabera, zertan datza ‘Justizia’ hitzaren polisemia?

·         Azal itzazu, adibideen bidez, bigarren testuan agertzen diren ‘Justiziaren’ adierak.

·         Noraino zabal daiteke Justizia erakunde gisa?

·         Erantzun ezazu, zure iritziaren eta dakizunaren arabera: nork egiten ditu legeak? Epaileek, agintariek, parlamentuek? Zein neurritan batzuek eta besteek?

·         Legeak egiten dituztenek, zuzenak ez diren legeak egin ditzakete? Posible da hori? Nola azal daiteke? Bila ezazu adibideren bat.

·         Orduan, zein da Justiziako auzitegien funtzioa?

·         Zure iritziz, zein ezaugarri bete beharko lituzke epaileak justizia egiteko?

 

 

1.5. jard.

 

1978ko Espainiako Konstituzioko hitzaurrea:

 

Espainiako Estatuak, justizia, askatasuna eta segurtasuna bermatzeko, eta bertan bizi direnen ongia sustatzeko, honako hau aldarrikatzen du, subiranotasunean oinarrituz:

 

·        Demokraziazko elkarbizitza bermatuko duela, Konstituzioaren eta legeen esparruan, ordena ekonomiko eta sozial zuzenaren arabera.

·        Herriaren borondatearen erakusle den legearen inperioa ziurtatzen duen Zuzenbide Estatua eraikiko duela.

·        Espainiako herritar eta herri guztiak babestuko dituela, beren erakunde, giza eskubide, kultura, ohitura eta hizkuntzak gauzatzen dituztenean.

·        Kulturaren eta ekonomiaren garapena sustatuko duela, guztiei bizitza-kalitate duina bermatzeko.

·        Gizarte demokratiko aurreratua bultzatuko duela, eta

·        Lurreko herrialdeen arteko harreman baketsuak eta elkarlan eraginkorrekoak sendotzen lagunduko duela.


 

Testua aztertzeko galderak

 

·       Konstituzioko testuaren arabera: nondik sortu da Justizia? Zer esan nahi du eta zer ondorio ditu?

·        Nola dago osatua botere judiziala?

·        Zer ezaugarri bete behar dituzte epaile eta magistratuek?

·        Zer esan nahi du ezaugarrietako bakoitzak?

·        Zeri lotu behar zaizkio epaile eta magistratuak justizia egitean?

·        Nori dagokio jurisdikzio-agintea?

·        Nola jarduten dute?

·        Zein da ordenamendu juridikoko arau gorena?

·        Gure ordenamendu juridikoan arautua al dago doako justizia?

 

 

 

1.6 jard.

 

 

Euskal Autonomia Estatutua:

 

34-1 art. EAEko Justizia Administrazioko antolamendua Botere Judizialaren Lege Organikoan ezarritakoaren arabera egituratuko da. Gailurrean Auzitegi Gorena egongo da, Autonomia Erkidego osoan eskumena izango duena, eta berorren aurrean agortuko dira ondoz ondoko instantzia prozesalak.

Autonomia Erkidegoak, Konstituzioko 152. art.arekin bat, probintzia baino txikiagoak diren barruti judizialak antolatzen parte hartuko du, bai eta horien hiriburua kokatzen eta, edonola ere, mugak finkatzen.

 

 

Galdera bi:

 

·        Autonomia Erkidegoan zer auzitegik du mailarik handiena?

·        Non du egoitza?

 

 


 

2.1. jard.

 

Gatazkak konpontzeko 8 urrats

 

1

 

Gatazka antzematea

Lehenengo urratsa gertatzen dena gatazka gisa identifikatzea da. Afektatutako alderdiren batek edo biek gatazka antzematea, hain zuzen ere.

2

Gatazkari aurre egitea

Helburua gatazkari behar bezala aurre egitea da.

3

Gatazka zehaztea

Gatazka zehaztuz gero, errazagoa da hura ulertzea eta konpontzeko estrategiak formulatzea.

4

Zein da gatazka konpontzearen helburua?

Helburuak zehaztu eta garrantziaren arabera antolatu.

5

Konponbideak bururatzea

Gatazkak konpontzeko bideak diseinatu.

6

Konponbideak baloratzea eta erabakia hartzea

Irtenbide bakoitza baloratu, inplikatuta daudenentzat izan ditzakeen ondorio positibo eta negatiboak kontuan hartuz, eta konponbide egokiena hautatu.

7

Ekintza-plana prestatzea

Hautatutako irtenbidea gauzatzeko ekintza-plana prestatu.

