1. ESTRATEGIA DIDAKTIKOAK

 

Hemen proposatu nahi den Unitate Didaktikoak, enpresa batetara bisitan joaterakoan hiru momentu erabakigarrien inguruan garatzen diren ekimenei egokitzea du helburutzat, hau da, aurreko, bitarteko eta osterako egoeretara egokitzea.

 

Enpresa, ekonomi jarduerak betetzen diren toki eta entitate legez eta lanbide-jardunaldien kokaleku legez hartuz aztertzen da, oro har.

 

Aurrerago erlazionatuko diren Helburu eta Edukien araberako zenbait ariketa proposatzen dira.

 

Erabili beharreko estrategia didaktikoen barne, proiektuen metodoa aipagarriena legez agertzen da. Eta honen barne, ahal den neurrian, errealitatearen aurkitze eta azterketa, prozedura zientifikoaren arabera egiten saiatzen diren “ikasketa proiektu osatuak”.

 

Azken finean, akzio-hausnarketa-akzio prozesua eta arazoentzat irtenbideak lortzearen prozesua dira garrantzitsuenak.

 

Hausnarketa-Akzioa-Hausnarketa-Akzioa prozedurak, ikasleriari ingurunearekin elkarreragiteko aukera emango dion edozein gizarte esperientziatara hurbiltzeko jarraibide erabat egokia osatzen du.

 

Funtsezko lan eta eragiketak kontzeptu edukiekin egiten diren arren, ikasleriaren gehienarentzako berri-berriak direnak, hain zuzen ere, ezin ditzakegu ahaztu prozedurazko edukiak (erabiltzen den prozedura bera ere, prozedurazko edukien ikasketa da), ezta jokabidezko edukiekin lotura dutenak ere.

 

Egitarau honen ikuspegiaren arabera, jokabidezko edukiak hartu behar dira aintzat, bereziki. Horretarako, enpresen munduarekiko ikasleriaren aurretiazko jarrera-hartzea zein den nabari egitea eta prozesua amaitzerako agerturiko jarrera berrien gainean hausnartzea beharrezko dira.

 

Herriarentzako aberastasun sortzean ikasleriak duen eraginarekin, ongizate kolektiboaren sortzaile izatearekin, arazoak konpontzeko irtenbideak bilatzea besteen ardurapenean laga beharrean arriskuak norbere gain hartzearen garrantziarekin eta gizarteak aurrera egin ahal izateko oinarri duen enpresen arteko lehiakortasun egokiaren garapenarekin zerikusia duten aspektuak barne sartzea berebizikoa da.

 

II. ERANSKINEAN sartzen diren galde-liburu bi eratu dira. Hauetariko lehenengoa, hausnarketa prozesuaren hasieran ezar daiteke eta bigarrena, prozesu horren amaieran. Era honetan, ikasleriak, enpresen munduaren zenbait aspektuen aurrean azaltzen duen interes eta motibazio maila aintzat hartu ditzake.

 

Galde-liburu hauek eztabaida eta erkatze mardul nahikoa izaten lagun dezakete. Beraz, gure gazteek gai hauei buruz agertzen duten interesa, bai banan-banan bai taldeka, neur daiteke. (Ikus Ek. 1.1. eta II. Eranskinean, 8.1)


© 2002 EDEX