8

Ebaluazioa

Lortutako emaitzak ikuspegi ezberdinetatik baloratu.

 

 

 

2.2. jard.

 

Partaideak

Gatazka-egoera antzematea

Konpondu nahi da

BAI

EZ

Gatazka zertan datzan

Alderdi bakoitzak nahi duguna

Egin daitekeena

Proposatutako konponbide bakoitzaren aldeko eta kontrako alderdien balorazioa

Ikasleen artean

 

 

 

 

 

 

Ikasleen eta irakasleen artean

 

 

 

 

 

 

Irakasleen artean

 

 

 

 

 

 

Irakasleen eta gurasoen artean

 

 

 

 

 

 

Ikasleen eta gurasoen artean

 

 

 

 

 

 

 

 

 

2.5 jard.

 

Egoera

Judizio-mota

Banantze edo dibortzio batean

Judizio zibila

......

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Act. 2.6.

 

BAKE-EPAILEAREKIN zerikusia dauka

Ez du BAKE-EPAILEAREKIN zerikusirik

 

 

 

BAKE-EPAILEA da:

 

 

 

 

 

3.2. jard.

 

Nire herriko Justizia Jauregira bisita egitean eraikin horretan dauden organismo judizialak zehaztu beharko ditut eta hurrengo zerrendan zehaztutakoak non dauden ikertu.

 

Eraikin judizialean organo judizial hauek egon daitezke, besteak beste:


 

Organo judiziala

Auzi hauetaz arduratzen dira ...

Badago nire herrian?

BAKE-EPAITEGIAK

Lehen auzialdiko eta instrukzioko epaitegirik ez dagoen herrietako udaletxeetan egoten dira. Erregistro zibileko arazoez arduratzen dira, eta 8.000 pta. baino gutxiagoko erreklamazioak bideratzeko judizio zibilak egiten dituzte, bai eta garrantzi txikiko falta-judizio batzuk ere.

 

LEHEN AUZIALDIKO EPAITEGIAK

Zibileko gaiez arduratzen dira, auzi zibilak erabakitzen dituzte, beraz. Izen hori dute, erreklamazioak lehen aldiz organo judizial horretan aurkezten direlako. (Esaterako, kopuruak erreklamatzea, hiri-errentamenduak, jabetzak, eskubideak, etab.)

 

FAMILIAKO EPAITEGIAK

Lehen auzialdiko epaitegi zibilak dira hauek ere, baina hauetan aurkezten diren erreklamazioak famili harremanetatik sortutakoak dira. Familiako epaitegirik ez dagoen tokietan, lehen auzialdiko epaitegiek egiten dute funtzio hori (esaterako, banantzeak, dibortzioak, ume-zaintza, etab.)

 

INSTRUKZIOKO EPAITEGIAK

Delituak eta ustezko errudunak ikertzen dituzte, eta, beharrezkoa izanez gero, behin-behinean espetxera ditzatela agin dezakete. Ez dute epaitzen eta ez dute epairik ematen, falta-judizioetan izan ezik.

 

ZIGOR-ARLOKO EPAITEGIAK

Astunak ez diren delituak, gehienez ere 3 urteko espetxe-zigorra ezartzen zaienak, epaitu eta epaia ematen dute.

 

LAN-ARLOKO EPAITEGIAK

Lan-harremanetan sortutako erreklamazioak ebazten dituzte.

 

ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIAK

Askatasuna kentzeko zigorren betearazpena kontrolatzeko eskumena dute, eta espetxeratuei buruzko arazo guztiak erabakitzen dituzte. Epaitegi hauek emandako ebazpenak espetxea dagoen probintzia-auzitegian apela daitezke.

Gure autonomi erkidegoan espetxeratuen zaintzako epaitegi bakarra dago, Bilbon.

 

ADINGABEKOEN EPAITEGIAK

12 urtetik gorako penaleko adin gabekoek egindako delitu eta faltez soilik arduratzeko eskumena dauka. 12 urtetik beherakoak Adingabekoak babesteko Administrazio Erakundeen esku jarriko dira.

 

PROBINTZIA AUZITEGIA

Eskumen zibil eta penalak ditu. Penaleko arloan, 3 urte baino gehiagoko espetxe-zigorra ezarri zaien delitu astunak epaitzen dituzte, eta berak emandako epaien aurka kasazio-errekurtsoa jar daiteke Auzitegi Gorenean. Apelazioan errekurritutako epaiak ere aztertzen dituzte.

Auzitegia da, gutxienez hiru epaile edo magistratuk osatzen dutelako, eta probintziako hiriburuetan du egoitza.

 

EAE-KO AUZITEGI NAGUSIA

Autonomi Erkidegoan maila handiena duen auzitegia da, eta eskumenak ditu, errekurtso bidetik etortzen zaizkion lan-arloko eta zuzenbide zibil eta foraleko auzietan, eta administrazioarekiko auzietako erreklamazioetan. Egoitza bakarra du Bilbon.

 

FISKALTZA

FISKALTZA ere Justizia Jauregian egoten da. Organismo hau Justizia Administraziokoa da, baina ez epaitegiaren mendekoa. Fiskal buruak, teniente fiskalak, hainbat fiskalek eta laguntzaileek osatzen dute.

 

ERREGISTRO ZIBILA

Horietaz gain, eraikin judizialean ERREGISTRO ZIBILA egoten da. Bertan jasotzen eta erregistratzen dira pertsonen egoera zibilari buruzko datuak (jaiotzak, filiazioa, izen-abizenak aldatzea, nazionalitatea, ezkontza, etab.).

 

OFIZINA JUDIZIALA

Aurreko guztien oinarri administratiboa OFIZINA JUDIZIALEAN dago. Justizia Administrazioko ofizialek, laguntzaileek eta agenteek lan egiten duten egoitza da, burua idazkari judiziala eta zuzendaria epaile magistratua izanik.

 


 

 

 

3.3.

 

Nola egiten dira judizioak?

Nire galderak

 

Guztiok ikusi dugu inoiz judizioren bat pelikularen batean. Guztioi egiten zaizkigu ezagunak Justiziarekin zerikusia duten hitzak. Hortaz, justizia-jauregiko bisitan egin ditzakegun galderak prestatuko ditugu. Adibidez:

 

Zein da epailearen eginkizuna zinpekoen epaimahai bidezko judizioan?

Zer da zinpekoen epaimahaia eta zein da bere eginkizuna?

Zer-nolakoa da prozedura judiziala?

Zein da defentsaren zeregina?

Zeintzuk dira lekukoak?

......

.....

Galdera-sorta bat prestatuko dugu, prozesu judizialen inguruan izan ditzakegun ideia okerrak argitzeko, eta pelikuletan errealitatea zenbateraino islatzen den baloratzeko....

 

 

 

3.4. jard.

 

 

Bazenekien ... ?

 

·        Zinpekoen epaimahaia herritarrek Justizia Administrazioan parte hartzeko modu bat da.

·        Zinpekoen epaimahaiko kide izateko ezaugarri hauek bete behar dira: Espainiako herritarra izatea, adin nagusikoa, eskubide politikoak egikaritu ahal izateko ahalmen osoa izatea, irakurtzen eta idazten jakitea, eta epaimahaikidearen eginkizuna betetzeko ezgaitasun fisiko edo psikikorik ez izatea.

·        Zinpekoen epaimahaia ez da organo egonkorra, judizio bakoitzerako eratzen da. Bederatzi epaimahaikidek osatzen dute eta karrera judizialeko magistratua izaten da burua.

·        Zinpekoen epaimahaiak ez du Zigor Kodean araututako delitu guztiez arduratzeko eskumena, honako hauetaz besterik ez baizik:

a)    Erailketa

b)    Mehatxuak

c)    Lagundu beharra ez betetzea

d)    Egoitza bortxatzea

e)     Baso-suteak

f)       Desleialtasuna agirien zaintzan

g)     Funtzionario-eroskeria

h)     Influentzi trafikoa

i)       Ondasun publikoak bidegabe eralgitzea

j)        Iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak

k)     Funtzionarioei debekatutako negoziazioak

l)        Desleialtasuna presoen zaintzan...

 

·        Zinpekoen epaimahaiari dagokio magistratu lehendakariak judizioa egindakoan beraien erabakimenean uzten dituen gertakariak frogatutzat ala ez frogatutzat jotzea. Ondorioz, akusatuak errudunak edo errugabeak diren aldarrikatzea dagokie. Zinpekoen epaimahaiaren erabakia berediktu izenarekin ezagutzen da (erruduntze-berediktua ezartzeko bederatzi epaimahaikideen botoetatik zazpirena beharko da, eta errugabetasuna erabakitzeko, berriz, bostena).

·         Berediktu horretan oinarrituta, magistratu lehendakariak epaia idazten du, absolbitzekoa ala kondenatzekoa, eta azkenekoaren kasuan, ezarri beharreko zigorra zehazten du.

 

© 2002 EDEX